Sagardoaren lurraldea

Sagarraren eta sagardoaren elkargunea

Descripción

Sagardoaren Lurraldea elkarteak antolatuta, V. Sagardo Foruma izan da azaroaren 30etik abenduaren 2ra, Donostian eta Astigarragan.

astigarraga feria donostia formación jornada técnica concurso - sidra manzana premiado

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016153

Texto completo

Sagardo Forumaren
barruan, sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi
teknikoak, Nazioarteko Sagardo
Lehiaketa, Nazioarteko Sagardo
Azoka eta Cider Week astea antolatu ziren Donostian eta Astigarragan (Gipuzkoa), azaroaren
30tik abenduaren 2ra.
Sagargintzari, turismoari eta
sagardogintzari buruzko jardunaldi teknikoetan jakintza
arlo horiei buruzko ezagutza
berriztatzailea zabaldu zen.
Jardunaldiak Euskal Sagardoa
sor-markarekin elkarlanean antolatu ziren eta Euskal Herritik,
Espainiatik, Frantziatik, Norvegiatik, Erresuma Batutik eta
Ameriketako Estatu Batuetatik
(AEB) etorritako sagarraren, sagardoaren eta sagardoaren kultura nahiz turismoaren arloko
aditu hauek hitzaldiak eskaini
zituzten: Catherine Peix (Alma
elkartea, Frantzia), Nuri Madeo
(The Regen Academy elkartea,
Katalunia), Joaquim Carbo (IRTA
Mas Badia elkartea, Katalunia),
Amaia Zubeldia (Sagardo Route
elkartea, Gipuzkoa), Leire Alkorta (Sagardoaren Lurraldea,
Gipuzkoa), Haritz Rodriguez (Ciderzale, Gipuzkoa), Paul Vander
Heide (Vander Mill sagardotegia,
AEB), Asbjorn Borsheim (Ulvik
Frukt & Cideri sagardotegia, Norvegia), Adam Wells (Cider Review
aldizkaria, Erresuma Batua), Jasper Smith (Son of Man sagardotegia, AEB) eta Charlie Burt (Anxo
Cider sagardotegia, AEB).
Jardunaldi teknikoen osagarri,
AEBetako Vander Mill sagardotegiko Paul Vander Heidek dastaketa gidatua egin zuen bere sagardoari buruzko azalpenekin. Berak
ekoiztutako latako sagardoa ez
ezik, bertako ekoizleen sagardoak
latan dastatzeko aukera ere izan
zen, Miniature Gastronomic Experience erakundeak eskainitako
pintxoekin batera.
Halaber, arrakasta handia izan
zuten V. Sagardo Forumean izan
ziren jarduerek ere. Horietako
bat, Donostiako Tabakalerako LABe Restaurant jatetxean
izandako afari berezia izan zen.
Euskal Herriko zein nazioarteko sagardoak dastatu ziren, eta
ekoizleek sagardoei buruzko
azalpenak eman zituzten. Horrez
gain, Astigarragako Alorrenea
sagardotegian txotx erritu afaria egin zen eta Donostiako Gastronomiazko Euskal Anaiartean
bertako produktuak dastatzeko
afaria.
Gainera, nazioarteko hainbat
kazetari entzutetsuk parte hartu
zuten V. Sagardo Forumean, eta
ekitaldiari buruzko artikuluak eta
erreportajeak kaleratu dituzte
haiek lan egiten duten aldizkari
eta egunkarietan: Erresuma Batuko Adam Wells (Cider Review),
Suediako Sanna Lindberg (Dagens
Nyheter), Portugaleko Ana Isabel
AZOKA. Hainbat lagun, sagardo mota batzuk dastatzen, V. Sagardo Forumean antolatutako Nazioarteko
Sagardo Azokan. SAGARDOAREN LURRALDEA
Pereira (Publico.pt) eta Elena Sierra (El Correo – Jantour).
ASKOTARIKO SAGARDOAK
Nazioarteko Sagardo Azokak
agerian jarri zuen sagardoaren
sektorearen dibertsifikazioa.
Mundu osoko (Italia, Txile, AEB,
Austria, Norvegia, Alemania, Polonia, Erresuma Batua, Frantzia,
Euskal Herria, Espainia, Suedia,
Portugal eta Finlandia) 24 ekoizlereren eskutik, bisitariek bertako
eta nazioarteko ehun sagardo baino gehiago eta ezagutzeko aukera
izan zuten, besteak beste: Cidrerie
du Pays D’Auray (Frantzia), Son of
Man (Estatu Batuak), Floribunda
(Italia), Anxo Cider (Estatu Batuak), Pomologik (Suedia) Kühbrein Most (Austria), Ulvik Frukt
& Cideri (Norvegia), Nua Cider
(Portugal), Sidra Somarroza (Espainia), Sxollie (Hegoafrika), Alai
Cider (Txile), Sidras Castañon (Espainia), Apfelweinkontor (Alemania), Cydrownia Zywer (Polonia),
Weidmann & Groh (Alemania),
Valle, Ballina y Fernandez (Espainia), Kuartango sagardotegia
(Euskal Herria), Bizio (Euskal Herria), Zapiain sagardotegia (Euskal
Herria), Txopinondo sagardotegia
(Euskal Herria), L’Aubiniere (Frantzia), Lepola (Finlandia), Trabanco
(Espainia) eta Vander Mill (AEB).
Aurten gainera, 115 Sagar Ore Ama
jatetxearekin elkarlanean, pizzak
eta pintxo bereziak eskaini ziren
azokan.
Berrikuntza gisa, bi sagardo
dastaketa gidatu egin ziren azokan: Amerikako sagardoa latan,
Paul Vander Heidek gidatuta, eta
Informazio gehiago bildu nahi
izanez gero, bisitatu webgune hau:
sagardoarenlurraldea.eus
Dastaketa intuizio eta emozioei
esker, Virginie Thomas Frantziako
enologoak gidatuta. Azokak arrakasta handia izan zuen, mila lagun
inguru gerturatu baitziren Euskal
Herriko eta kanpoko sagardoak
ezagutzera.
Sagardo Forumean, Cider Week
astea antolatu zen berrikuntza
gisa. Hala, azoka egin aurreko
astean, dastaketa gidatuak eta
uztartze gastronomikoak izan zituzten hemengo eta kanpoko sagardoekin Gipuzkoako hainbat jatetxe, enoteka eta tabernatan.

