Sagardoaren lurraldea

Udazken zaporez ekimena aurkeztu zen atzo Sagardoetxean turismo alorreko profesionalen artean

Descripción

Atzo "Udazken zaporez" ekimena aurkeztu zen Sagardoetxean turismo arloko profesionalen artean: Donostiako eta Gipuzkoako turismo bulegoetako arduradunak, hotelak, turismo eragileak, administrazio teknikariak, etab. Bertan izan dira Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria, Daniel Solana Basquetour-eko zuzendaria, Leire Arandia Gastromuseums-eko ordezkaria eta Erro Kooperatibako arduraduna, Go Local enpresako Iñigo Ansa eta Hegoi Iparragirre eta Haritz Rodriguez Ciderlands nazioarteko sagardo norakoen sareko idazkari teknikoa.

ocio presentación degustación gastronomía museo mosto sagarbike sagardoetxea experiencia sagardun turismo udazken zaporez

Ficha

  • Fuente: Astigarraga
  • Fecha: 2020-10-01
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-011581

Texto completo

Atzoko ekimenean Go Local eta Sagardoetxearen artean martxan jarritako Sagarbike esperientzia aurkeztu eta parte hartzaileei esperientzia hau lehen eskutik bizitzeko aukera eskaini zitzaien, bertaratuek Urumea ibaiaren ertzeko bidegorritik, Donostiatik Astigarragarako bidea bizikleta elektrikoan egin zutelarik.

Turismo esperientzia honetaz gain, Erro Kooperatiba Elkartea eta Sagardunen artean martxan jarritako “Sagardoa eta gazta” esperientziaren nondik norakoak azaldu ziren eta GastroMuseums sarea aurkeztu zen, bertan parte hartzen duten museo gastronomikoak eta urtean zehar lantzen diren ekimenak azalduz.

Amaitzeko, bertaratuek udazkenean Sagardoetxeak eskaintzen duen sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte hartu zuten sagarrak txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatuz eta nazioarteko sagardo ezberdinen dastaketa gidatuaz gozatzeko aukera izan zen, besteak beste Kanada, Ingalaterra, Luxenburgo eta Italiako sagardoak dastatu zirelarik.

Sagarrari zukua atera familian!

Udazken zaporez ekimenaren barruan, urriko asteburu guztietan sagar muztioa familian elaboratzeko tailerrak eskainiko ditu Sagardoetxea Museoak. Haur nahiz helduek sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatzeko aukera izango dute. Amaitzeko, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramango du.

Informazio gehiagorako: www.sagardoarenlurraldea.eus

Nazioarteko sagardo dastaketen esperientzia berria

Urtean zehar nazioarteko sagardo dastaketa ezberdinak ospatuko dira Sagardoetxean. Turismo esperientzia berri honek nazioarteko sagardo ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera eskainiko die parte-hartzaileei.

Informazio gehiagorako: www.sagardoarenlurraldea.eus

Sagardoaren kulturaz gozatzeko esperientziak

Esperientzia hauetaz gain, urte osoan zehar sagardoaren kulturaz gozatzeko eskaintza zabala biltzen du Sagardoaren Lurraldeak: Sagardoetxea, museoa eta sagardotegia, sagardoa eta Itsasoa, sagartrekking, sagardotegietako otorduak, Donostialdea ezagutzeko bisita gidatuak, etab.

Informazio gehiagorako: www.sagardoarenlurraldea.eus