Sagardoaren lurraldea

Taula (Etxeberria) sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Taula (Etxeberria) baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

astigarraga caserío lagar tracción manual galtzaur historia inventario cultura trituradora sidra tabla

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002862

Texto completo

TAULA (Etxeberria)
IZENA ETA ALDAERAK: Taula, Tabla.
AUZOA, UDALERRIA: Galtzaur. Astigarraga.
DOLAREAN KOKAPENA: Baserri barnean, lehen solairuan tolarea eta behe solairuan upelategia.
JABEA: Elena Etxeberria.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Duela 20 bat urte egin zuten azkenezkoz sagardoa.
ZENBAIT DATU: Azken urteetan patsa estutzeko orduan katu hidraulikoak erabili zituzten.
EGUNGO ERABILERA: Bere horretan mantentzen dute tolarea.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutik jarritako burdinazko ardatz du, goiko erdia hariztatua duela. Zati horretan muntatua du ardatzean gora eta behera mugitzen den burua, palanka bidez eskuz eraginda estutzen den mekanismoaz eta zurezko urkaz osatua. Tamaina handiko zurezko aska soliba edo azpi sunbilek eusten dute. Behe solairutik ikus daitezke azpi sunbila horiek. Baita ardatza azpitik eusten duen altzairuzko perfilaz indartutako egurra eta torlojua ere.
DOLAREAN OSAGARRIAK:
• Motordun matxaka.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Jotako sagarra maneiatzeko tresneria.
GAKO-HITZA: Eskuzko trakzioa, zurezko aska, matxaka, Astigarraga.
OHARRAK: Bisita eguna eta datu basea osatu bitartean, obrak egin behar dituztela eta, behe solairuko tina, upela eta ardatzaren torlojua askatu eta desmuntatu dituzte etxetik kanpora ateratzeko.
INFORMATZAILEA: Elena Etxeberria.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 16a