Sagardoaren lurraldea

"XX. Sagardo Berriaren Eguna 2020": Prentsa dossierra

Descripción

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean XXVII. Sagardo Berriaren Eguna 2020 ospatuko da 2020ko txotx boladari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua Izaro abeslaria izango da.

sidrería alorrenea astigarraga izaro protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fecha: 2020-01-15
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: DO-002885

Texto completo

Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria, eguerdiko
12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldiko buru izango da Eusko Jaurlaritza
eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera, eta bertan, uzta berria aurkeztu eta
sagarraren nahiz sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko
gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeita zazpigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx
irekierakoa izango da. Astigarragako Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu
egingo du Izaro abeslariak, eta honekin batera, 2020ko sagardo denboraldi berria irekiko da.
Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko
honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera
mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

Txotx irekiera zuzenean emitituko da streaming bidez Sagardoaren Lurraldearen Youtubeko
kanalean: http://bit.ly/36QkSkA

Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2019ko uztaren ezaugarri
nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera
garrantzitsuenak.
12:45: Izarok sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian,
eta ondoren, sagardogileek Izaro soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela
irekitzeko.
13:45: Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du
Izarok, eta honekin batera, 2020ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren,
denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

Protagonista izan ziren...
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria. 2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria. 2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea. 2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
1997, Julian RETEGI pilotaria. 2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia. 2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria. 2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fi sikaria. 2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia. 2014, KALAKAN taldea.
2002, Martín FIZ lasterkaria. 2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2003, Abraham OLANO txirrindularia. 2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO. 2017, ENEKO ATXA sukaldaria.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa. 2018, ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria. 2019, OLATZ ARRIETA kazetaria.