Sagardoaren lurraldea

Nafarroatik hasita Gipuzkoara heldu arte, Urumea ibaiak etorkizuna sortu du bailaran

Descripción

Urumea Bailarako herriek badute indargune berezi bat, bailarari izena ematen diona: Urumea ibaia. Horri esker Astigarraga, Hernani, Ereñotzu, Goizueta eta Aranoren artean harreman estua dago, eta hori da Bailara bakarra egiten duena. Antzinako garaietatik gaur egunera arte bertako urak bailarako herritarren arteko hartu-emanak erraztu ditu, eta ekonomiaren oinarri izan da.

historia río sidra urumea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2020-10-31
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Prensa
  • »
  • Código: NA-013575

Texto completo

Sektore askotako ehunka enpresa daude Urumea Bailaran, eta horien arrakasta ziurtatzen duen arrazoi nagusietako bat Urumea ibaia da. Horri esker urtetan bailarako harremanak saretzea lortu da, eta garapen ekonomikoa izatea ahalbidetu dute bere urek.

Urumea Bailarako herriek badute indargune berezi bat, bailarari izena ematen diona: Urumea ibaia. Horri esker Astigarraga, Hernani, Ereñotzu, Goizueta eta Aranoren artean harreman estua dago, eta hori da Bailara bakarra egiten duena. Antzinako garaietatik gaur egunera arte bertako urak bailarako herritarren arteko hartu-emanak erraztu ditu, eta ekonomiaren oinarri izan da. Balio haundiko korronteak aprobetxatu, eta herritarrek salerosketak eta trukeak egiteko erabiltzen zuten uraren fluxua. Izan ere, antzina salerosgaiak Urumea ibaitik Donostiara eta Pasaiara garraiatzen zituzten.

Astigarragako Lizeaga eta Pe­tritegi sagardotegiek ondo asko dakite tradizio horrek nola funtzionatzen zuen. Itsasbehera zegoenean, Lizeagako portuan alak sagardoa eta baserrietako produktuekin betetzen zituzten, beste portuetara garraiatzeko. Horrela, Pasaiara heltzen zen sagardoa Ternuara zijoazen itsasontziak kargatzeko erabiltzen zuten. Donostiarrek, berriz, hiriko Alde Zaharreko tabernetako biltegietara eramaten zuten, idien laguntzarekin. Itsasgora zegoenean, aldiz, alak hondarrez betetzen ziren eta Astigarraga­ra bueltan eramaten zituzten.

Lizeagako portua puntu estrategikoa izan zen

Urumea ibaiak lortu du bailara saretzea, eta bertatik sortu dira gaur egun bertako ekonomia bizirik mantentzen duten enpresak. Astigarragak, esaterako, historikoki nekazaritza-izaera izan du, eta sagarra eta artoa izan dira produktu garrantzitsuenak. Gaur egun ere indar haundia dute, baina beste motatako enpresa asko ireki dira ibaiaren magalean: erroldatutako 341 enpresa industrial daude, handizkako saltzaile diren beste 138, txikizkako 85 saltoki eta ostalaritzako 49 establezimendu. Alegia, Gipuzkoako jarduera ekonomikoaren %1,2ak osatzen du Astigarragak sortzen den ekonomiak. Indar haundia dute bertan dauden 3 poligono industrialek: Bidebitarte, Ubarburu eta Zamoka. Hiru poligono horiek eta beste hainbat pabiloiek osatzen dute Astigarragako industriagunea.

