Sagardoaren lurraldea

Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna definitzeko partehartze prozesuaren lehenengo saioa, etzi

Descripción

Kultur Etxe Zaharrari etorkizunean emango zaion erabilera herriko behar eta nahiei egokitutakoa izate aldera, herritarren eta eragileen iritzia jaso nahi du Udalak partaidetza prozesuaren bidez. Lehenengo saioa etzi izango da, hilaren 11n, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxe Zaharreko areto nagusian. Jakitera eman dutenez, honako hauexek dira une honetan eraikinean eskaintzen diren zerbitzuak: Gaztelekua, AEK, Udalaren Berdintasun eta Enplegu sailak, eta Sagardoetxearen bulegoak.

astigarraga consulta museo proyecto sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2023-05-09
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • Signatura: P39-27
  • »
  • Código: NA-015741

Texto completo

Arratsaldeko 18:00etan izango da, Kultur Etxe Zaharreko areto nagusian. Saioa Hiritik At enpresak dinamizatuko du, Udalarekin batera.

Kultur Etxe Zaharrari etorkizunean emango zaion erabilera herriko behar eta nahiei egokitutakoa izate aldera, herritarren eta eragileen iritzia jaso nahi du Udalak partaidetza prozesuaren bidez. Lehenengo saioa etzi izango da, hilaren 11n, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxe Zaharreko areto nagusian.

Jakitera eman dutenez, honako hauexek dira une honetan eraikinean eskaintzen diren zerbitzuak: Gaztelekua, AEK, Udalaren Berdintasun eta Enplegu sailak, eta Sagardoetxearen bulegoak. Hori aintzat hartuta, aurreratu dute zerbitzu horietako batzuk epe ertainera bertatik irtetea aurreikusten dela. Hala ere, ez dituzte guztiak lekuz aldatuko; izan ere, batzuk bertan geldituko dira.

Libre geldituko diren espazioei eman ahal zaien erabileraren gainean hausnartu nahi du Udalak, eta horrexegatik jarri da martxan partehartze prozesua. Zehazki, asmoa da herritarrak informatzea eta, horrez gain, bertaratzen diren guztien iritzia jasotzea. Saioak zein partaidetza prozesu osoa Hiritik At enpresak dinamizatuko ditu, Udalarekin batera, eta bertaratzeko deia luzatu dute.