Sagardoaren lurraldea

Ekintza mordoa, azaroko kultur agendetan

Descripción

Kultur agenda zabala aurkeztu dute Astigarragan zein Hernanin hilabete honetarako. Denetarik ikusteko aukera izango da: dantza emanaldiak, musika, antzerkiak, zinea, dokumentalen proiekzioak, eta beste asko. Gainera, egitaraua herritar guztiei zuzendu diete; alegia, haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat egongo da zeregina. Gainera, ekintzez gain, erakusketak eta tailerrak ere prestatu dituzte.

agenda astigarraga jornadas sagardo forum sidra

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-11-02
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014469

Texto completo

Eskaintza zabala aurkeztu dute hilabete honetarako: antzerkia, musika, dantza, zinea eta beste asko izango dira azaroko protagonistak.

Kultur agenda zabala aurkeztu dute Astigarragan zein Hernanin hilabete honetarako. Denetarik ikusteko aukera izango da: dantza emanaldiak, musika, antzerkiak, zinea, dokumentalen proiekzioak, eta beste asko. Gainera, egitaraua herritar guztiei zuzendu diete; alegia, haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat egongo da zeregina. Gainera, ekintzez gain, erakusketak eta tailerrak ere prestatu dituzte. Ikusgai daude guztiak Kronikako webgunean, www.astigarraga.eus, eta www.kultura.hernani.eus web orrietan.

Antzerkiak pisua izango du hilabete honetan. Hain justu, antzerki zikloa izango da Hernanin. Biterin proiektatuko dituzte pelikula guztiak hiru egunez: azaroaren 16an, Ameriketako bidaia; hilaren 17an, Shakespeare en Berlin; eta 18an, berriz, Lubakki lainotsua. Gainera, zikloko agendatik kanpo, Alpha. Ganso&Cía haur antzerkia ere izango da hilaren 20an, Biterin. Bestalde, Astigarragan ere izango da antzerkia. Hilaren 12an, Porno versus Afrodita antzerki musikatua aurkeztuko dute Erriberan; azaroaren 26an, aldiz, Evaren alabak kale antzerkia izango da Foru Plazan.

Horrekin batera, Santa Zezilia egunaren bueltan, beste hainbat ekintza antolatu dituzte. Aiztondo eta Kantuz abesbatzek kontzertua eskainiko dute hilak 19an Biterin, eta hilak 20an, berriz, Erriberan. Horrez gain, azaroaren 20an, Hernaniko Txistulari Bandak eta beste bi tronpeta-jolek emanaldia izango dute 12:00etan, herri erdigunean; eta, arratsaldean, 19:00etan, Hernaniko Musika Bandaren eta Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen txanda helduko da, Atsegindegin.

Urteurrenak eta ospakizunak
Ospakizunak egiteko hilabetea ere izango da oraingoa. Izan ere, Xaguxar Aisialdi Elkarteak 30 urte bete ditu aurten, eta, horren bueltan, hainbat ekintza prestatu dituzte zenbait egunetarako. Zehazki, azaroaren 20an, 21ean eta 22an izango dira festa egunak. Puzgarriak, jolasak, txokolate-jatea, dokumentalaren proiekzioa eta beste asko izango dira.

Sarrerak eta gonbidapenak eskuragai Biterin, Erriberan eta interneten:
'kultura.hernani.eus' eta 'astigarraga.eus'

IV. Sagardo foruma, azaroan
Laugarren edizioa izango du Sagardo Forumak aurten, eta hilabete honetan izango da, azaroan. Lau atal bereizi dituzte: sagarra eta sagardoari buruzko jardunaldi teknikoak, sagasti eta sagardotegietara bisitak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa, eta Nazioarteko Sagardo Azoka. Sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari eta turismoari buruzko jardunaldia izango da, hain zuzen. Gainera, jardunaldi tekniko horiek bertako zein nazioarteko adituek landuko dituzte.

Bi egun izango dituzte Astigarragan, gaian sakontzeko: hilaren 18a eta 19a. Hitzaldiak antolatu dituzte sagarraren, sagardoaren eta sagardotegien baliabide turistikoen gainean, azken urteotan izan zen ibilbideari buruz aritzeko.

Sarrerak eta gonbidapenak
Antolatutako ekintzen barruan, batzuk gonbidapena behar dute eta beste batzuetarako, aldiz, beharrezkoa izango da sarrera erostea. Astigarragakoak eskuratzeko, hauxe da bidea: www.astigarraga.eus webgunean; Erriberan, arratsaldez; emanaldiaren egunean, Erriberako leihatilan, ordubete lehenago.

Herananiko jardueren kasuan, batzuk Biteriko leihatilan eskuratu ahal izango dira eta bestea batzuk, berriz, www.kultura.hernani.eus webgunean.