Sagardoaren lurraldea

V. Sagardo Forum 2023: Dossier de Prensa (Eus)

Descripción

Dossier de prensa en español del V Sagardo Forum 2023: descripción, programa, catadores, expositores, etc.

astigarraga - jornada técnica jornadas feria internacional de sidra concurso internacional de sidra sagardo forum sidra manzana turismo

Ficha

  • Fecha: 2023-11-23
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • Signatura: K113-26
  • »
  • Código: DO-003467

Texto completo

SAGARDO FORUM 2023: sagardoaren nazioarteko topaketa Astigarragara eta Donostiara itzuliko da
• V. SAGARDO FORUMAREN egitarauak jarduera nagusi hauek biltzen ditu: sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Nazioarteko Sagardo Azoka.
• Nazioarteko Sagardo Lehiaketak bertako, nazioko eta nazioarteko sagardoak dastatzeko aukera eskainiko du.
• Cider Week asteak bertako zein nazioarteko sagardoak dastatzeko afariak eta dastaketak hartuko ditu, eta txangoek sagastiak, sagardotegiak zein museoak bisitatzeko aukera eskainiko dute.
Sagardoaren Lurraldeak, sagardoaren kultura sustatzen duen entitateak, azaroaren 30etik abenduaren 2ra Astigarragan eta Donostian (Gipuzkoan) izango den V SAGARDO FORUMA aurkeztu du. SAGARDO FORUMA sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko nazioarteko ekitaldia da. Bere bosgarren edizioan, mundu osoko sagardoaren adituak nahiz sagardozaleak bilduko ditu beraien ezagutzak zein esperientziak partekatu, eta sagardoaren kultura sustatzeko.
Aurten, ohi bezala, Sagardo Forumaren baitan antolatutako jarduerak hainbat lekutan gauzatuko dira, eta horien artean azpimarratzekoak dira jardunaldi teknikoak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Cider Week astea.
Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Azoka
Azaroaren 30an, osteguna, 19 herrialdetako (Alemania, Austria, Belgika, Txekia, Chile, Espainia, Estatu Batuak, Euskal Herria, Finlandia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Letonia, Norvegia, Herbeherak, Polonia, Portugal, Suedia eta Uruguay) 262 sagardok parte hartuko duten IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa izango da Kursaal Kongresu Jauregian, Donostian. Epaimahai berezituak bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardoak epaituko dituzte edari tradizional honen bikaintasuna eta aniztasuna nabarmentzen dituen lehiaketa honetan.
Abenduaren 2an (larunbata), Kursaal Kongresu Jauregian III. Nazioarteko Sagardo Azoka izango da mundu osoko 24 ekoizlerekin (Italia, Chile, Estatu batuak, Austria, Norvegia, Alemania, Polonia, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia, Suedia, Portugal eta Finlandia), eta bertaratzen diren bisitariek bertako, nazioko zein nazioarteko ehun sagardo baino gehiago dastatzeko aukera izango dute. Bi urtean behingo hitzordu paregabea da zapore nahiz esperientzia berriak bilatzen dituzten sagardozale guztientzat, dastaketa gidatu bereziak ere izango baitira azokan: “Amerikako sagardoa latan” Paul Vander Heidek (Vander Mill, Estatu Batuak) gidatuta eta “Dastaketa intuizio eta emozioei esker” Virginie Thomasek (Bouscule Tes Sens, Frantzia) gidatuta.
