Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea- Grupos de montañeros. Propuesta para una jornada.

ocio astigarraga acción asociación mendizale museo sagardoetxea sidrería

Ficha

  • Fecha: 2008-05-04
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000292

Texto completo

SAGARDOETXEA-MENDIZALE ELKARTEAK Astigarraga bete-betean Astigarragan espero ez dituzun gauzak aurkituko dituzu: paisaia zoragarriez gozatzeko aukera ematen duten ibilbideak, historia zaharrak, usadioak, sagardogintza, pertsonaia esanguratsuak, etb… Garai bateko astigartarren pausoak jarraitzeko aukera izango duzu, gure aitona-amonen garaian murgilduz. Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, egun pasa baterako proposamena luzatzen dizuegu, Astigarraga eta bere usadioak bete-betean ezagutzeko aukera emango dizuena: 1) Astigarragan zeharko 7,5 km-tako ibilaldia: Naturaz gozatzeko aukera berri bat eskaintzen dizuegu, sagardoak ezaguna egin duen herri honek ezagutzeko txoko ugari baiditu: Astigarragako Murgia Jauregiaren ingurutik hasita, eta hirigunea zeharkatuz, Santiagomendiko gailurrera doan ibilbidea. Goza itzazue sagardoaren bihotzak gordetzen dituen pasaia zoragarri eta landa berdeak. 2) Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoaren bisita: Sagardoetxeak Astigarragako ohitura esanguratsuenaren nondik-norakoak modu lasaiago batean bizitzeko eta ezagutzeko aukera emango dizue eta beraz, euskal kulturako usadio zaharra ezagutzeko aukera paregabea izango duzue Sagardoetxearako bisitaldiarekin. 3) Sagardoetxeako sagardotegi batean bazkaria: Sagardoetxeatik at ere aurki ditzakezue udalerrian sagardoak duen garrantziaren adierazle ugari eta horretarako, sagardoaren bihotzean aurki ditzakegun sagardotegi batean bazkaltzea bezalakorik ez dago, sagardoa kupeletik zuzenean dastatuz. Tarifak Sagardoetxea-Mendizale Elkarteak proposamenaren prezioa: Astigarragako ibilbidearen materialaren banaketa; Sagardoetxearako bisita (bisita gidatua eta GozoGozo produktuen dastaketa) ........................................... 3,02 euro + %16 BEZ: 3,50 euro Sagardotegiko menua .......................................................... 25,86 euro + 16% BEZ: 30,00 euro Beste aukerak: Gazta eta txorixo pintxoa .............................................................1,40 euro + 7% BEZ: 1,50 euro Prezioetan BEZa sartuta dago IBILBIDEA: Astigarraga bete-betean Distantzia: 7,50 Km. Estimatutako denbora: 1 h. Hasiera Puntua: Jasokundeko Andra Mariaren eliza. Amaiera Puntua: Astigarragako Kale Nagusia. Altuera: 299 m. Murgiaren ingurua....................................................................................................... 1) Jasokundeko Andra Mariaren eliza Herriko goi-gune batean kokatua, udalerriko beste eraikin gehienen artean gailentzen da. Izatez XIII. Mendekoa da, nahiz eta gerora zaharberritze eta gehitze lan ugari izan dituen (sakristia eta arkupea). Gurutze latindarreko oinplanoa du ta gurutzeriazko gangek estaltzen dute. Barrualdean korua nabarmentzen da, eta kanpoaldean hogeita bost metroko dorrea eta bere erlojua, 1840an Bordeletik ekarria. 2) Kanpaien seinaleak Dorre horretan dauden kanpaiek, bere soinu esaguratsuarekin, garai batean herriko bizitza zibila eta erlijiosoa antolatzen zuten, besteak beste arriskuen berri emanez. 