Sagardoaren lurraldea

INFORMACIÓN PARA MEDIOS DE COMUNICACIÓN. SEPTIEMBRE 2006 (INAUGURACIÓN SAGARDOETXEA)

inauguración museo material de promoción sagardoetxea

Ficha

  • Fecha: 2006-09-12
  • Clasificación: 3.7. Material de promoción
  • Tipo documento: Material promocional
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000274

Texto completo

Sagardoetxea, kultura eta turismorako guneak, ateak irekiko ditu. Bere egitekoa da sagarra eta sagardoaren kultura eta historia bultzatu, sustatu eta ezagutaraztea; era berean euskal bisitari nahiz kanpotarrentzat errekurtso eta argumentu garrantzitsua bihurtu nahi du. • Sagarra eta sagardoaren historia ezagutzeko museo bat du, bitartekorik aurreratuenez hornituta • Bertako sagar barietate guztiak biltzen dituen sagastia, sagastiaren bizitzako prozesu guztia jarraitzeko • Bisita gidatuak ditu, dastatze tailerra, elaborazioaren eta lehen muztioaren zanpatze erakustaldia eta formazioa turismo eta ostalari munduko gidentzat • Sagardotegietako gastronomia eskaintza zabala • Bisitarientzat, txangozaleentzat eta turistentzat eskaintza osagarria, Txoritokieta, Santiomendi eta Aiako Harria Parke Naturalarekin konbinazioan • Sagardoetxea Astigarragako Kultur Etxean dago kokatua, 1.000 metro karratutik gorako eraikinean, eta 20.000 metro karratutik gorako orubean, hirigune erdian. Bertan hartuko ditu bere zerbitzu eta ekintza guztiak. Sagardoetxea. Sagardoetxea, herri baten erroak sagarra eta sagardoaren kultura eta historia bultzatu, sustatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortutako museo gune bat da, atzotik interesatu guztien eskura dauden jarduera eta proposamen ugariren bidez Kale Nagusian dago kokatua, Astigarragako hirigune erdian, gaur eguneko Kultur Etxean, 1.000 m2 eta 20.000 m2tik gorako orubea duen eraikin historiko batean. Eraikinak sarbide erraza du eta estrategikoki kokatua dago aisialdi, kultura eta zabalkunde eskaintzara iristeko, eta bertan bilduko dira Sagardoetxea, herri baten erroak, proiektuaren zerbitzu eta jarduera guztiak. Sagardoetxea, herri baten erroak proiektuak Sagardun Partzuergoaren ahalegin eta irrikari erantzuna ematen dio. Astigarragako udala, kultur erakunde eta sagardotegiak biltzen ditu Partzuergoak eta produktu turistiko eta argumentu garrantzitsu bihurtu nahi du, aisialdirako, gastronomiako eta espazio naturaletako eskaintzarekin batean, inguru berean aukeran dauden Santiomendi, Txoritokieta, eta Aiako Herria Parke Naturala kasu. Helburu hauek lortzeko, Sagardoetxea, herri baten erroak, bi elementu nagusi bereganatu ditu: sagasti museistikoa eta interpretazio zentroa, bitarteko pedagogiko eta dibulgatzaileak. Horrekin batean, hainbat promozio, formazio, dastatze, dibulgazio eta publikazio jarduera egin eta kudeatzen ditu, asmo berarekin, eta bisitari, txangozale, turista, ikasle eta gainerakoen eskaera zabala betetzeko helburuarekin. Sagasti museistiko eta pedagogikoa. Sagasti museistikoak Euskal Herriko sagar barietateak ezagutarazi nahi ditu, eta sagarrondoen kondukzio modu desberdinen garapena azaldu nahi du. Gune desberdinak bisita litezke eta bertan barietate eta kondukzio sistema desberdinak azaltzen dira, klasikoenetatik kondukzio sistema aurreratuetaraino. Sagasti museistikoa kanpoan dagoen gune bat da, eta ibilaldi ederra egin liteke bertan, eta modu dinamiko eta pedagogikoan sagarraren museoa ikusi. Bere inguruan hainbat erakustaldi, irakaspen, txertaketa, eta labore egingo dira, profesionalei nahiz gazte eta bestelako bisitari eta turistei zuzenduta. Sagarraren zanpatzea ikusteko dolare bat bada, sagardoaren elaborazio erakustaldiak, fruitu honen inguruko historia eta bitxikeriak eta bertako sagar motak, bertatik bertara eta bere kontestu naturalean. Azpimarratzeko aukerak, ibilbide atsegin batean. Bisita ordutegiak. Maitzaren 1etik-irailaren 30era: 11:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 (igande eta astelehenetan itxita) Urriaren 1etik-irailaren 30era: 15:00 – 19:30. Igandeetan: 11:00 – 13:30. Astelehenetan itxita Bisitaren gutxi gorabeherako denbora. 