Sagardoaren lurraldea

I. Sagardo Forum 2009: Dossier de Prensa

Descripción

Sagardogintzaren kultura eta herriko ondarea gizarteratzeko asmoarekin, Sagardoetxeatik “SAGARDO FORUM” Sagardo kultura eta Turismoari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu Azaroaren 26 eta 27rako. Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko ditugu: batetik, produktua bera, bestetik turismoa eta azkenik sagardoaren kultura. Eduki horiek azaltzeko, Europa mailan sektorean izena duten adituak izango ditugu geure artean.

astigarraga formación sagardo forum sagardoetxea

Ficha

  • Fecha: 2009-11-17
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000235

Texto completo

HELBURUAK
Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko direla kontuan izanda, helburuak honakoak dira:
1. Sagardogintza: Azken urtetan sagardogintzan izan diren aldaketen inguruko datuak aurkeztea.
2. Turismoa: Sagardotegien eragin ekonomikoari buruzko ikerketa teknikoen inguruko informazioa ematea.
3. Kultura: Sagardoaren kultura bizitzeko moduak eta XX. mendeaz geroztik izandako aldaketak ezagutzera ematea.

NORI ZUZENDUA
Jardunaldi hauek sagardoaren lurraldean lan egiten duten entitate, eragile turistiko eta publiko guztiei zuzenduak daude:
1. Sagardogintza: sagardogileak, enologoak, sagar ekoizleak, sagardoa egiteko makinaria saltzaileak, etb...
2. Turismoa: hotelak, hostalak, landa-etxeak, nekazalturismoak, turismo bulegoak, sagardogileak, tabernak, jatetxeak, komertzioak, herritarrak, kultur taldeak, erakunde publikoak, etb...
3. Kultura: kultur taldeak, sagardogileak, herritarrak eta sagardoa maite duen edonor.

ADITUAK
- Iker Urcelay: Basquetour-eko (Eusko Jaurlaritzako Turismoaren Euskal Agentzia) Lehiakortasun Teknikaria.
- Juan Manuel Lavín: Arabako Errioxako ardoaren Ibilbideko Lehendakaria eta Hotel Villa de Laguardiako Gerentea.
- Cesar Sáenz de Samaniego: Arabako Errioxako Sasazu Upeltegietako Zuzendaria.
- Andreas Scheneider: Alemaniako sagardo kulturan aditua. Frankfurt-eko “Obsthof am Steinberg” upeltegiaren jabea da.
- Mikel Garaizabal: Enologoa, sumellierra eta irakaslea. Hainbat liburu argitaratu ditu eta beste zenbait enologia lanetan kolaboratu du. “Vinos de Euskal Herria” bere azken liburuarekin, 2003ko Gourmand saria izan zuen.
- Carmen Usoz: “IKEI Research & Consultancy”ko aholkularia. Enpresen zuzendaritza- aholkularitza eta analisi sozio-ekonomikoko proiektuetan aditua. Bera da “Tierra Estella- Lizarreriako garapen turistikorako plana” diseinatu duenetako bat.
- Iñaki Soroa: AICV-ko (Europako Sagardo eta Fruta-ardoen Elkartea) lehendakaria eta AESI-ko (Espainiako Sagardoen Elkartea) lehendakaria. AICV elkarteak, kideen interesak Europar Batasuneko instituzioetan ordezkatzen ditu, industria hauek bultzatzeko ekimenak garatzen ditu eta kideen arteko lankidetza sustatzen du.
- Optomesure: Zukuen analisiak eta neurketak gauzatzeko tresnak eta sistemak garatzen dituen empresa da.
- Josu Tellabide: Etnologoa lanbidez, kultur ondarearen ikerlaria da eta ondare historiko-artistiko eta etnografikoaren berreskuratze, katalogatze eta kontrol lanetan dihardu aspaldidanik. “Inventario de Lagares de Sidra de Navarra” argitalpenean parte hartu du.
- Lourdes Odriozola: Historialaria eta Iketarch, S.L. artxiboko lan eta ikerketa historikoko lanak burutzen dituen enpresako bazkidea. Gipuzkoako ontzigintzan espezializatua egon arren, Gipuzkoako historiaren alderdi ezberdinei buruzko hainbat mintegi eta jardunalditan parte hartu du. Bera da “El vino en Gipuzkoa” liburuaren egileetako bat.
- Miel Joxe Astarbe: 1982. urtetik Astigarragako aldizkarian sagardoari buruzko artikulu ezberdinak idatzi dituen Astigarragako semea. Bera dugu “Sagardoaren Hiztegia”ren egilea eta baita “Txotx” abestiaren konpositorea ere.
- Andoni Arzallus: Euskal kultura sustatzailea. XX. mendearen hasieran etxeko sagardotegian lanean aritua. Bera dugu “Sagardoa” abestiaren konpositoreetako bat.

EGITARAUA
Azaroak 26, osteguna
Turismoa eta Sagardoaren Kultura
Tokia: Astigarragako Sagardoetxean
09:30-09:45. Aurkezpena. Bixente Arrizabalaga (Astigarragako Alkatea).
09:45-10:30. Sagardotegiak Euskadiko errekurtso turistiko gisa. Iker Urcelay (Basquetour-eko Lehiakortasun Teknikaria).
10:30-11:15. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko esperientziak. Juan Manuel Lavín (Ardoaren Ibilbideko Lehendakaria) eta César Sáenz de Samaniego (Sasazu Upeltegiko Zuzendaria).
11:15-11:30. Etenaldia.
11:30-12:30. Sagardoa eta turismoa Frankfurt-en. Andreas Schneider (Obsthof am Steinberg).
12:30-13:30. Frankfurt-eko sagardoaren eta produktu gastronomikoen dastaketa. Andreas Schneider (Obsthof am Steinberg).
Tokia: Petritegi Sagardotegian
18:30-20:00. Dastaketa gidatua: bertako sagardoa eta Alemaniako sagardoa. Mikel Garaizabal (enologoa eta somelier-a). Izena-ematea beharrezkoa da. Telf: 943 550 575.

Azaroak 27, ostirala
Sagardo munduaren egoera
Tokia: Astigarragako Sagardoetxean
10:00-11:00. Sagardotegien eragin sozioekonomikoa. Carmen Usoz (IKEI-ko aholkularia).
11:00-11:15. Etenaldia.
11:15-12:15. Sagardoa Europan. Iñaki Soroa, AICV-ko (European Cider and Fruit Wine Association) Lehendakaria.
12:15-13:15. Laborategi automatikoa: Zenbakizko espektrofotometria ekipoaren aurkezpena eta erakustaldia. Optomesure.
Turismoa eta Sagardoaren Kultura
Tokia: Astigarragako Udaletxeko Udalbatza aretoan
18:30-20:00. Sagardotegiak XX. Mendearen hasieran. Josu Tellabide (etnografoa), Lourdes Odriozola (historialaria), Miel Joxe Astarbe (sagardo kulturan aditua) eta Andoni Arzallus (sagardo kulturan aditua).