Sagardoaren lurraldea

III Sagardo Forum 2019: Prentsa dossierra

Descripción

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2019ko azaroaren 21-25ean III. SAGARDO FORUM ospatuko dugu, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari nahiz turismoari buruzko jardunaldiak.

ocio feria donostia hernani formación jornada técnica concurso sagardo forum sidra manzana turismo

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2019-11-14
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: K71-8
  • »
  • Código: DO-002764

Texto completo

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2019ko azaroaren 21-25ean III. SAGARDO FORUM ospatuko dugu, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari nahiz turismoari buruzko jardunaldiak.
III. SAGARDO FORUMaren barruan, azaroaren 21-22an jardunaldi teknikoak egingo dira Hernaniko Orona Ideon. Bertako eta nazioarteko 21 profesionalek sagardoaren munduak azken urteotan bizitako bilakaera eta egungo egoeraren inguruko ezagutza orokorra partekatuko dute hiru ardatz tematikotan antolatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

Era berean, III. SAGARDO FORUMak barne hartuko du II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa, azaroaren 23an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian ospatuko dena.14 herrialdetako 190 sagardok eman dute izena. Mundu osoko dastatzaile ospatsuek (sommelierrak, enologoak, chefak, kazetariak, gastronomia bloggerrak, etab.) hainbat sagardo mota dastatuko dituzte aurkeztutako onenak aukeratzeko 9 kategoriatan sailkatuta: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, apfelweina, zaporetako sagardoa eta udardoa, «premium» sagardo aparduna, sagardo modernoa eta izotzezko sagardoa. Sari banaketa azaroaren 25ean egingo da Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, 10:30ean.

Aurten, berritasun gisa, III. SAGARDO FORUMaren barruan, Nazioarteko Sagardo Azoka bat ere aurrera eramango da, azaroaren 24-25ean, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Azoka publiko orokorrari (azaroak 24) nahiz publiko profesionalari (azaroak 25) zuzendua dago. Bertan, izotzezko sagardoak, zaporetakoak, lupulatuak edota apfelwinea dastatzeko aukera izango da; baita ezagunagoak diren Euskal Sagardoa Jatorri Deitura dutenak ere.

Euskal sagardotegien berezigarri den txotx errituaz gozatzeaz gain, hainbat txangok osatzen programa: Chillida Leku, Sagardoetxea, Albaola, pintxo tourra, zesta punta partida Galarreta Jai-Alai frontoian, eta sasoiko nahiz udazken kutsuko afari tematikoa bertako eta nazioarteko sagardoek lagunduta Basque Culinary Center-en.

