Sagardoaren lurraldea

Herritar berriek Sagardoetxea bisitatu dute asteburuan - Albisteak

Descripción

2 Astigarragako Udalaren Harrera Planaren barruan eskaini da ekimena, eta herritarrek Sagardoetxea bisitatu eta herriko historia nahiz sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izan dute. 2022·11·02 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era Astigarragan erroldatu diren herritarrei ongi-etorri oparia egin die Astigarragako Udalak: Sagardoetxeako esperientzia. Hala, asteburuan Sagardoetxeako bisita egin dute bertako ondarea nahiz historia ezagutzeko.

astigarraga visita acción museo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Astigarraga
  • Fecha: 2022-11-02
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015542

Texto completo

2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era Astigarragan erroldatu diren herritarrei ongi-etorri oparia egin die Astigarragako Udalak: Sagardoetxeako esperientzia.

Hala, asteburuan Sagardoetxeako bisita egin dute bertako ondarea nahiz historia ezagutzeko. Horretaz gain, eta sagarraren uzta garaian egonda, sagar muztioaren elaborazio lanetan ere ibili dira eta sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte hartu dute. Amaitzeko, sagardo dastaketa gidatuaz gozatu dute.

Horretaz gain, Astigarragan sagarra eta sagardoaren kulturaren gainean ospatzen diren herriko ekitaldiei buruzko informazioa ere eman zaie bisitariei: Sagardo Berriaren Eguna, Santa Ana, Sagar Uzta, Udazken Zaporez, Sagardo Forum, etab.