Hori horrela, historian atzera, astigartarrek Donostiako industriarekin mendekotasuna izan bazuten ere, pixkanaka independenteak izaten hasi eta bertako industriaguneak haunditzen joan ziren. Gaur egun, Euskal Industria eta Esportatzaileen Katalogoaren (CIVEX) arabera, 50 langile baino gehiago dituzten 4 enpresa daude Astigarragan: Biurrarena, Comercial Aibak TRS, SL de Estabilización y Control de la Erosión (SLECE) eta Talleres Agui. EAEn eta Espainian eskaintzen dituzte produktu eta zerbitzuak, eta aski ezagunak dira beraien sektoreetan. Comercial Aibak TRS -ek (Divinus Catering), esaterako, 15 urte baino gehiago daramazki euskal gizartearen hitzordu garrantzitsuenetan parte-hartzen. Izan ere, Arratibel eta Manero familia fundatzaileei esker, bertako eta sasoian sasoiko lehen mailako produktuak eskaintzen dizkie bezeroei.

Bere aldetik, Astigarragako Biurrarrenak ere ibilbide luzea du bere sektorean. 1967 urtean sortu zen kooperatiba, eta ordutik hondakinak biltzeko, birziklatzeko eta balorizatzeko makinen inportazioa, esportazioa eta banaketa egiten ditu. Espainian egoitza duten botere haundiko fabrikatzaile eta bezeroek astigartarren esku utzi dute beraien gestioa eta hortaz, ikus daiteke azken urteetan aurrerapauso haundia eman dela udalerrian.

Erregeak interesa izan zuen, Hernanirekin

Hernanik ere ibilbide oparoa du industrian. Dokumentu mordoa dago historian zehar herrian egon den enpresa mugimenduaren inguruan, eta artxibatuta daude XVIIIgarren mendetik aurrera gertatu ziren anekdota ugari. Garai hartan bazen Hernanin ainguren fabrika ospetsu bat, eta jende oso ezaguna egon zen bertakoekin harremanetan. Interes haundia izan zuten ainguren fabrikazioan, eta akordio potoloak sinatu zituzten. Gainera, enpresa horretan industria-antolakuntza eredu berri bat ezarri zuten, gaur egunera arte heldu dena. Izan ere, fabrikaren zuzendaritza eta antolakuntza taldeak sortu ziren, eta alderdi administratiboak, ekonomikoak eta sozialak agertu ziren.

XIXgarren mendearen erdialdetik aurrera, Gipuzkoan aldaketa ekonomiko garrantzitsuak ematen hasi ziren. Lurraldea modernitatearen bidean jarri zen, eta industrializazio prozesuari ekin zion. Hernani leku estrategikoa dago eta komunikazio-sare paregabea du, eta hori izan zen gakoa, industria martxan jarri ahal izateko. Urumea ibaiak paper garrantzitsua izan zuen horretan; eta orduan ere, Urumea bailarako industriaguneak saretzeko ezinbesteko bidea izan zen.

Eta bestalde, Astigarragan bezala, sagardogintzak ere izen haundia du Hernanin. Sagardoa da Euskal Herriko ohiko edaria da, eta leku berezia du euskaldunen kulturan eta eguneroko bizimoduan. Zentzu honetan, Hernani oso ospetsua da bere sagardotegien garrantziagatik eta sagardogintzan duen tradizioagatik. Hamabi sagardotegi daude herrian, eta TOLAREA kofradiak biltzen ditu guztiak. Kofradia hau 1996an sortu zen Hernaniko Berriak Merkataritza Elkartearen babespean, eta azpimarratzekoa da sagardoa sustatzeko egiten duen lana. Besteak beste, urtean bi festa antolatzen ditu sagardogintza tradizionala bultzatzeko: Urteko batzarra eta Sagarraren eta sagardoaren eguna.

Hala ere, atzera begiratuz gero, ezin dira ahaztu industria arloan izen haundia izan duten beste enpresa asko ere. Puig alkoholera, Remy almidoi-fakrika, Electra del Urumea, Montes, La Urumea irin lantegia, Kantabria eta Royalta, Santiago Carrero edo Orbegozo. Horietako asko desagertu badira ere, industrializazio-prozesuaren hasierari bultzada haundia eman zioten eta bailaran aztarna utzi dute.

