Sagardoaren lurraldea

Sagarrondotik sabelera

Descripción

Barne turismoa sustatzen duen Lurgida aplikazioari buruzko atal honetan, Astigarragan jarriko dugu fokua orain. Jakina da Astigarraga Euskal Herriko sagardoaren meka dela eta, noski, praktika honi lotutako hainbat puntu aipagarri ditu herriak. Astigarragari eta sagardogintzari buruz ikasteko leku onena Sagardoetxea litzateke; Astigarragako Sagardoaren museoa.

ocio astigarraga visita zona de degustación tienda cultura museo sidra sagardoetxea manzana manzanal

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-03-13
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013454

Texto completo

Barne turismoa sustatzen duen Lurgida aplikazioari buruzko atal honetan, Astigarragan jarriko dugu fokua orain. Jakina da Astigarraga Euskal Herriko sagardoaren meka dela eta, noski, praktika honi lotutako hainbat puntu aipagarri ditu herriak.

Astigarragari eta sagardogintzari buruz ikasteko leku onena Sagardoetxea litzateke; Astigarragako Sagardoaren museoa. Museoko sarrera erosiz gero, sagastiari, museoari eta dastalekuari egiten zaio bisita, gida baten laguntzaz.

Lehen guneak, aire librean dagoen sagastiak, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen du. Bertan, sagarrondoen laborantza modu ezberdinak, Euskal Herriko sagar mota ezberdinak eta sagarra txikitzeko eta prentsatzeko moduak ezagutzen dira, naturarekin kontaktuan.

Sagastiaren alboan museo gunea dago. Gune itxia da eta azalpen-panel, material interaktibo, argazki eta jokoen bidez mila urteko edari honen historia azaltzen du; sagarra eta sagardoaren kulturaren iragana, oraina eta etorkizuna eta Euskal Herrian duen garrantzia.

Sagardoetxeako hirugarren gunean, dastalekua, sagardoa txotx-etik dastatzen da. Bertan sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutu eta txotx errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

Amaitzeko, sagarraren eratorriekin osatutako produktuak dituen denda dauka Sagardoetxeak. Egoerak hobera egitean bisita bat merezi du sagardoaren tenpluak, dudarik gabe.