Sagardoaren lurraldea

La sidra fue protagonista en Alkiza

sidrería aburuza lagar fiesta de la sidra sidra

Ficha

  • Autor: A. Nuñez
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2010-10-19
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001085

Texto completo

Sagarrari eskainitako asteburuak herritar eta inguruko herrietako biztanle ugari bildu zuen igandean Alkizako plazan. Bertan, Itxurain elkarteko kideek sagarretik sagardoa nola lortu irudikatu zuten, plazan bertan jarritako dolarearekin. Sagardo Festa meza ondoren hasi zen elizaren ondoan jarritako dolarean. Bertan, aurreko egunean bildutako 700 kilo inguru sagar Etxabe baserriko Juan Agirrerek utzitako matxakatik pasa zituzten sagarra txikitzeko eta dolaretik pasatzeko prestatzeko. Ondoren, guztia, Aburuza sagardotegiak utzitako dolarean, sistema zaharrena erakusten duena, jarri zuten, pixkanaka prentsarekin zapaldu eta zukua ateratzeko. Guztira hogei herritarrek parte hartu zuten ekitaldian, sagarrak prestatzen, baita taloak egiten ere. Jose Ignacio eta Javier Gorostidi anaiak eta Gregorio Goenaga egon ziren dolarean lan egiten. Prentsa mugitzera herritar batzuk ere animatu ziren. Muztio barriketan Guztira 250 litro muztio inguru atera zituzten bertara hurbildu zirenek dastatzeko aukera izan zutena. Muztio guztia barrikatan sartu zuten, hilabete eta erdi itxaron ondoren sagardoa lortzeko. Honela, sagarra eta sagardoaren prozesu guztia irudikatuko dute. Herritar gehienek ezagutzen zuten sagardoa egiteko prozesua orain dela ez hainbeste urte herriko baserri gehienetan zeudelako dolareak. Hau dela eta, txikienak izan ziren gehien ikasi eta hobeto pasa zutenak, sagardoa nola egiten den ikusiz. Festari laguntzeko, Anoetako talogileak egon ziren eta Karmele Moreak trikitixarekin alaitu zuen goiza, hainbatek dantza egiteko aprobetxatu zutena. Eguraldi hotzak lagunduta, talo beroak eta dantza ongietorriak izan ziren goiz hotza giro ezin hobean pasatzeko. Itxurain elkartekoen aurtengo proiektua hala ere ez zen festarekin amaitu. Hemendik aurrera sagardoaren inguruko erakusketa antolatzeko materiala biltzeko lana hasiko dute, baserriz-baserri. Herrian hainbat dolare zeuden orain dela urte batzuk, nahiz eta zaharrenak sistema berriagoengatik aldatuak izan diren urteen poderioz eta zaila den ikustea baserriko estrukturan integratutako dolareak, Ezkioko Igartubeiti baserrikoaren antzera, edota guztia egurrez egindakoak.