100 urte egin zituen bailaran

XXgarren mendean sortu zen AMR Refractorios enpresa, eta 100 urte bete zituen 2006 urtean. Florida auzoan eraiki zuten lehenengo instalazioa, 1906 urtean, Leku Eder etxearen alboan. Mende oso bat igaro da ordutik eta gaur egun mundu mailan ezaguna da eta herrialde askotara esportatzen ditu bere produktuak. Zehazki, produktuen %40a eramaten du atzerrira. Enpresaren zeregina teknologia maila altuko material erregogorra sortzea da, zementuaren eta siderurgiaren in­dustriarentzat, eta baita beste ze­regin askorentzat ere.

Dena den, bailarako enpresa guztien antzera, honentzat ere bidea ez da erraza izan. 100 urtez aldapa asko igo behar izan ditu, eta erronka asko gainditu behar izan dituzte bertako jabe zein langileek. Hala ere, Urumea Bailarako herritarrek estimuz begiratzen dute egindako ibilbidea, askorentzat diru-iturri izan baita enpresa hau. Datuen arabera, 1941 urtean 51 langile zeuden bertan kontratupean; horien artean, 36 hernaniar, aranoar 1 eta goizuetar 1 zeuden. Urteek aurrera egin ahala plantilla haunditzen joan da eta instalazioak ere berritu egin dira. Hala, enpresak 100 urte bete zituenean, Krosaki-Ha­rima talde japoniarrak, AMR enpresako kapital osoaren jabea denak, Hernaniko Udalarekin eta Etorlurrekin akordio bat sinatu ostean, teknologia aurreratuekin egindako eraikin berri bat eraikitzea adostu zuten.

Garagardo famatuena, Aranon

Aranon zegoen, orain gutxi arte, garagardo fabrika famatuena. 2008 urtean itxi zituen ateak Aranon Heineken en­presak, arrakasta haundiko 25 urteren ondoren. Bailarako langile askok egin zuten bertan lan, eta berezitasuna izan zen aranoarrentzat garagardo planta hori herrian izatea. Bertan garagardoa egin eta lurralde osora banatzen zuten. Fabrika itxi baino urtebete lehenago, 63 milioi litro garagardo ekoitzi zituen, Heinekenentzat ez ezik, Cruzcampo, Amstel edo Legado de Yuste marka ospetsuetarako.

Biztanle gutxiko herria den arren, industria bizirik dago Aranon. Izan ere, datorren urtean Nilsak 470.000 euro inbertitutko ditu Aranon araztegia eraikitzeko. Proiektu potoloa da egingo dutena: hustubide berri bat jarriko da, 420 metrokoa, Beheko Herriko herrigunetik instalaziora, eta, beste hustubide bat, 120 metrokoa, araztegitik Lorentxoren Bordako bidera. Horri esker, gainezkatzeak izatea ia ezinezkoa izango da. Aurreikusitakoaren arabera, 0,28 litro segundoko emaria tratatuko du (24 metro kubiko egunean); gehienez, 1,89 litro segundoko (168m3 egunean). Eta bestalde, ekaitzak edo euri-jasak izaten direnean, goreneko emaria 0,67 litro segundokoa izatea espero da (58m3 egunean).

Heineken fabrika ospetsua 25 urtez egon zen Aranon.


Baserritik herrira, eta bertatik bailara osora

Ongi ezagutzen dute goizuetarrek Urumea ibaiaren ibilbidea, eta bertako ekonomiari ere mesede egin diete haren urek. Ttirriki ttarraka bidea egiten du Donostiara heldu arte, baina lehenago Urumea bailarako herrietatik igaro, aztarna utzi eta harremanak saretzen ditu. Hori bera aprobetxatzen dute goizuetarrek, eta beraien ekonomiak ere tinko heldu dio horri.