3) Murgia jauregia Herrian markesak izan duen garrantzia eta boterearen erakusle nagusi, eliza kokatzen den muino berean dago. Hasiera batean gotorleku edo dorretxe gisa erabilia, bertan Murgiako jaunek bere indarraren bitartez jauntxo gisara jarduten zuten inguruetan, Ahaide Nagusi gisa alegia. XV. Mendearen bukaeran, Ahaide Nagusien gainbeheraren ostean, dorretxea etxebizitza zibil bilakatu zen. Gaur egungo eraikina XIX. Mendearen bukaerakoa da eta markesarena izaten jarraitzen du. 4) Astigarraga eta Murgiatarrak Astigarragako biztanleen eta Murgiako jaunen arteko harremanek garrantzi handia izan dute udalerriaren identitatearen sorreran. Erdi Aroan (XIV-XV. Mendeetan) Murgiako familiak astigartarrak babesteko konpromisoa hartu zuten hainbat zerbitzu eta ondare jasotzearen truke. Men de batez izandako Bando Gerrateetan porrota jaso ostean. Azkenik, 1660an, Astigarragak udalerri bihurtzea lortu zuen. Hala ere, orain dela gutxi arte markesaren familiak bere indarra mantendu du udalerrian zituen jabetzak medio, inguruko lurralde eta baratza asko zeuzkaten eta artean. 5) Murgiondo etxea Murgiako muinoaren ondoan dagoen eta lau mende dituen kale-baserria da. Markesarena izatez, bertan honen administratzaile zena bizi zen, Ollokiegi familiakoa, baserritarren errentak kobratzen zituena eta mendiak zaintzeaz arduratzen zena. Geroago sagardotegi bihurtua, fama handia hartu zuen 70eko hamarkadetan eta garai hartan pilotari eta soldaduak zituen bezero nagusitzat. Hirigunea ..................................................................................................................... 6) Norberto Almandoz Herriko musikagile eta konpositore famatua, Astigarragako Foru plazan jaioa. Nahiz eta ia-ia bizitza osoa Sevillako katedraleko kaperako maisu eta kalonje gisa eman, inoiz ere ez zuen Astigarraga ahaztu. Udalak 1993an “herriko seme kuttun” izendatu zuen. 7) Udaletxea Dorre horretan dauden kanpaiek, bere soinu esaguratsuarekin, garai batean herriko bizitza zibila eta erlijiosoa antolatzen zuten, besteak beste arriskuen berri emanez. Santiagomendiko bidea .............................................................................................. 8) Plazaetxea Sarreran erdi-puntuko arku bikoitza du eta, honen gainean, erromes-kuskuez hornituriko armarria, sinoplezko haitzen gainean. 9) Iriarte baserria Tradizioaren arabera, herriko aintzinako elizaren hondakinak gordetzen dituen baserria. Iriarte baserriaren alde batean dauden horma eta erdi-puntuko arku monolitiko itxiko sarrera dira eraikin haren lekuko. 10) Goikoetxea Santiagomendi auzoaren irteeran dago, armitarako bidean. Arku erako sarrera dauka eta honen giltzarrian JHS laburduna eta Maltako gurutzea erakusten ditu. Baserri honen alboan frantses estiloko karobi aparta dago, landan erabiltzeko karea kiskaltzeko balio izan zuena. 11) Santiagomendiko gailurra Santiagomendiko gailurrean panoramika zoragarriaz goza daiteke, Baionatik Donostiarako kosta zatia eta Gipuzkoako eta Nafarroako mendiak begien aurrean ikus ditzakegu. Besteak beste, toki honetako kokapen estrategikoa dela-eta, indusketa arkeologikoak egiten hasi ziren eta, honen ondorioz, Burdin Aroko (800 Ka-19 K.a.) herrixka agertu zen. Horretaz gain, Kostako Donejakue Bidean geldiune esanguratsua da leku hau, bertako eraikin nagusiak adierazten duen bezala. Aldi berean, leku honetatik igarotzen zen, Irun eta Oiartzundik etorrita, Bidassoako lurrak Hernani eta Gipuzkoa barnealdearekin lotzen zituen aintzinako bidea. 