Sagardoaren lurraldea

«Uzta osasuntsu baten oinarria da nekazaritza birsortzailea»

Descripción

Nuri Madeo, Francesc Font senarrarekin batera, Agricultura regenerativa (Nekazaritza birsortzailea) liburuaren egilea da, eta metodologia horren hedapenean lan egiten du, besteak beste, The Regen Academy elkartearen bitartez. Teknika horiei ekiteko zertan oinarritzen den azaldu zuen V. Sagardo Forumeko jardunaldi teknikoetan. The Regen Academy elkartearen egoitza Gironako Pedret I Marza herrian dago, Herrialde Katalanetan

- cosecha

Ficha

  • Autor: Nuri Madeo
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 1.5. Agricultura
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016169

Texto completo

Nuri Madeo, Francesc
Font senarrarekin
batera, Agricultura
regenerativa (Nekazaritza birsortzailea) liburuaren
egilea da, eta metodologia horren
hedapenean lan egiten du, besteak beste, The Regen Academy
elkartearen bitartez. Teknika
horiei ekiteko zertan oinarritzen
den azaldu zuen V. Sagardo Forumeko jardunaldi teknikoetan.
The Regen Academy elkartearen
egoitza Gironako Pedret I Marza
herrian dago, Herrialde Katalanetan
Nola definituko zenuke nekazaritza birsortzailea?
Degradatu beharrean birsortzen
den nekazaritza da. Funtsean, berriro lurra birsortzen hastea da,
produktu nutritiboak lortzeko.
Nekazaritza konbentzionalean
ez da lurra kontuan hartzen, eta
nekazaritza birsortzailea, berriz,
bai lurzoruan bai birsortzeko moduan oinarritua dago, hori baita
uzta orekatu eta osasuntsu baten
funtsa, baita gu ere, labore eta
animalia horiek jaten ditugunok,
orekatuta eta osasuntsu egon gaitezen.
Behin eta berriz esan duzu lurra dela labore nagusia. Hori
aztertu behar da lehenik?
Horri erreparatzen diogu funtsean. Egia da nekazaritzan lan
egiten ari garela; horrek ematen
digu jaten, eta bizimodua atera
behar dugu haren bidez. Gero,
laboreari eta ekoizpen on batzuei
begira egon behar dugu, baina
gure eremuetan egiten ditugun
ekintza guztiak lurzorurako edo
lurra ez degradatzeko eginak daude. Bertan mineralak, mikroorganismoak eta materia organikoa
ditugu. Materia organikoa oso oinarrizkoa da, buztin heze konplexuaren zati bat da; esan dezakegu
gure lurzoruen jaki-tokia dela.
Mikroorganismoek laguntzen digute mineralak jaki-toki horretan
jartzen edo kozinatzen, landareek
xurgatu eta mikroorganismoek
jan ahal izan ditzaten.
Beraz, hiru elementu horiei
erreparatzen diezue.
Bai. Degradatzen ez dugula esaten dugunean, esaten ari gara hiru
m-ak hobetzen ari garela: mineralen maila etengabe hobetzen ari
gara, mikroorganismoen bizitza
errazten ari gara eta eremuetako materia organikoa handitzen
ari gara. Edo, behintzat, saiatzen
gara ez degradatzen.
Zer teknika aplika daitezke?
Landare-estaldura bat utz dezakegu, hemengo sagastietan beza-
«Nekazaritza
birsortzailea edozein
lur eta laboretan eta
edozein aziendarekin
erabil daiteke»
«Birsorkuntzaren arlo
honetan animalia
oinarrizkoa eta oso
garrantzitsua da,
lagundu egiten baitigu»
Nuri Madeo, jardunaldi teknikoetan. SAGARDOAREN LURRALDEA
la, eta animaliekin kudea dezakegu modu gidatuan, artzaintza
arrazionala eginez, gehiegi larratu
gabe. Birsorkuntzaren arlo honetan animalia oinarrizkoa eta oso
garrantzitsua da, lagundu egiten
baitigu, eta prozesua asko bizkortzen baitu. Materia organikoa ere
bota dezakegu, kimikoak erabiltzeari utzi...
Edozein lurzorutan erabil daiteke?
Edozein lurretan, edozein laboretan eta edozein aziendarekin.
Zeintzuk dira nekazaritza birsortzaileak eskaintzen dituen
abantaila nagusiak?
Lehenik, isuri baino karbono
gehiago harrapatzea eta lurzoruko karbono organikoa handitzea. Erromantikoagoak diren
horiez gain, konbentzionalean
landutakoekin alderatuta, oro
har produkzio berdinak ditugu,
baina input gutxiago botatzen ari
gara gure eremuetan, lurzoruaren bizitzarako lan gehiago egiten ari baikara. Modu honek ez
du hasierako inbertsiorik behar;
produktu asko aplikatzeari utzi
eta ongarriekin ordezten ditu;
baina produktibitate-bidesaria
ordaintzen du emankortasunaren motorra berriro pizteko. Epe
ertainerako apustua da, bi urtekoa, eta hirugarrena berreskuratu
egin da. Horregatik gomendatzen
dugu nekazariek hektarea asko
badituzte dena bat-batean ez egiteko, nekazari gisa urtero dirua
irabazi behar baita.
The Regen Academy elkartearen bidez, Francesc Font
senarrak eta zuk nekazaritza
birsortzaileari buruzko formakuntza ematen duzue. Erraza
al da eredua aldatzea?
Bai, baina lehenik zure pentsamoldea aldatu behar da. Zure
pentsatzeko eta eremua ikusteko
modua aldatzen hasten bazara,
jarraian dator bestea. Teknika
erraza da, iraultza berdea baino
askoz lehenagotik egin dena egitea besterik ez baita. l