Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren inguruko makina bat jarduera gaur, bihar eta etzi

Descripción

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, atzo eman zitzaion hasiera IV. Sagardo Forumari eta gaurjarraipena izango du, Astigarragan. Sagardogintza eta esperientzia turistikoei lotutako ekintzak izango dira gaurkoak. Goizeko 09:30etan emango zaie hasiera antolatutako jarduerei. Hainbat adituren bisitaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, hala nola, Juan Luis Garcia, Michele Foik eta Cristina Soler besteak beste.

astigarraga feria donostia jornadas concurso sagardo forum sidra

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-11-19
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014473

Texto completo

Bihar egingo dira Sagardo Lehiaketa eta Sagardo Azoka, Donostiako Kursaalen.

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, atzo eman zitzaion hasiera IV. Sagardo Forumari eta gaur jarraipena izango du, Astigarragan. Sagardogintza eta esperientzia turistikoei lotutako ekintzak izango dira gaurkoak. Goizeko 09:30etan emango zaie hasiera antolatutako jarduerei. Hainbat adituren bisitaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, hala nola, Juan Luis Garcia, Michele Foik eta Cristina Soler besteak beste.

Bihar III. Nazioarteko Sagardo lehiaketa antolatu da Donostiako Kursaalean, goizeko 10:00etatik 18:00etara bitartean. Eta jarraian, Sagardo Azoka batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

GAUR OSTIRALA

Sagardogintza eta esperientzia turistikoak

09:30-10:10 Sagardoak goi mailako sukaldaritzan dituen posizionamenduaren gakoak

Juan Luis Garcia Casa Marcial-eko sommelierra (Asturias) Mikel Garaizabal (sommelierra sagardoaren kulturaren dibulgatzailea)

10:10-10:50 Upategietako salmenta argudioak

Juan Carlos Lopez de la Calle Bodegas Artadi-ko arduraduna (Euskadi)

10:50-11:20 Atsedenaldia

11:20-12:00 Sagardoa HORECA eta Retail-era bideratzeko aukerak Michele Folk Chicagoko Eris jatetxeko arduraduna (Estatu Batuak)

12:00-12:40 Upategien bilakaera pandemia egoeran Rainer Brusis Innova Management-eko aholkularia (Katalunia)

12:40-12:50 Cavas Llopart: Enoturismoko arrakasta kasua Penedes-eko familiaupategi batean Cristina Soler Cavas Llopart-eko Enoturismo arduraduna

12:50-14:00 2022ko sagardotegi denboraldia. Nolakoa izango da? Zer egin? Taldeko lana + Mahai ingurua