Sagardoaren lurraldea

Bere 15garren urteurrena ospatuko du Sagardoetxeak, 2021 aldrebes honetan

Descripción

Gaurko zegoen aurreikusita txotx irekiera ekitaldia, Astigarragan; baina ez da horrelakorik izango, egoerak kolokan jarri duelako sagardotegi denboraldia. Testu­inguru horretan eman dio hasi­era Sagardoetxea museoak, berezia izango den urteari. Izan ere, 15garren urteurrena ospatuko du aurten, eta hori horrela, hainbat ekintza eta jarduera berezi antolatuko ditu urtean zehar, sagardoari ikusgarritasuna ematen jarraitzeko.

astigarraga cultura museo patrimonio celebración sidra sagardoetxea aniversario

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-02-03
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013553

Texto completo

Txotx denboraldia kolokan dagoen honetan, sagardoari ikusgarritasuna ematen jarraituko du Sagardoetxeak, aurten antolatuko dituen ekintza bereziekin.

Gaurko zegoen aurreikusita txotx irekiera ekitaldia, Astigarragan; baina ez da horrelakorik izango, egoerak kolokan jarri duelako sagardotegi denboraldia. Testu­inguru horretan eman dio hasi­era Sagardoetxea museoak, berezia izango den urteari. Izan ere, 15garren urteurrena ospatuko du aurten, eta hori horrela, hainbat ekintza eta jarduera berezi antolatuko ditu urtean zehar, sagardoari ikusgarritasuna ematen jarraitzeko.

2006ko irailean ireki zituen ateak Sagardoetxeak, eta ordutik, «sagardoaren kultura mantendu nahiz sutatzeko lanetan» aritu da, «pausoz pauso eta etenik gabe». Horretarako, eskaini ditu publiko ezberdinetara bideratutako bisita gidatuak, esperientzia turistikoak, tailerrak, ekitaldiak, urtaro bakoitzerako jarduerak eta aldi baterako erakusketak. Eta eskaintza zabala izango da aurtengoa ere, «herritar nahiz bisitari guztientzat», nabarmendu dutenez.

Nazio mailan zein nazioartean oihartzuna, sagardoari

15garren urteurrenean, bere ibilbideari errepasoa egin dio Sagardoetxeak. Eta ibilbide horretan daude, esaterako, beste herri eta eragile ezberdinekin sortutako esperientzia turistikoak: Sagar­doa eta itsasoa esperientzia, Do­nostian Aquariumarekin eta Pa­saian Albaolarekin; Sagar­doa eta gazta, Idiazabal eta Urnietako gaztandegiekin, Idiazabalgo gaz­taren museoarekin, eta Ordiziako D'Elikatuz Zentroarekin; edo Sagarbike esperientzia, Donostiako Go Local enpresarekin. Nazio mailako eta nazioarteko 50 bidai agentzia eta tour operadore baino gehiagorekin ere izan dute harremana, «urtean 11.000 bisitari inguru jasotzea ahalbidetu dutenak». Gastromuseums Euskadiko Museo Gastronomikoen Sarearen sorreran ere hartu zuen parte, eta Ciderlands Nazioarteko Sagardo Norakoen Sarea ere sortu zuen, sagardoa nazioartean sustatzeko.

Eta horiekin batera, ez dira falta izan herritarrei bideratutako ekintzak, urtean zehar: Udaberri giroan, Museoen Nazioarteko Eguna, Aste Santuko sagardo eta Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa berezia, Udazken zaporez sagar muztioaren elaborazio tailerra familientzat... Eta ezta sagardoaren kultura sustatzeko ekitaldiak ere: Sagardo Berriaren Eguna be­ra, Santa Ana, Sagar Uzta eta Sa­gardo Foruma.

'Sagardoa historian zehar' erakusketa, aurtengo jarduera berezietako bat

Orain arteko ibilbidea egonkortuta, «prest» dago Sagardoetxea, etorkizuneko erronkei aurre egi­teko. Horrela, urteurrena ospatzeko jardueretako bat izango da Sagardoa historian zehar erakusketa: «sagar­dogintzak gaur egunera arte izan duen bilakaera erakutsiko du, sagardotegiak eta aisialdia elkarrekin lotzen diren XX. mendea dela azpimarratuz».

Horrekin batera, «nazioarteko panelak» ere jarriko ditu Sagardoetxeak, munduko herrialde ezberdinetako sagardoaren historia bilduko dutenak: «aurkeztuko dugu sagardogintzak izan duen bilakaera historikoa, Asturias, Euskal Herria, Estatu Batuak, Bretainia eta Ingalaterra bezalako herrialdeetan, tokian tokiko hizkuntza erabilita; euskera, gaztelania, asturiarra, bretoia, frantsesa eta ingelesa», aurreratu dute.

Eta era berean, bere tokia izango dute sagardoaren kultur ondareari egindako ekarpenek, ospakizunetan. Ho­rietako bat da Sagarra eta Sagardoaren Doku­mentazio Zentroa, Sagardo­etxe­ak sortu eta urtetan aberastu duena. 2003an Sagardun Partzu­ergoa sortu ze­netik, sagarra eta sagardoarekin erlazionatutako informazio guztia bildu, in­ben­ta­riatu, digitalizatu eta katalogatu dute, eta lan horren emaitza da dokumentazio zentroa. «Mota guztietako funtsak biltzen dira bertan: liburuak, aldizkariak, folletoak, kartelak, do­sierrak, hemerotekako albisteak, dokumentu historikoak, bide­oak, argazkiak... Eta zerbitzu pu­bli­koa eskaintzen die, sagardo­aren kulturarekin erlazionatutako informazioa be­har duten ikertzaile, sagardozale, ikasle zein herritarrei». Gaur egun, katalogatuta daude hemerotekako 11.634 albiste, 178 liburu, 2.866 dokumentu, 325 bideo eta 40.713 argazki.

Eta hori guztia interneten kontsultatu ahal izateko, Sagardoetxea DB datu base berria garatu dute: sagardoarenlurraldea.eus webgunean kontsultatu daiteke, eta aurten aurkeztuko dute, Sagardoetxearen 15garren urteurrenarekin bat eginez.