Sagardoaren lurraldea

Txotx egin sagardotegietan

Descripción

Aurtengo sagardotegi garaian txotxetik dastatu ahal izango da 2023ko uztako sagarrarekin egindako sagardo berria. Sagardotegiak egunotan hasi dira ateak irekitzen.

ocio euskal sagardoa actividad comercialización marca sidra sidrería -

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016148

Texto completo

Urtarrilaren 16an izan
da aurtengo txotx garaiaren irekiera ofiziala Astigarragako
(Gipuzkoa) Erribera kulturgunean, eta ondoren Astigarragako
bertako Alorrenea sagardotegian
eman zaio jarraipena ekitaldiari.
Horrela, Euskal Herriko sagardotegiak pixkanaka ateak irekitzen
hasi dira aurtengo txotx garairako, eta 2023ko sagar uztarekin
egindako sagardoa upeletik txotx
eginez dastatu ahal izango da.
Txotx garaia berezia izaten da,
sagardozaleei eta bezeroei sagardoaz gozatzeko modu berezi bat
eskaintzen dietelako urteko lehen
hilabeteetan, sagardo berriak
dastatzeko otordu eder bat eginez, lagun artean edo familiare-
kin, giro alaian eta landa ingurune
paregabe batean. Sagardotegiek
bereizgarri garrantzitsu bat baitute: sagardogileak dira dastatzera
ematen den produktuaren ekoizleak, eta bezeroei upel bakoitzeko sagardoaren nondik norakoak
ematen dizkiete. Otorduaz haratago, jatetxe ereduetatik haratago, sagardotegiak sagardoaren
topagune dira.
DASTATZEAK
ETA BISITA GIDATUAK
Sagardotegietan, otordua ez ezik,
beste hainbat jarduera ere egin
daitezke. Horrela, zenbait sagardotegitan sagardo dastatze gidatuak
eskaintzen dituzte otorduaren
aurretik, eta bezeroek sagardotegi
bakoitzeko sagardoaren inguruko
nondik norakoen berri jakin dezakete sagardogilearen eskutik.
Bisita gidatuak ere egin daitezke, sagardotegi bakoitzeko
sagarrak, sagastiak eta sagardoa
egiteko prozesua bertatik bertara ezagutzeko, eta sagarraren eta
sagardoaren kulturan murgiltzeko, azken batean. Horrez gain,
hainbat sagardotegitan sagar zukua egiteko tailerrak eskaintzen
dituzte.
Taldeentzako team building
jarduerak ere antolatzen dira
zenbait sagardotegitan, enpresa
eta lagun taldeentzat: herri kirolen ginkanak (harri-jasotzea, txapela jaurtitzea, enborrak zerraz
moztea, lokotxak, boloak, zaku
lasterketa...), arrauna Orion (Gipuzkoa), erremontea Hernaniko
Galarreta Jai-alai pilotalekuan
(Gipuzkoa) eta pintxo txapelketak sukaldari batekin. Gainera,
sagardotegi batzuetan ostatu ere
har daiteke. Familiarekin edo
lagunekin egonaldi eder bat egiteko aukera bikaina da, leku xarmagarri batean, zelai berdez eta
sagastiz inguratuta; sagardotegiko menuaz sagardo naturalarekin
gozatu, atseden hartu eta bertako paisaian murgiltzeko. Besteak
beste, Gipuzkoako sagardotegi
hauetan: Aginaga (Usurbil), Oianume (Urnieta), Oiharte (Zerain),
Olagi (Arama), Petritegi (Astigarraga) eta Saizar (Usurbil).
SAGARDOA ONLINE EROSI
Sagardoa erraz eskura daiteke
Internet bidez. Izan ere, www.sagardoa.eus webgunearen bitartez
ehun euskal sagardo mota baino
gehiago eros daitezke: sagardo naturalak, ekologikoak, apardunak,
zuku ekologikoak eta naturalak,
Euskal Sagardoa sor-marka dutenak... Online dendaren bereizgarri nagusia sagardo desberdinak
eskaera bakarrean konbinatzeko aukera da, jendeak eskatu
eta bere etxean jaso ahal izango
dituenak.
Halaber, sagardotegi batean
automatikoki mahaia erreserbatzeko aukera ere ematen du
www.sagardoa.eus webguneak:
sagardotegia aukeratu, mahaikide kopurua jarri, aurrerapena
ordaindu eta klik batean mahaia
erreserbatuta geldituko da. Deirik
egin edo mezu elektronikorik bidali gabe. Sistema honek joan den
urteotan arrakasta handia izan du
bezeroen artean, eta aurten sagardotegi gehiago automatikoki
erreserbatzeko aukera izango da.
Euskal Herri osoko sagardotegiak
daude aukeran.
HISTORIA ETA BILAKAERA
Sagardoa Euskal Herriko edaria
izan da ehunka urtetan. Idatzi eta
erreferentzia zaharrenek bertako
edari garrantzitsua izan dela adierazten dute, urteetan ezinbestekoa elikaduran. Eta horren ispilua
ere badira bertako 1.800 sagar
mota desberdinak. XV-XVI. mengertatzen zen moduan, berriz ere
bertako sagarra izatea euskal sagardogintzaren ardatza.
Sagardoaren historia eta bilakaera ezagutarazteko, eta beste
jarduera batzuk antolatzeko,
Euskal Sagardoa sor-marka Sagardoa Route Euskal Herriko
Sagardotegien Elkarteko agentzia estrategiko eta turistikoarekin lankidetzan ari da. Sagardoa
Routek urte osoan garaian garaiko
ekintzak sustatzen ditu, eta lehen
sektoreari balioa ematen dio. Hiru
eskaintza mota ditu Sagardoa
Routek: oporretarako eskaintza,
enpresentzako eskaintza eta eskolentzako eskaintza. Azken ekintza
horrek gorakada handia izan du
2023an, unitate didaktikoen bidez
sagastiaren eta sagarraren mundua modu praktikoan ezagutzen
baitute haurrek.l
1 | PETRITEGI
Zenbait lagun txotx egiten,
Petritegi sagardotegian.
JON URBE / FOKU
2 | LIZEAGA
Lagun talde bat, giro ederrean, Lizeaga sagardotegian. SAGARDOA ROUTE
3 | ALORRENEA
Txuletak erretzeko prest,
Alorrenea sagardotegian.
GORKA RUBIO/ FOKU
f
Informazio gehiago bildu nahi
izanez gero, bisitatu webgune hau:
www.sagardoa.eus
SAGARDOA
deetan izugarrizko gorakada izan
zuen sagardoaren kontsumoak,
Euskal Herria herri industriala
zelako eta jende multzo horrek
sagardoa edaten zuelako. Hortik
sortu ziren dolare baserriak, sagardoa egiteko lantegi handiak
zirenak garai haietan. Milatik
gora omen zeuden Euskal Herri
osoan. Gaur egun, dolare baserri
haien adibide bat geratzen da:
Ezkio (Gipuzkoa) Igartubeiti baserri-museoa.
Besteak beste, marinelen edaria ere izan da sagardoa itsasaldi
luzeetan, eta, sagardoa eramateko
ohitura zutenez, eskorbutorik ez
zuten izaten euskal marinelek.
Sagardoak beherakada izugarria izan zuen 36ko gerraren
ostean eta 1950eko eta 1960ko
hamarkadetan, jendea baserriak
uzten hasi zelako. Ondoren, zenbait sagardogilek berriz lanari heldu eta oraindik indarrean dagoen
susperraldia eragin zuten.
Euskal Sagardoa jatorri izenaren helburua da, garai batean