Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxearen 15garren urteurrena ospatuko da gaur

Descripción

Sagardoetxeak 15 urte bete ditu aurten, eta hau ospatzeko, hainbat tailer antolatu dituzte Sagardoetxean. Goizeko 11:00etan, Amona Tomaxa eta sagarra ipuin kontaketa marraztua eskainiko du Ixabel Agirresarobe kontalariak eta Iñaki Martiarenak (Mattin) . Jarraian, kontatutako liburuaren aurkezpena egingo da. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara, familientzako tailerrak eskainiko dira.

astigarraga acción libro museo celebración sagardoetxea taller aniversario

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-09-25
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Código: NA-014387

Texto completo

Gaur egingo diren jardueretan parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa zen. Goizeko 10:30etan hasiko dira jarduerak, eta eguerdira arte iraungo dute.

Sagardoetxeak 15 urte bete ditu aurten, eta hau ospatzeko, hainbat tailer antolatu dituzte Sagardoetxean.

Goizeko 11:00etan, Amona Tomaxa eta sagarra ipuin kontaketa marraztua eskainiko du Ixabel Agirresarobe kontalariak eta Iñaki Martiarenak (Mattin) . Jarraian, kontatutako liburuaren aurkezpena egingo da.

Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara, familientzako tailerrak eskainiko dira. Hala nola, paperarekin egindako po-up tailerra Aran Santamariarekin. Sagarrarekin egindako apaingarriak Idoia Lizeagarekin, baratzeko lanak Astigarragako Baratz elkartearen eskutik eta azkenik sagarrak biltzeko tartea ere izango dute astigartarrek, Goldea Herri Kirol elkartearen eskutik izango da.

Eguerdiko 12:00etan, Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroaren aurkezpena ere antolatu da, eta funts-emaileei eskertza egingo zaie, dantzari, txistulari eta bertsolariekin. Hain justu bertan izango dira Astigar dantza taldea eta Txirriskla txistulari taldea.

Musika emanaldi batez gozatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Izan ere, Norberto Almandoz Musika Eskolak emanaldi xume bat aurkeztuko du.
Gogoratu jarduera hauetan parte hartzeko beharrezkoa zela aldez aurretik izena ematea, sagardoetxea.eus edo telefono honetara deituta: 943 55 05 75. Biharko 11:00etatik aurrera, beste hainbeste ekintza eta tailer antolatu dira, sagarra eta sagardoaren inguruan, hala nola, sagar bilketa kizkiarekin, sagarraren garraioa...