Sagardoaren lurraldea

Sidra, música y juegos en el centenario de Zipotza

ocio astigarraga bertsolarismo baile sidra asociación cultural zipotza

Ficha

  • Autor: Maria Cortes
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2010-11-06
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001091

Texto completo

Astean zehar hainbat ekintza burutu dira 25 urteak ospatzeko. Bihar arratsaldean pilotalekuan egingo den ekitaldiarekin amaituko da prestatutako egitaraua Zipotza Kultur Elkartea bere 25. urteurrena ospa-tzen ari da aste honetan. Egitarau oparoa prestatu du horretarako hainbat ekintzekin. Guztia martxan jartzeko Astigarragako herritar askoren laguntza izan dute eta beraiekin batera ari dira disfrutatzen azteazkenean hasi ziren ekitaldietan. Lehenengo egunetan sukalde ikastaroa jarri zen martxan Fede Patxa sukaldariarekin eta bertan hainbat errezeta irakatsi zien bertaratu ziren guztiei. Bestalde, ardo-kata egin zen elkartean eta Maria Jesus Menak eta Patxi Mujikak ardozale baten iniziazioan zer egin eta nola hasi ardoa dastatzen erakutsi zuten. Urteurrena ospatzeko Mikel Agirrek ere hitzaldia eman zuen Kultur Etxeko tailer gelan. Perretxiko zale bezala GPS-aren erabileraz hitz egin zuen. Gazteek elkartean antolatu zuten beraien afaria eta afal ostean, 2008ko II. Gazte Olinpiadetako antzerkiko bideo proiekzioa ikusi zuten. Egitarauarekin jarraitzeko, gaur, goizeko 7:30ean mendi irteera egongo da. Zipotza Elkartean geratu eta perretxikoak biltzera abiatuko dira. Hauek biharko erakusketarako erabiliko direlarik. Arratsaldean haurrak izango dira protagonista beraientzat prestatutako jolas eta tailerretan. Joseba Barandiaran plazan izango dira 16:30ean eta Xagu-Xar aisialdi taldearen laguntzarekin burutuko dira. Eguna ondo bukatzeko, 18:00etatik aurrera, Joseba Barandiaran plazan bertan tortila lehiaketa izango da herriko talde eta eragile desberdinekin. Gainera ez dira faltako sagardo dastaketa, musika, trikitilari eta dultzaineroak arratsaldean zehar. Azken ekintzak Bihar bukatuko dira 25.urteurreneko ekintzak. Goizeko 11:00etan Mikologi Jardunaldiak antolatu dira. Bezperan bildutako perretxikoekin, erakusketa egongo da. Pieza bakoi-tza sailkatuta egongo da bere datu eta informazio osoarekin. Perretxikoak gustuko dituztenentzat dastaketa ere egongo da, modu desberdinetara eginda, gainera. Astigarte taldearen laguntzarekin umeen-tzako margo lehiaketa egongo da eta ondoren, marrazkiekin erakusketa. Bi ekintza hauek Joseba Barandiaran plazan izango dira. Eguerdian, 14:30ean, Herri Bazkaria egongo da pilotalekuan. Antolatzaileek adierazi duten modura, «elkargune handi bezala planteatu dugu herri bazkari hau, jende mordoa egongo da gonbidatuta eta bazkal ostean, kantu saio bat burutuko da, giroa alaitzeko». Beraz bazkarira animatzen direnentzat, txartelak Zipotza, Ekaitz eta Ikatza tabernetan egongo dira salgai 15 eurotan eta haurrentzako menua 10 eurotan. Arratsaldean 25. aurteurreneko ekitaldi garrantzitsuena izango da eta bertan «urte hauetan guztietan gertatutakoa errepasatuko da. Herritar askok hartuko dute parte, besteak beste, dantzariak eta bertsolariak egongo direlarik». Herriko pilotalekuan izango da ekitaldia, 18:00etatik aurrera.