Egitaraua
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2019/11/21(Osteguna)
Fundazioa Eraikina · Auditorium
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
09:00 - 09:15 Akreditazio eta dokumentazio banaketa.
09:15 - 09:30 Ongietorria eta irekiera instituzionala.
Gaia: Lehengaia: Sagarraren laborantza eta kultura.
Moderatzailea: Félix San Sebastián (Fruitel-eko presidentea).
09:30 - 09:50
Sagarraren jatorria.
Catherine Peix (Frantzia), ALMA Elkarteko arduraduna.
09:50 - 10:10
Sagargintza organikoa munduan.
Josef Telfser (Italia), Laimburg Ikerketa Zentroko Nekazaritza Ekologikoa lantaldeko kidea.
10:10 - 10:30
Sagarraren adierazpena bere produktu hartzituetan.
Rémi Bauduin (Frantzia), Frantziako Sagardo Ekoizpenen Institutuko (IFPC) eraldaketa arduraduna.
10:30 - 10:50
Tokipomes y polinizazio proiektuen aurkezpena.
Carlos Miranda (Nafarroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura departamentua.
10:50 - 11:10
Sagarrondoen dibertsitate genetikoa Europan.
Jorge Urrestarazu (Nafarroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) Frutikultura eta bitikultura aurreratua ikerketa taldeko kidea.
11:10 - 11:40 Atsedenaldia
Gaia: Sagardoaren turismoa: Txotx esperientzia
Moderatzailea: Aitor Buendía (Radio Euskadi eta Radio Vitoriako ‘La Ruta Slow’ saioaren gidaria).
11:40 - 12:00
Sagardotegietako esperientzia.
Mikel Garaizabal (Euskadi), Ardo eta sagardo kulturaren dibulgatzailea, enologoa eta sommelierra.
12:00 - 12:20
Sagardotegien eragin sozioekonomikoa Euskadin.
Lander Imaz (Euskadi), Basquetour-eko produktu arduraduna.
12:20 - 12:40
Familia turismoa sagardotegietan.
Nekane Igarriz (Euskadi), Hagoos bidaia agentziako ordezkaria.
el territorio de la sidra
12:40 - 13:00
Sagardotegien sustapen digitala.
Iñaki Lakarra (Euskadi), Mondragon Unibertsitateko informatika arduraduna.
13:00 - 13:30
Mahai ingurua.
Mikel Garaizabal, Lander Imaz, Nekane Igarriz eta Iñaki Lakarra.
13:30 - 13:45
Sagarrarekin eta sagar eratorriekin egindako produktuen showcooking-a.
Ronan Lagadec (Lapurdi), Baionako Monsieur Txokola tailerreko txokolategilea; eta
Rafael Gorrotxategi (Euskadi), Gozogilea eta txokolategilea.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2019/11/22 (Ostirala)
Fundazioa Eraikina · Auditorium
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Gaia: Sagardoaren dibertsifikazioa munduan.
Moderatzailea: Xabier Kamio (AZ3ko enologoa).
09:30 - 09:50
Saccharomyces y ez-Saccharomyces legamien erabilerak sagardoan dituen eraginak, nitrogeno organikoa gehitzeak eta botilan hartzitzeak dituzten efektuak.
Lorenza Conterno (Italia), Laimburg Ikerketa Zentroko Hartzidura eta Destilatze taldeko sagardo eta garagardo destilatuen arduraduna.
09:50 - 10:10
Keeving-a: Sagardoa egiteko prozesu berezia.
Martin Berkeley (Ingalaterra), Somerset konderriko Pilton Cider enpresaren jabea.
10:10 - 11:10
Mahai ingurua. Sagardo naturalaren interpretazioa Estatu Batuetan.
Ryan Burk, Angry Orchard-eko ekoizpen burua; Darlene Hayes, idazlea y pomologoa; Gregory Johnson, Anxo Cidery-ko ekoizpen burua; eta Eduardo Coto, Guerrilla Imports-eko kudeatzailea.
11:10 - 11:40 Atsedenaldia.
Moderatzailea: Haritz Rodríguez (Marketing aholkularia eta sagardozalea CIDERZALE).
11:40 - 12:00
Londreseko lehen sagardotegiko esperientzia.
Roberto Basilico (Ingalaterra), Hawkes sagardotegiko ekoizpen arduraduna.
12:00 - 12:20
Armagh-eko esperientzia.
Sara McGeary (Ipar Irlanda), Armagh, Banbridge eta Craigavon herrien sustapen turistiko eta marketing teknikaria.
12:20 - 12:40
Labore bakarreko denda.
Jens Becker (Alemania), Apfelweinhandlung dendaren jabea.
el territorio de la sidra
12:40 - 13:00
Sagardo Akademia.
Gabe Cook (Ingalaterra), Beer&Cider Academy-ren ordezkaria.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2019/11/23 (Larunbata)
Kursaal Kongresu Jauregia
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
09:00 - 13:00
II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa. Dastatzaileentzako dastaketak.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2019/11/24 (Igandea)
Kursaal Kongresu Jauregia
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
11:00 - 18:00
I. Nazioarteko Sagardo Azoka. Publiko orokorra.
Nazioarteko sagardoen dastaketa.
2019/11/25 (Astelehena)
Kursaal Kongresu Jauregia
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
10:30
II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketako sari banaketa.
10:30 - 14:30
I. Nazioarteko Sagardo Azoka. Publiko profesionala.
Nazioarteko sagardoen dastaketa.
Programa eskuragarri dago Sagardo Forum-en webgunean:
http://www.sagardoarenlurraldea.eus/eu/sagardo-forum/jardunaldi-teknikoak/
Jardunadietan izena eman daiteke Sagardo Forum-en webgunearen bidez:
http://www.sagardoarenlurraldea.eus/eu/erreserbatu/sagardo-forum-2/sagardoforum-hitzaldiak/
el territorio de la sidra

