Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea-Grupos de tiempo libre 2009. Propuesta para una jornada.

ocio astigarraga acción museo sagardoetxea juegos de verano verano

Ficha

  • Fecha: 2009-04-29
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Material promocional
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000296

Texto completo

SAGARDOETXEA-AISIALDI TALDEAK Jardunaldi edo egun-pasa baterako proposamena Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, museoaren eta sagardoaren interpretazio gunearen errealitatea Aisialdi Taldeen eskura jartzen dugu 2009. urteko aisialdi programetarako (udaleku irekiak, gazte txokoak, ludotekak, etb...) jarduera aberasgarri gisa. Proposaturiko jardunaldiaren helburuak honakoak dira: batetik, haurrei sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea, eta bestetik, haurrek landa inguruneko euskara ezagutu eta praktikatzea. Horretarako, honako jarduera hauek garatzea planteatzen dugu: Goizean: - Sagardoetxean bisita gidatua eta haur jolasak. Eguerdi-arratsaldean: A PROPOSAMENA: - Herrian bazkaldu eta pilotalekuan jolas libreak. B PROPOSAMENA: - Herriko igerilekuan bazkaldu eta arratsalde-pasa. SAGARDOETXEAN BISITA GIDATUA ETA HAUR JOLASAK Sagardoetxea sagarra, sagarrondo eta sagardoaren kultura zabaltzeko museo gune bat da, hain bertakoa den eta sustraitua dagoen kultura sustatzeko gunea. Museoen kontzeptu tradizionaletik desberdina da, sagarrondoen bizitza eta sagardoaren elaborazio prozesua modu aktiboan ezagutzeko aukera ematen duen leku dinamikoa baita. Sagardoetxeak museoko sagastira eta museo-gunera bisitaldiak eskaintzen dizkie aisialdi taldeetako umeei. Museoko sagastian sagardo egileen teknika eta sekretuak aurkituko dituzte eta sagarrondo, hazitegi, sagar mota desberdin eta aintzinako tolare baten bueltan ibiliko dira, sagarrak bildu eta sagarrak joaz. Museo-gunean, berriz, sagarra eta sagardoaren historia, usadioaren iturburua, erremintak eta elaborazio prozesua aurkituko dituzte, sagardoaren kulturara gerturatuz. Behin sagardoaren kulturan barneratuta, sagarrarekin, sagardogintzarekin eta ingurugiroarekin loturiko jolasak landuko dira Sagardoetxean bertan elkarrekintza eta ingurugiro heziketa lantzeko: katea, sagarrondo bat naiz, oreka ekologikoa, Dasti itsua, sagastian galdurik, Dasti ipuinkontalaria, etb... Oharra: Sagardoetxeako gida batek zuzenduko ditu museoko bisita gidatua eta haur jolasak. Iraupena 2 ordu eta 30 min ingurukoa izango da. A PROPOSAMENA: HERRIAN BAZKALDU ETA PILOTALEKUAN JOLAS LIBREAK Herriko plazan dagoen pilotaleku estaliak bazkaltzeko eta jolaserako aukera egokia eskaintzen dute. Hori horrela izanik, zuen herrietara itzuli aurretik Astigarragan bertan bazkaltzeko eta bazkalostean haurrekin jolasean aritzeko aukera izango dezute. Oharra: Jolas hauek libreak direnez, ez ditu Sagardoetxeako gidak zuzenduko, begiraleak baizik. B PROPOSAMENA: HERRIKO IGERILEKUAN BAZKALDU ETA ARRATSALDE-PASA Astigarragan egun pasa osatu nahi dutenek, Astigarragako igerilekura joateko aukera izango dute, bertan bazkaldu eta arratsalde dibertigarri bat pasatzeko. Igerilekuan, ur-jolasak lantzeko eta atsedenaldiaz gozatzeko aukera izango dute haurrek. Oharra: Jolas hauek libreak direnez, ez ditu Sagardoetxeako gidak zuzenduko, begiraleak baizik. MATERIAL DIDAKTIKOA Sagardoetxean ahalegin handia egin dugu sagarraren kulturaren gaineko material didaktikoa osatzeko eta adin tarte bakoitzerako koadernoak prestatu ditugu, beren jakintza eta formazioa kontuan hartuta. Material didaktiko honi esker, Sagardoetxeara eginiko bisitan ikasitakoa ikasgelan lantzeko aukera izango dute haurrek. Tarifak A proposamena: Sagardoetxean bisita gidatua eta haur jolasak + Herrian bazkaldu eta pilotalekuan jolas libreak .......................................................................................................... 2 euro haur bakoitzeko B proposamena: Sagardoetxean bisita gidatua eta haur jolasak + Herriko igerilekuan bazkaldu eta arratsalde-pasa ............................................................................................................. 5 euro haur bakoitzeko Oharrak: - Prezio hauen barruan BEZ-a sartuta dago. - Begiraleek doako sarrera dute, bai Sagardoetxean, bai igerilekuan. - Tarifa hauek taldeentzako bakarrik dira (gutxienez 15 laguneko taldeak).