Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea bisitatu zuten Astigarragara iritsi berri direnek

Descripción

Astigarragara bizitzera joandako herritarrek Sagardoetxea bisitatu zuten joan den asteburuan. Astigarragako Udalaren Harrera Planaren barruan eskaini da ekimena, eta, horrekin, herritarrek aukera izan dute Sagardoetxea bisitatzeko eta herriko historia nahiz sagardoaren kultura ezagutzeko. Hori horrela, 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era Astigarragan erroldatutako herritarrei ongi-etorri oparia egin zien Udalak, eta ederki gozatu zuten guztiek.

astigarraga visita acción museo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2022-11-02
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-015541

Texto completo

Sagarraren eta sagardoaren historia eta kultura ezagutu zuten herrian erroldatu diren azkenek.

Astigarragara bizitzera joandako herritarrek Sagardoetxea bisitatu zuten joan den asteburuan. Astigarragako Udalaren Harrera Planaren barruan eskaini da ekimena, eta, horrekin, herritarrek aukera izan dute Sagardoetxea bisitatzeko eta herriko historia nahiz sagardoaren kultura ezagutzeko.

Hori horrela, 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era Astigarragan erroldatutako herritarrei ongi-etorri oparia egin zien Udalak, eta ederki gozatu zuten guztiek. Asteburuan, Sagardoetxeako bisita egin zuten bertako ondarea eta historia ezagutzeko. Gainera, sagarraren uzta garaian egonda, sagar muztioaren elaborazio lanetan ere ibili ziren, horretarako tailerrean parte hartuta. Amaitzeko, sagardo dastaketa gidatuaz ere gozatu zuten.

Era berean, Astigarragan sagarraren eta sagardoaren kulturaren gainean ospatzen diren herriko ekitaldiei buruzko informazioa ere eman zieten bisitariei: besteak beste, Sagardo Berriaren Eguna, Santa Ana, Sagar Uzta, Udazken Zaporez, Sagardo Forum, eta abar.