Jardunaldi teknikoak: sagarra eta sagardoaren mundua arakatuz
Abenduaren 1n, ostirala, jardunaldi teknikoak izango dira Erribera Kulturgunean (Astigarragan), eta bertako zein nazioarteko adituek sagarrari, sagardoari eta sagardoaren kulturari buruzko ezagutzak partekatuko dituzte. Sagardoaren munduak azken urte hauetan izan duen garapena ezagutaraziko duten hitzaldiei esker, eguna edari preziatu honen unibertsoan barneratzeko aukera bikaina izango da.
Jardunaldietan, besteak beste, nazioarteko aditu hauek parte hartuko dute: Catherine Peix dokumentalistak (ALMA elkartea) “Kazakhstan, landatutako sagarraren jatorria” hitzaldiarekin, zein Jasper Smith (Son of Man) eta Charlie Burt (Anxo Cider) sagardo ekoizleek, nazioarteko sagardoaren esportazioari buruzko mahai-inguruarekin.
Joaquim Carbo (IRTA Mas Badia) edo Francesc Font zein Nuri Madeo (The Regen Academy) bezalako gertuagoko adituek sektoreari buruzko beren ikuspegia zabalduko dute, Amaia Zubeldia (Sagardoa Route), Leire Alkorta (Sagardoaren Lurraldea) eta Haritz Rodriguez (Ciderzale) bertako adituekin batera.
Cider Week eta txangoak: sagardoa biziz
Sagardo Forumaren ospakizunarekin bat eginez, Cider Week antolatu da, azoka egin aurreko astean, azaroaren 23tik aurrera. Aste horretan dastaketa gidatuak, dastaketak eta uztartze gastronomikoak eskainiko dira bertako eta nazioarteko sagardoarekin.
Cider Week ekimenarekin bat egin duten taberna, enoteka eta jatetxeak honako hauek dira:
•Taupada Taberna (Donostia): Azaroaren 24tik 26era “Cider & TauTALO” eskaintza berezia. Legatz tauTALOa + nazioarteko sagardoa (sukalde orduetan).
•Bodega Klandestina (Donostia): Azaroak 29 (18:00-20:00). “Meet the Cider Maker”. Ezagutu sagardogilea. Sagardogileak ezagutzeko bilkura informala azaroaren 29an. 5 sagardo dastatzeko aukera: Pomologik, Anxo, Son Of Man, Kühbrein eta Zapiain.
•Basqueland Izakaia (Donostia): Azaroaren 24tik 26ra “Cider & Bao” eskaintza berezia: Bao mokadua + bertako edo nazioarteko sagardo 19:00etatik 21:00etara.
•Ikatza (Astigarraga): Azaroaren 24tik 26ra, “Cider & Pintxo” eskaintza berezia.
•Errioguarda Enea (Hernani): Azaroaren 24tik 26ra, “Cider Pairing”. 24ean, Ohiko Merkatuko Menua nazioarteko sagardoarekin parekatzeko aukera eta 25 eta 26an sagardo-aperitibioa dastaketa menuarekin.
•Ibai Lur (Astigarraga): Azaroak 23, 19:00etan. “Cider & Cheese” Bertako eta nazioarteko sagardoen + bertako gazten parekatze maridajea.
•115 Sagar Ore Ama pizzak (Astigarraga): Azaroak 29. Afari maridatua.
Bestalde, Kursaal jauregiko sagardo dastaketez gain, parte hartzaileek LABe jatetxeko (Tabakalera, Donostia) afariaz gozatzeko aukera izango dute, baita Alorrenea sagardotegian (Astigarraga) txotxaren errituaz eta sagardotegiko menuaz gozatzekoa ere.
Antolatutako beste jardueretako bat sagasti, sagardotegi nahiz museoetarako bisitak izango dira, eta parte hartzaileentzako esperientzia borobila eskainiko dute: natura eta jatorria, ekoizpena eta merkaturatzea zein tradizioa eta historia.
Babes lokala, pribatua eta instituzionala