45 minutu. interpretazio zentroa. Sagardoetxea, herri baten erroak, egoitzaren ondoan dago interpretazio zentroa, fruta honen sekretu guztiak biltzen dituena, munduan zabaldu eta ugariena, eta euskaldunen generazio askoren sostengu izan zena. Pentsa liteke gure sagardoaren historia erraza eta laburra dela. Baina erromatarrak etorri aurretik inguru hauetan edaten zen sagardoak sekretu eta bitxikeria asko gordetzen ditu. Txotx ezagunak, antzinako ohitura dela pentsa litekeenak, 50 urte besterik ez ditu eta bestalde, badira dokumentuak Astigarragan 1382an sagardoa egiten zela azaltzen digutenak. Historia bat gordetzen duten urte asko eta gaur egunera arteko garapen bat ikusi eta ikasi ahal izango da interpretazio zentro honetan, modu interaktiboan, ikus-entzunezko teknika aurreratuenekin. Bisita ordutegia. Maiatzaren 1etik-irailaren 30era: 11:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 (igande eta astelehenetan itxita) Urriaren 1etik-apirilaren 30era: 15:00 – 19:30. Igandeetan: 11:00 – 13:30. Astelehenetan itxita. Bisitaren gutxi gora beherako denbora. 30 minutu. Jarduerak. Baina Sagardoetxea, herri baten erroak, ez da museo tradizionalen proposamen bat. Bere natur guneak, aire librean, sagastia hazi eta sagarra heltzen den lekuan, bere helburuaren adierazle garbi dira: jarduera eskaintza iraunkorra, organismo dinamiko bat. Sagardoaren inguruan, eta bere zabalkundearen eta ezagutzaren inguruan jarduera asko sortzen da. Sagardoa maitatzeko ekimenak, orain arte egin direnak bezalaxe (Sagardo Berriaren Eguna eta txotx denboraldiaren inaugurazioa, Sagar Uzta eta abar), eta beste zenbait proposamen, elaborazio erakustaldiak, dastatze tailerrak, sagasti museistikora bisita gidatuak, lehen muztioa lortzeko zanpatzea eta abar. Horrez gain, Sagardoetxea, herri baten erroak, proiektuko zuzendaritzak gida turistikoentzat, eta ostalariko eta sukaldaritzako profesionalentzako formazioak proposatu ditu, hain gurea den produktu bat hobeto ezagutzeko, eta beren bezeroei eskaintza zabalago bat emateko. Informazioa Sagardoetxea, herri baten erroak Nagusia, 48 20115 Astigarraga Tfnoa. 943 550575 www.sagardoetxea.com Eskaintza osoa. Sagardoetxea, herri baten erroak proiektuak balioa ematen die herrialdean dauden gainerako errekurtsoei ere, turismo munduko profesionalek, hartzaile eta banako bisitariek beren neurriko produktu turistikoa osatu dezaten, beren denbora librerako kultur alternatiba aberasgarria. Dudarik gabe, sagardotegi garrantzitsuenen eskaintza gastronomiko zabala osagarri borobila da Astigarragako bisitetarako, hirigune erdian, paseo txiki bat bai baitu eraikin historikoetan barrena, XIII. mendeko Eliza eta Murgiako Jaunen Jauregia eta bere lorategiak kasu. Baina, osagarri dira baita ere Santiomendi, XII. mendeko ermitarekin, albergea eta ingurugiro eskola. Jolaserako gunea ere baduen gunea. Astigarragako punturik altuenera igotzea da bestea: Txoritokieta. Estazio megalitikoa bada bertan, menhir bat eta hiru trikuharrirekin; eta Donostiako ikuspegi ederrenetako bat. Eta Aiako Parke Naturala gertu izateak are erakargarriagoa egiten du, Sagardoetxea, herri baten erroak eta museo eta jarduera eskaintza zabala dituen bisitari jarraipena eman baitiezaioke.