12) Santiagomendiko ermita Beranduenez XVI. Mendekoa dela esan daiteke, 1525ean aipatzen baita lehen aldiz. Done Jakue apostoluaren kulturari eskainitako ermita da, gailurrean aurkitutako fosil batzuen ondorioz apostolua lur horietatik igaro zela pentsatu baitzuten herritarrek. Ermita raikin errektangelu handia da eta eskuineko paretari itsatsia aterpetxea dago. Barnealdeari dagokionez, XVI. Mendeko bi gorputzeko erretaula ikus daiteke erdiko zonaldean, Santiago Matamorosen behe erliebe batekin. Aldarean XIII. Mendeko erromes baten itxura duen alabastroko eskulturaren kopia bat ikus daiteke. Orain dela gutxi, zaharberritze lanak egiten ari zirela, geometri eta landare formako pinturak agertu ziren. 13) Blankolariak XVIII. mendetik Pazko hirugarrenez Santiagomendiko ermitan egiten zen mezaren ostean, ermitaren hegoaldean diana-tiroan aritzen ziren. Alkatea eta erretorea izaten ziren lehenak tiro egiten eta inguruetako baserritarrek apustu ugari egiten zituzten joko honen inguruan. 14) Karlistadetako pasadizoak Santiagomendi borroka bat baino gehiagoren leuko isila izan da. Hauen artean, Gipuzkoa eta Euskal Herria orokorrean zatikatu zuten XIX. Mendeko Gerra karlistak daude. Astigarraga tiro lerroaren erdian kokaturik gelditu zen eta gailurrean karlistak zeuden bitartean, Hernanin tropa liberalak kokatu ziren. Ergobia ......................................................................................................................... 15) Ergobia auzoa Ergobia auzoak bere identitatea eta berezitasunak mantendu ditu mendeetan zehar. Gipuzkoako Errege Bidearen erpinean egotea eta markesaren jabetzakoa izatea izan dira identitate eta berezitasun horien eragile nagusiak. 16) Ergobiako zubia XVIII. mendeko zubi hau Frantziatik probintzia barnealderako komunikabide nagusia zen eta Errege Bidea bertatik igarotzen zen, Astigarraga bide garrantzitsuen gurutzagune bihurtuz. 17) Urumea ibaia Urumea ibaiari jarraituz bi gizarte eta bi bizimodu mota aurkitu genitzakeen garai hartan. Esaterako, Belle Epoque garaian (XIX. Mendearen bukaera eta XX. Mendearen hasiera) udalerriko emakumeek Donostiatik ekarritako arropa garbitzen zuten ibaian zehar. Garai beretsuan, uda Donostian igarotzen zuten aristokratek Donostiatik Astigarragako sarrerarainoko txangoak egiten zituzten ibaian gora. Ibaian izandako lau portuek ahalbidetu zuten Donostiarekiko harreman ekonomikoa. Portu horien aztarna toponimian gorde da: Portutxo, Portuburu… Hirigunea ..................................................................................................................... 18) Amarrandegi kalea XIX. mendea arte inguru hoentan zegoen Amarrandegi izeneko etxean Markesaren maizterrek hamarrenak kobratzen zituzten haren izenean. 19) Pilotari kalea Herri sinesmenaren arabera, leku honetatik elizarainoko pasadizoa zegoen. 20) Astigarragako kale Nagusia Errege Bidea Kale Nagusitik igarotzen zen. Bide hori Gipuzkoako garraiobide nagusia izan zen XIX. Mendearen erdialdera arte eta Frantziatik Gipuzkoa barnealdera igarotzen zen. Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa Sagardoak berebiziko garrantzia izan du eta dauka Astigarragan, bertako lurrak egokiak izan baitira sagastiak hazteko eta horrela egin da gutxienez XII. Mendearen hasieratik. Interpretazio zentro honetan sagarraren eta sagardoaren inguruko gorabehera guztietaz jabetzeko aukera eskaintzen zaizue, sagarraren ezaugarrietatik hasita, sagardoaren produkzioraino. Sagardoetxea Museoak sagarraren eta sagardoaren historia eta kulturara gerturatzeko aukera ematen duen hiru gune berezitu dauzka: 1) Sagastia Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogiko batean gozatzeko aukera ematen duena. Bertan, sagar mota eta barietateak, sagarraren heldutasuna, txertaketak, sagarra biltzeko moduak eta sagarraren prentsaketak modu dibertigarri batean ikusiko dira. 2) Museo gunea Sagastiaren alboan, museo gunea dago. Bertan, sagarra eta sagardoaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko eta sagardoaren inguruko ohiturak eta errituak ezagutzeko aukera emango diguten sagardogilearen tresnak, ikusentzunezkoak, panel informatiboak, argazkiak eta jokoak daude. 3) Dastaketa gunea eta denda Sagardoetxearen hirugarren gunea, sagardoa txotx eran dastatzeari eta Sagardoetxeak hautaturiko GozoGozo produktuen dastaketari (muztioa, likorea eta sagar dultzea) eskeinia dago. Sagardoetxean, sagardotegira joan aurretik, sagardoaren dastaketaren inguruko rituala eta sekretuak ezagutu nahi dituenarentzat, txotx-eko ohituran dastatzeko hastapenak irakasten ditugu: edalontzia hartzeko modua, txinparta ona lortzeko edalontziaren inklinazioa, tonuaren azterketa, kolore ezberdinen esanahia eta usaien bereizketa. Sagardoetxeak denda bat ere badu eta bertan, sagardo mota ezberdinak, sagarretik eratorritako produktuak, oroigarriak, promozioko materiala eta sagardoaren munduarekin erlazionaturiko dokumentazio eta informazioa aurki daitezke. Sagardoetxeako sagardotegi batean bazkaria Sagardotegi batera joatea bisitarien jakin-mina pizten duen ekintza kulturala eta gastronomikoa da. Sagardotegia ez da jatetxe bat, upeltegi bat baizik, eta bertan sagardoa kupeletik zuzenean edaten da txotx erara eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzen da: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, gazta, sagar dultzea eta intxaurrak. Sagardoetxeako sagardotegien zerrenda: ALORRENEA sagardotegia Petritegi Bidea, 2. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 336 999. ASTARBE sagardotegia Mendiola Baserria. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 551 527. BEREZIARTUA sagardotegia Iparralde Bidea, 16. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 555 798. www.bereziartuasagardoa.com. GARTZIATEGI sagardotegia Martutene Pasalekua, 139. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 469 674. www.gartziategi.com. GURUTZETA sagardotegia Oialume Bidea, 63. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 552 242. www.gurutzeta.com. LIZEAGA sagardotegia Gartziategi Baserria. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 468 290. MINA sagardotegia Txoritokieta bidea, 50. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 555 220. PETRITEGI sagardotegia Petritegi Bidea, s/n. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 457 188. www.petritegi.com. REZOLA sagardotegia Santio Zeharra, 12. Ipintza Baserria. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 556 637. www.rezolasagardotegia.com. SAIZAR sagardotegia Kalezahar Auzoa, 39. 20170 Usurbil. Tel. 943 364 597. www.sidrassaizar.com. ZAPIAIN sagardotegia Kale Nagusia, 96. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 330 033. ZELAIA sagardotegia Martindegi Auzoa, 29. 20120 Hernani. Tfno. 943 555 851. www.zelaia.es. TXOPINONDO sagarnotegia Sagarnotegi Bidea Lan Zelai. 64310 Azkaine (Lapurdi). Tfno. 00 33 559 546 234. www.txopinondo.com.