Sagardoaren lurraldea

Aizeleku sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Aizeleku baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

aizeleku astigarraga caserío lagar tracción manual historia inventario cultura sidra santiagomendi

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002857

Texto completo

AIZELEKU
IZENA ETA ALDAERAK: Aizeleku, Berruetazar.
AUZOA, UDALERRIA: Santiagomendi. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren mendebaldeko eranskinean. Lehen solairuan du tolarea eta behean, sotoan, upelategia. Dolarea da hain zuzen Aizelekuko eraikinik zaharrena, gainerkoa berritu egin baitzuten.
JABEA: Alberto Ruiz.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Duela 6 urte utzi zioten sagardoa egiteari, horretan aritzen zen baserriko aitona hil zenean.
ZENBAIT DATU: Batez ere etxerako egiten zuten sagardoa. Egiteari utzi baino urtebete lehen berritu zituzten zurezko aska eusten duten soliba edo azpi sunbilak, aurrekoak egoera txarrean baitzeuden.
EGUNGO ERABILERA: Trastelekua.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutitutako ardatza du, goiko erdia pasatxo hariztatua. Zati horretan muntatua du burua, estutzeko karraka mekanismoa eta egurrezko urkaz osatua. Burdinazko palanka bidez eskuz eragin behar da buruak ardatzean gora eta behera egin dezan. Zurezko aska du, kantalerekin, eta soliba edo azpi sunbilek eusten dute. Sotoan ardatza azpialdetik eusten duen urkaren pareko egurra eta torlojua ikus daitezke. Lurzoru naturala du sotoak.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Barrika bat
• Sagar bilketarako zare eta kizkiak.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, zurezko aska, Astigarraga.
OHARRAK: Sagastiak mantentzen dituzte, baina orain sagarrak gertuko sagardotegi batera saltzen dituzte.
INFORMATZAILEA: Alberto Ruiz.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETAREN DATA: 2010eko martxoaren 24a