Sagardoaren lurraldea

Udazken Zaporez 2022: Convocatoria de Prensa (EUS)

Descripción

Convocatoria de prensa en euskera de Udazken Zaporez 2022

ocio astigarraga actividades fiestas de la manzana sagardoetxea manzana udazken zaporez

Ficha

  • Fecha: 2022-09-16
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: DO-003514

Texto completo

PRENTSA DEIALDIA
Gaia:
XXII. Sagar Uzta nahiz Udazken Zaporez ekitaldien aurkezpena.
Data: 2022ko irailak 21, asteazkena.
Ordua: 12:00
Tokia:
Astigarragako Udaletxeko plaza
Foru Plaza, 13
20115 Astigarraga
Deskribapena:
Uzta sasoian egonda, 2022ko sagardo sagarraren heldutasunaren egoeraren txostena eta analisia aurkeztuko dira.
Horretaz gain, uzta garaiko bi ekitaldi nagusiak aurkeztuko dira: XXII. Sagar Uzta eta Udazken Zaporez.
- XXII. Sagar Uzta 2022: irailaren 22-23-24-25ean sagarra protagonista izango duen sagarraren jaia izango da Astigarragan. Ekitaldiaren egun nagusia irailaren 25ean (igandea) izango da; bertan, herriko familiek egindako 2022 uztako lehen muztioa eta sagardogileek beren postuetan emango duten muztioa dastatzeko aukera izango da. Honetaz gain, 13:00etan TOPA herrikoia egingo da Foru plazan.
- Udazken Zaporez: irailaren 22tik urriaren 31a arte, jarduera ugari izango dira sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: sagar muztioaren elaborazio tailerrak familian Sagardoetxean, eskaintza gastronomikoak eta afari maridatuak, musika emanaldiak, kirola eta kultura uztartuko duten jarduerak eta sagarrari buruzko ikastaroak.
Prentsaurrekoaren egitaraua:
- Sagardo sagarraren heldutasunaren aurkezpena.
- Bertako sagardo sagar ezberdinen dastaketa.
- XXII. Sagar Uzta eta Udazken Zaporez ekitaldien egitarauaren aurkezpena.
Bertan izango dira instituzioetako ordezkariak, sagar eta sagardoaren sektoreko ordezkariak, Astiko Merkatarien Elkartea eta kultur taldeak.
Asistentzia baieztatzea eskertzen dugu.
Elkarrizketak eskatzeko / Informazio gehiagorako:
Leire Alkorta (Prentsa arduraduna)
Telf: 943 550 575
E-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
Web: www.sagardoarenlurraldea.eus