II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa
II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa 23an ospatuko da Kursaal Kongresu Jauregian. Europako eta munduko produktu onenak goraipatzea xede duen ekimenenean 190 produktuk parte hartuko dute, 14 herrialdetakoak: Espainia, AEB, Italia, Txekia, Polonia, Uruguai, Alemania, Frantzia, Norvegia, Polonia, Eslovakia, Finlandia, Luxenburgo, Herbehereak eta Erresuma Batua. Sari banaketa 25ean izango da leku berean, 10:30ean hasita.
Lehiaketako bederatzi kategoriak honakoak dira:
- Euskal Herrian ekoiztutako sagardo
- Sagardo Natural Asturiarra
- Sagardo Tradizional Frantsesa
- Sagardo Tradizional Ingelesa
- Apfelwein (sagardoa)
- Sagardo berriak
- «Premium» sagardo aparduna
- Zaporetako sagardoa eta Udardoa
- Izotzezko sagardoa
Lehiaketak sagaradoa ezagutzera eman nahi dio ardo, garagardo eta bestelako edarien preskriptoreei, profesionaltasun handiko balioztatzea ahalbidetuz. Horregatik, lehiaketa Estatuko eta nazioarteko epaileek ebaluatuko dute, besteak beste, BJCP (Beer Judge Certification Program) ziurtagiridunak, sommelierrak, enologoak, kazetariak eta ardo, garagardo eta gastronomia bloggerrak.
Epaileak:
• Agurtzane Andueza, Fraisoro laborategiko zuzendaria (Gipuzkoa)
• Jesús Armenteros, Lagar Ribela-ko arduraduna (Galizia)
• Rubén Arranz, sommelierra (Espainia)
• Roberto Basilico, Hawkes-eko ekoizpen arduraduna (Ingalaterra)
• Jens Becker, Apfelweinhandlug dendaren jabea (Alemania)
• Martin Berkeley, Pilton Cider-en jabea (Ingalaterra)
• Caitlin Braam, marka estrategia arduraduna Angry Orchard-en (AEB)
• Ryan Burk, Angry Orchard-eko ekoizpen burua (AEB)
• Tano Collada, enologoa (Asturias)
• Franz Egger, Floribunda-ren jabea (Italia)
• David Gago, BJCP ziurtagiridun epailea eta craft kulturaren dibulgatzailea (Espainia)
• Maialen Gaincerain, Sidras Zelaia-ko ekoizpen eta kalitate arduraduna eta Fraisoroko dastatzaile taldeko kidea (Gipuzkoa)
• Darlene Hayes, idazlea eta pomologoa (AEB)
• Paul Jeitz, Ramborn-en dastatze eta turismo zentruko arduraduna (Luxenburgo)
• Gregory Johnson, Anxo Cidery-ko ekoizpen burua (AEB)
• Xabier Kamio, enologoa eta ardogintza aholkularia AZ3 enpresan (Gipuzkoa)
• Maite Retolaza, Oiharte sagardotegiko jabea eta Fraisoroko dastatzaile taldeko kidea (Gipuzkoa)
• Santi Rivas, 2018ko Espainiako txapelduna taldekako kata itsuan eta Espainiako ordezkaria 2019ko Munduko taldekako kata itsu lehiaketan (Espainia)
• Yolanda Trabanco, Sidra Trabanco-ko marketing eta salmenta arduraduna (Asturias)
• Javier Vázquez, Madrilgo La Canibal tabernaren jabea eta izen bereko garagardo artisau markaren arduraduna (Espainia)
• Luis Vida, enologoa eta hainbat gida nahiz aldizkari berezitutako kata zuzendaria (Espainia)
Sagardo bakoitzak lortutako puntuen arabera dominak banatuko dira. Urrea (45-50 puntu), zilarra (38-44 puntu) eta brontzea (30-37 puntu). Gainera, kategoria bakoitzean puntu gehien lortzen dituen produktua “Kategoriako onena” izendatuko dute, eta horien artean, “Lehiaketako Onena”aukeratuko dute.

I. Nazioarteko Sagardo Azoka
Azaroaren 24an I. Nazioarteko Sagardo Azoka ospatuko dugu Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, bertako, Estatuko eta nazioarteko sagardogileen eta sagarraren eratorrien ekoizleen parte hartzearekin.
Postuetan, AEB, Italia, Suedia, Erresuma Batua edota Luxenburgotik etorritako erakusketariek euren sagardoak ezagutarazi eta dastatzeko emango dituzte. Batzuk arrotzagoak izotzezko sagardoa, zaporetakoa, lupulatua edota apfelwinea, kasu; beste batzuk ezagunagoak Euskal Sagardoa jatorri deitura dutenak bezala.

Igandean azokak ateak zabalduko dizkio publiko orokorrari, sarrerak 10€ balio du eta Sagardo Forum-en webgunean eros daiteke. Astelehenan, berriz, publiko profesionalari zuzenduta egongo da eta akreditazioa beharrezkoa da sartzeko (antolatzaileekin harremanetan jarri).
Ordutegia:
Igandea, azaroak 24:
Ordutegia: 11:00-18:00
Sarrera: Publiko orokorra, 10€
Astelehena, azaroak 25:
Horario: 10:30-14:30
el territorio de la sidra

Txangoak
Egitaraua osatu eta sagardoaren kulturari lotutako eskaintza turistikoa ezagutarazeko, Sagardoaren Lurraldean ardaztutako lau txango antolatu dira:
Chillida Leku
Bisita gidatua Chillida-Lekun(Hernani), Eduardo Chillida eskultoregilearen obra biltzen duen museoa
Data: Osteguna, azaroak 21, 16:00
Prezioa:10€
“Sagardoa eta itsasoa”
Bisita gidatua Albola Itsas Kultur Faktorian (Pasaia) eta txotx-aren erritoa Alorrenea sagardotegian (Astigarraga)
Data: Ostirala, azaroak 22, 16:00
Prezioa: 35€
Sagardoetxea + Pintxo tourra + Zesta punta partida
Bisita gidatua Sagardoetxean (Astigarraga), pintxo tourra Donostian eta zesta punta partida Galarretako Jai-Alai frontoian (Hernani)
Data: Larunbata, azaroak 23, 11:00
Prezioa: 35€
Afari tematikoa Basque Culinary Center-en
Afari tematikoa sasoiko eta udazken kutsuko produktuekin, bertako zein nazioarteko sagardoek lagunduta
Data: Larunbata, azaroak 23, 20:30
Prezioa: 50€

Antolatzailea
Sagardoaren Lurraldea