LEHIAKETA
GARRANTZITSUA
Sagardo Forumeko Nazioarteko Sagardo Lehiaketa Europako txapelketa garrantzitsuenetako bat da jadanik. V.
Sagardo Forumeko lehiaketan
19 herrialdetako 262 sagardok parte hartu zuten (AEB,
Alemania, Austria, Belgika,
Erresuma Batua, Espainia,
Euskal Herria, Finlandia,
Frantzia, Herbehereak, Italia,
Letonia, Norvegia, Polonia,
Portugal, Suedia, Txekia, Txile
eta Uruguai), eta orain arte
lehiaketak izan duen parte
hartzerik handiena lortu da.
Horien artean 202 domina
banatu ziren: 59 urre, 67 zilar
eta 76 brontze. Sari guztiak
Sagardoaren Lurraldearen
webgunean kontsulta daitezke (sagardoarenlurraldea.eus/
eu/sagardo-forum/emaitzak).
Hauek izan dira Nazioarteko
Sagardo Lehiaketako ohorezko txapelen irabazleak:
l Best of Show saria: Replicant Pin11or Noir (Pomologik)
(Suedia).
l Sagardo naturala: Zapiain
(Astigarraga).
l Garraztasuna nagusi duen
sagardoa: Weidmann & Groh
(Alemania).
l Mikaztasuna nagusi duen
sagardoa: Tencai (Txile).
l Premiun sagardo aparduna: Gaec de L’Aubiniere
(Frantzia).
l Udardoa: Seppelbauer
(Austria).
l Zaporetakoa edo mistoa:
Pomologik (Suedia).
l Sagardo berria: Valle, Vallina y Fernandez (Asturias).
l Postrerako sagardoa:
Restauracja Tabun Agata Falkiewicz-Ponikowska (Polonia).
l Kategoria irekia: Pomologik (Suecia)