Beste behin, SAGARDO FORUMA sagardoaren nazioarteko topaketa gisa gailenduko da, eta mila urteko usadioaren azterketarako, ospakizunerako eta sustapenerako oholtza izango da. Sagardozaleentzako derrigorrezko hitzordu honetan sagardoaren elaborazioari buruzko ezagutzak barneratzeko, mundu osoko sagardoak dastatzeko eta sagardoaren kulturaz gozatzeko aukera eskainiko zaie herritarrei.
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Gipuzkoa Turismoa (Gipuzkoako Foru Aldundia), Euskadi Basque Country, Euskadi Gastronomika, Astigarragako Udala, HAZI eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka ekitaldiak, baita Euskal Sagardoa, Fraisoro eta Fruitel elkartearen zein Miniature Gastronomic Experienceren laguntza ere.
SAGARDO FORUMARI BURUZ
SAGARDO FORUMA sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko nazioarteko ekitaldia da. Bere bost ediziotan sagardoaren munduko adituak eta zaleak bildu ditu ezagutzak zein esperientziak partekatu eta sagardoaren kultura sustatzeko. Ekitaldia publiko guztiei zuzendua dago, eta jarduera nagusien artean jardunaldi teknikoak, nazioarteko sagardo lehiaketa, nazioarteko sagardo azoka eta cider week astea daude.
SAGARDO FORUMAren aurreko edizioetan sukaldariek, sommelierrek, kazetariek eta gastronomia zein kulturarekin erlazionatutako beste adituek parte hartu dute. Hala, SAGARDO FORUMA sagardoaren sektoreko erreferentziazko ekitaldian bilakatu da nazioartean. Bere bosgarren edizioan mundu osoko 2.000 parte hartzaile elkartzea espero da.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2023/11/30
Osteguna
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
SAGARDO LEHIAKETA
Kursaal Kongresu Jauregia (Donostia)
IV. Nazioareteko Sagardo Lehiaketara aurkeztutako produktuen dastaketa (ekitaldi pribatua)
DASTATZAILEAK:
Bertakoak
Valerie Maza (115 Pizzak) Alaitz Garrastazu (Bereziartua sagardotegia)
Xabi Kamio (AZ3 OENO) Jon Andoni Rementeria (Sommelierra)
Guillermo Castaños (Enologoa) Egoitz Zapiain (Zapiain sagardotegia)
Mikel Rodríguez (Tolosaldea Jatetxea) Maite Retolaza (Oiharte sagardotegia)
Irati Amondarain (AZ3 OENO) Argoitz Otaño (Petritegi sagardotegia)
Ion Zapiain (Zapiain sagardotegia) Agurtzane Andueza (Fraisoro Laborategia)
Maore Ruiz (Bizio) Ana López (Fraisoro Laborategia)
Iñaki Santos (EHU-ko Ikertzailea) Haritz Rodríguez (Ciderzale)
Naziokoak
Rubén Arranz (Sommelierra. Segovia) Marta Costas Castro (Ardoteka Xénese. Galizia)
Santi Rivas (Colectivo Decantado. Madril) Tano Collada (Valle, Vallina y Fernández. Asturias)
Pablo Montero (Gunea Jatetxea. Asturias) Edu Vázquez (Guerrilla Imports. Asturias)
Luis Vida (Enologoa. Madril) Christian Suárez (SB Gourmet. Madril)
Javier Vázquez (La Caníbal. Madril)
Nazioartekoak
Jasper Smith (Son Of Man.Estatu Batuak) Ana Isabel Pereira (Kazetaria. Portugal)
David Kargl (Kübhrein Most. Austria) Virginie Thomas (Bouscule Tes Sens. Frantzia)
Patrik Sevensk (Pomologik. Suedia) Paul Vander Heide (Vander Mill. Estatu Batuak)
Michael Stöckl (Ciderworld. Alemania) Norman Groh (Weidmann&Groh. Alemania)
Octavio Costa (Sidrama. Portugal) Sanna Lindberg (Kazetaria. Suedia)
Franz Egger (Floribunda. Italia) Adam Wells (Kazetaria. Erresuma Batua)
