Sagardoaren lurraldea

Zapiain, Gipuzkoako Lehiaketako irabazlea

Descripción

Zapiain sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako 22. Sagardo Lehiaketa-Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak txapelketa. Hogei sagardogilek parte hartu dute lehiaketan.

euskal sagardoa concurso de sidra de la diputación foral de gipuzkoa concurso marca sidra premiado zapiain sagardotegia

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016150

Texto completo

Gi p u z ko a ko h o ge i
sagardogilek hartu
zuten parte 22. Gipuzkoako Sagardo
Lehiaketa-Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak txapelketan. Sari
banaketa ekainaren 16an egin
zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiko tronu aretoan.
Astigarragako Zapiain sagardotegia izan zen irabazlea, eta epaimahaiak sagardo ekoizle hark
egiten duen sagardoaren kalitate
analitiko eta organoleptikoa nabarmendu zuen.
Sariak banatzeko ekitaldian
parte hartu zuten Markel Olano
Gipuzkoako diputatu nagusiak,
Xabier Arruti Gipuzkoako Foru
Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendariak, eta
lehiaketan parte hartu zuten sagardotegi guztietako ordezkariek.
Jose Antonio Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako Sustapen eta Osasuneko
atalburua izan zen aurkezlea.
Olanok azpimarratu zuen
lehiaketaren helburu nagusia
dela bertako sagarrarekin egindako sagardoa, Euskal Sagardoa
sor-markara bideratutakoa, aintzat hartzea, sustatzea eta saritzea. «Sagardoa, txakolinarekin
eta gaztarekin batera, Gipuzkoako produktu izarretako bat da,
bere balio kultural, gastronomiko
eta ekonomikoa dela eta. Nazioartean ere posizionatzen gaituen eta
izen ona ematen digun produktua
da sagardoa, edonoren aurrean
harro erakusteko moduko edaria,
hain zuzen: gure lurretik sortua
eta ekoitzia». Gipuzkoako Foru
Aldundiak orain arte sagardogintzaren sektorea sustatzeko egin
duen lanari balioa eman zion; hala
nola urtero bertako sagarrondoa
landatzeko 300.000 euroko diru
laguntza lerroa.
Arrutik sagardogileen lana goraipatu zuen. «Gure sagardogileek atsedenik gabe egiten duten
jarduna aitortzeko helburuarekin
egin zen lehen aldiz txapelketa
hau duela 22 urte, eta gaur egun
ere lan horri balioa ematen jarraitzen dugu». Berrikuntzaren eta
kalitatearen alde egin duten bidea
ere azpimarratu zuen: «Merkatu
aukerak aprobetxatu eta berrikuntzari heldu diozue sagardogileek, kalitatearen etengabeko
hobekuntza oinarri izanik, eta
hori zoriontzekoa da. Aldunditik
alboan izango gaituzue».
Aurreko aldian bezala, 22. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketa-Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak
txapelketan lortutako puntuazioaren arabera bi kategoriatan
banatu ziren sagardoak: urrea
jaso zuten 72 puntutik gora lortu
zuten sagardoek, eta zilarra 65 eta
72 puntu artekoek. Jarraian, urre
kategoria lortu zuten sagardoen
artean bigarren dastatze-fase bat
analitikoa eta organoleptikoa aztertu ziren, eta dastaketa-panelak
zentzumenezko analisiak egiteko
metodoa erabili zuen.
SAGARDO BEREZIAK
Berrikuntza moduan, sagardo
bereziei aipamen berezi bat egin
zitzaien, haien lana eta ahalegina
aitortzeko. Izan ere, 22 urteren
ostean sagardo ekoizle batzuk
bide berriak aztertzen dabiltza,
eta sagardo bereziak ekoizten,
monobarietalak, bibarietalak,
egur eta ama gainean onduak
edota lursail jakin bateko sagarrekin egindakoak. Bertako sagarraren ezaugarriekin jokatuz
eta sagardo zapore ezberdinak
lortuz. Sagardo berezi horiek,
gainera, jatetxeetan eta ardo berezi moduan kokatzen hasi dira.
Sagardogile horiei aipamen bat
egin zitzaien, eta haien ahalegina
aitortu. Honako hauek dira atal
horretan dastatu ziren sagardoak: Joanes de Zapiain (Zapiain
sagardotegiarena), Suhar (Petritegi sagardotegiarena), Bikoa
(Itxas-buru sagardotegiarena) eta
Markesaren Lurra eta Haritz egurrean ondutako sagardoa (Oiharte
sagardotegiarena). Sagardo berezi
horien artetik Oiharteren Markesaren Lurra sagardoak eskuratu
zuen aipamenaren diploma.
SARIAK ESTONIAN
Irailaren erdialdean, Astigarragako Zapiain eta Petritegi sagardotegiak, Tolosako Isastegi eta
Adunako R. Zabala saritu zituzten, Nordic International Cider
Awards lehiaketan, Rigan (Estonia). Sagardo natural onenaren
kategorian urrezko domina lortu
zuten Zapiainen Joanes Zapiain
2022 sagardoak eta Isastegiren
Premiumek, eta zilarrezkoa Petritegiren Petritegi Premiumek
eta Zabalaren R-80k. Horrez gain,
urrea lortu zuen Zapiainen Bizi
Goxo 2017 sagardoak, izoztutako
sagardoen mailan. l
EKITALDIA. Egoitz Zapiain, Zapiain sagardotegiko ekoizpen arduraduna, eta Markel Olano, Gipuzkoako
diputatu nagusia, sariak banatzeko ekitaldian. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
egin zen, eta txapelduna aukeratu.
Hamabi izan ziren 65 puntutik gora lortu zituzten sagardo
ekoizleak: zilarra Oiharte, Petritegi, Saizar eta Zelaia sagardotegiek, eta urrea, berriz, Aburuza,
Akarregi, Alorrenea, Altzueta,
Begiristain, Isastegi, Lizeaga eta
Zapiain sagardotegiek. Txapeldunetan txapeldun, ordea, Zapiain
sagardoa gailendu zen. Saritu
guztiek, euren botiletan, aurten
egiaztagiri moduko zigilu bat
eramateko aukera izango dute,
urrezko eta zilarrezko sailkapena
erakutsiko duena.
Urtero bezala, Aldundiko Fraisoro Laborategiko dastatzaileek
osatutako epaimahaiak egin zuen
sagardoen lehen aukeraketa, eta
haiek izan ziren lehen sailkapenean urrea eta zilarra esleitzearen
arduradunak. Aurrez, aurkeztutako sagardo guztiei egin zitzaien
analisi fisiko-kimikoa, dastatze
organoleptiko fasera pasatzeko
proba hori gainditzea ezinbesteko baldintza baita. Bigarren
fasean urreen artean txapelduna
aukeratzeko, berriz, sagardotegiek beraiek proposatutako hiru
pertsonek —Joxemi Aierbe, Haritz Rodriguez eta Mikel Rodriguez— eta Fraisoroko dasta-paneleko hiru dastatzailek osatu
zuten epaimahaia. Txapelduna
aukeratzeko, lagin guztien alderdi