Herri izaera berezia du Goizuetak, eta herritarrek apustu sendoa egiten dute bertako komertzioen eta negozioen alde. Hala ere, eskuzabalak ere badira bertan, eta Urumea ibaiaren laguntzarekin, kilometro gutxira dituen bailarako gainerako herriekin harremanak saretzen dituzte. Baserrian, nekazaritzan edo abeltzaintzan produzitzen dutena, herrira jaitsi eta bertatik Urumea bailarara banatzen dute, eskaera eginez gero.

XIXgarren mendean artoa eta garia ziren protagonista nagusiak goizuetarren ekonomian, baina Urumea Bailaran industrializazio-prozesua garapena gertatzen hasi zenean, industriak ere indar haundia hartu zuen herrian.

1978 urtean 9 establezimendu industrial erregistratu ziren, eta hazkundea izan du ordutik. Hori horrela, industrian, nekazaritzan, abeltzaintzan edo beste edozein sektoretan, etorkizun arrakastatsua ziurtatuta dagoela aurreikusten da datozen urteetarako ere.

AMR Refractarios fabrika 1962garren urtean. Argazkia: KUTXA FOTOTEKA


ENPRESENTZAT ZUZENDUTAKO BALIABIDEAK BAILARAN
Urumea Bailarako herritarrentzat, enpresentzat eta bertako langileentzat zerbitzuak eta alternatiba berriak eskaintzen dituzten kooperatiba eta bestelako talde anitza daude. Horietako batzuk dira Beterri Errotuz laneratze enpresa, Maitelan kooperatiba integrala, KoopFabrika, Iturola eta Beterri Saretuz.

BETERRI ERROTUZ: Beterri-Buruntza Udalak (Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnieta) eta Erroak Sartu Gizarteratze Elkartearen elkarlanetik sortutako irabazi asmorik gabeko laneratze enpresa da.

Hiru zerbitzu mota eskaintzen ditu:

Ingurumen-zerbitzua
Bidezidor, ibilbide eta baso bideen garbiketa , manteua eta hobekuntza
Bioingeneritza (eremu degradatuen errekuperazioa
Ibai inguruen eta hezeguneen errestaurazioa eta mantenua
Zona berdeen mantenua
Espezie inbaditzaileen deuseztapena
Inausketa bereziak
Areka garbiketa
Elurte garaietan bideak garbitzeko laguntzak

Herri-guneei zerbitzuak
Hiri altzarien instalazioa eta mantenua
Parkeen mantenua
Margotze lanak
Bideen seinaleztapena
Auzo konpostaren kudeaketa eta mantenua
Jaietako eszenatokien muntatze eta desmuntatze lanak
Komunikazio eta marketing zerbitzuak
Kartelak jarri
Buzoneoa
Mezularitza
MAITELAN: zaintza lanei kolektiboki erantzuteko tresna bat da. Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileon lan baldintzak hobetzeko antolatu diren emakume talde bat dira.

Zerbitzuak:

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen gizarte- eta osasun-arreta
Etxez etxeko laguntza: higienea, mugikortasuna, elikagaien prestaketa eta jaten laguntzea, eta medikazioa gainbegiratzea.
Bestelako jarduerak: aisialdia

Akonpainamendu soziala
Umeen begirale zerbitzua
Adinekoen eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen akonpainamendua.

Ospitaleko akonpainamendua
Kontsultak, ingresoak eta gauak.

Garbiketa
Etxe, eraikin eta bulegoak.

EKINTZAILETZA ZERBITZUA eskaintzen duten beste bi kooperatiba:

- Iturola: Eraldaketa Soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea da, Inteligentzia Kolektiborako Laborategia.

Proiektu sozioekonomikoak garatu, egonkortu eta hedatzeko baliabideak eskaintzen dituzte.
- KoopFabrika: Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa.

BETERRI SARETUZ: helburua da partaidetzan oinarritzen diren eta enpresak sustatu ditzaketen eragileen arteko sarea eraikitzea.

EKONOMIA