AFARIA:
20:30
Afari maridatua bertako eta nazioarteko sagardoekin Tabakalerako LABe Jatetxean (Donostia).
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2023/12/01
Ostirala
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
JARDUNALDI TEKNIKOAK
Erribera Kulturgunea (Astigarraga)
EGITARAUA:
8:45 - 09:00
Akreditazio eta dokumentazioaren banaketa
09:00 - 09:15
Ongietorria
Lehengaia: Sagargintza
Moderatzailea: Aitor Etxeandia (Sagarlan)
09:15 - 10:00
Kazakhstan, landatutako sagarraren jatorria
Catherin Peix. ALMA Elkartea (Frantzia)
10:00 - 10:45
Nekazaritza birsortzailea
Francesc Font eta Nuri Madeo. The Regen Academy (Kataluina)
10:45 - 11:15
Kafea
11:15 - 12:00
Kataluniako Geneva® serieko sagarrondo-patroi berriekin izandako esperientzia
Joaquim Carbó. IRTA Mas Badia (Girona)
Lehengaia: Turismoa
Moderatzailea: Aitor Buendía (Kazetaria)
12:00 - 12:20
Turismo eredua euskal sagardoaren sektorean
Amaia Zubeldia. Sagardoa Route (Euskal Herria)
12:20 - 12:40
Zer eskatzen duen Euskal Herrira datorren bisitariak
Leire Alkorta. Sagardoaren Lurraldea (Euskal Herria)
12:40 - 13:00
Bidaia sagardoaren munduan barrena
Haritz Rodríguez. Ciderzale (Euskal Herria)
13:00 - 13:30
Mahai ingurua: Turismoa Euskal Herriko sagardotegietan
Amaia Zubeldia, Leire Alkorta eta Haritz Rodríguez
Lehengaia: Sagardogintza
13:30 - 15:45
Sagardoaren dibertsifikazioa eta sagardoa latan (bazkaria eta dastaketa)
Paul Vander Heide. Vander Mill (Estatu Batuak)
16:00 - 16:40
Norvegiako sagardotegi baten negozio-eredua
Asbjørn Børsheim (Ulvik Frukt & Cideri - Norvegia)
16:40 - 17:20
Udardoen nazioarteko historia
Adam Wells (Cider Review - Erresuma Batua)
17:20 - 18:00
Sagardoaren esportazioa
Jasper Smith (Son Of Man) eta Charlie Burt (Anxo Cider). Estatu Batuak.
Moderatzailea: Guillermo Castaños (Enologoa)
TXOTX ERRITU AFARIA
20:30
Afaria Alorrenea sagardotegian (Astigarraga)
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2023/12/02
Larunbata
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
SAGARDO AZOKA
Kursaal Kongresu Jauregia (Donostia)
10:00-11:00
IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketaren sari banaketa.
11:00 - 20:30
Bertako, estatuko eta nazioarteko ehun sagardo baino gehiago dastatzeko aukera.
ERAKUSKETARIAK: DASTAKETAK:
Floribunda (Italia) 12:00
Alai Cider (Txile) Amerikako sagardoa latan
Pomologik (Suedia) Paul Vander Heide - Vander Mill
Kühbrein Most (Austria) (Estatu Batuak)
Son of Man (Estatu Batuak)
Nua Cider (Portugal)
Sidras Trabanco (Asturias) 18:00
Txopinondo (Euskal Herria) Dastaketa intuizio eta emozioei esker
Sidras Castañon (Euskal Herria) Virginie Thomas - Bouscule Tes Sens
Cydrownia Zywer (Polonia) (Frantzia)
Ulvik Frukt&Cideri (Norvegia)
Somarroza (Asturias)
Lepola (Finlandia)
Grupo El Gaitero (Asturias)
Zapiain (Euskal Herria)
Weidmann & Groh (Alemania)
Bizio (Euskal Herria)
Cidrerie du Pays d’Auray (Frantzia)
Sxollie (Hego Afrika-Erresuma Batua)
Kuartango (Euskal Herria)
La cidrerie de l’Aubinière (Frantzia)
Anxo Cider (Estatu Batuak)
Apfelweinkontor (Alemania)
Vander Mill (Estatu Batuak)
115 Pizzak (Astigarraga)