Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea. Talleres pedagógicos para alumnos de 5-16 años.

ocio astigarraga acción ikastola museo sagardoetxea taller

Ficha

  • Fecha: 2007-12-28
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000265

Texto completo

Eskola kanpoko iharduera bezala, ikasteko tailerrak 5-16 urte bitarteko ikasleentzat Sagardoetxea, herri baten erroak-etik ikastetxeen aukeran jartzen dugu sagardo museoaren eta interpretazio zentroaren errealitatea, eta baita 2007/2008 ikasturterako eskolaz kanpoko ihardunaldi sail aberasgarria ere. Sagardoetxea sagarra, sagarrondo eta sagardoaren kultura zabaltzeko museo gune bat da, hain bertakoa den eta sustraitua dagoen kultura. Museoen kontzeptu tradizionaletik desberdina da, sagarrondoen bizitza eta produkzio prozesua ezagutzeko leku dinamiko bat. Arbola eta fruitu biziaren inguruko formazio ihardunaldiak, azterketak eta ezagutza biltzen dira bertan. MUSEO GUNEAK Sagardoetxeak interpretazio zentrora eta museoko sagastira bisitaldiak eskaintzen dizkie eskola umeei. Interpretazio zentroan historia, usadioaren iturburua, erremintak eta elaborazio prozesua aurkituko dituzte. Euskaldunengana eta landa ingurunera inguratze bat. Sagardoaren kulturara. Museoko sagastian aurkituko dituzte sagardo egileen teknika eta sekretuak. Sorpresa eta bitxikeriak, ez ahazteko ikasiko dituztenak. Sagarrondo, hazitegi, sagar mota desberdin eta aintzinako tolare baten bueltan ibiliko dira. IHALDUNALDIAK Bere bokazio dinamiko eta praktikoak zortzi ihardunaldi desberdin antolatzeko aukera ematen dio, ikastetxeetako ikasleei zuzenduak bereziki. Naturarekin harremanetan eta ezagutzan jarriko dituzten proposamenak, heltze prozesuan, bilketan eta elaborazioan protagonista izanda. MATERIAL DIDAKTIKOA Sagardoetxeak ahalegin handia egin du sagarraren kulturaren gaineko material didaktikoa osatzen. Adin tarte bakoitzerako propio prestatutako koadernoak, beren jakintza eta formazioa kontuan hartuta eta beren hizkuntzara egokituta. Sagardoetxeak zenbatu egin ditu koaderno hauek, 1etik 5era. Txikitik handira daude zuzenduak: 1a, Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailakoentzat; 2a, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoentzat; 3a, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoentzat; 4a, DBHko lehenengo eta bigarren mailakoentzat; eta 5a, DBHko hirugarren eta laugarren mailakoentzat. FORMAZIO IHARDUNALDI LUDIKO BATERAKO OSAGARRIAK Sagardoetxeak eta Astigarragak ingurune ezin hobea ere eskaintzen dizuete, formazio ihardunaldi ludiko bat osatzeko, zuen ikasleentzat egun ahaztezin bat izan dadin. Santiomendiko inguru naturalean ermita bisitatu daiteke, eta bertan dagoen lurra lantzeko erreminta zaharren erakusketa ikusi. Leku pribilegiatu honetan aterpetxea ere bada, eskola umeek ostatu hartu ahal izateko. Herri honetan bertan, pelotaleku estaliak eta Murgia Parkeak jolaserako, paseatzeko, hamaiketakoa egiteko... aukera eskaintzen dute. Eta bizitako esperientziaren inguruan, debateak, galderak eta gauzak, sagarraren mundu zirraragarri eta askotan ezezagunaren inguruan.