Sagardoaren lurraldea

Reglamento del "III Concurso de Sidra. Premios Diputación Foral de Gipuzkoa"

Descripción

Eventos / concursos / III Concurso de sidra / Premios Diputación Foral de Gipuzkoa / Reglamento / premios

reglamento evento concurso premios

Ficha

  • Fecha: 2004-06-12
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Procedencia: Iñaki Larrañaga
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: K104-6
  • »
  • Código: DO-001878

Texto completo

III. SAGARDO LEHIAKETA Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak ________ 1. artikulua. LEHIAKETAREN ANTOLAKETA 1.1 Lehiaketa Batzordeak izango du aginpidea Gipuzkoako Sagardoen III. Lehiaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak, antolatzeko orduan. 1.2 Aurkeztutako lagin guztien zati bat laborategi enologiko ofizial batera bidaliko du Lehiaketa Batzordeak, egoki iritzitako kontrol analisiak egitera. 1.3 Analisi enologikoak gainditzen dituzten sagardoekin aurre dastaketa egingo da eta lehiaketara sei sagardo bakarrik joango dira. 2. artikulua. IZEN EMATEAK 2.1 Sagardo naturala bakarrik onartuko da. Sagardo naturala egiten duten enpresek Gipuzkoan kokaturik egon behar dute eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Erroldan izena emanda, eta, gainera, Botilaratzaile Erregistroa eduki behar dute. 2.2 Errolda eta erregistro agiri horiek 2004ko apirilaren 2ko 15:00ak baino lehen lortu behar dira, orduan bukatzen baita eskariak aurkezteko epea. Eskariak, behar bezala beteta, helbide honetara bidali behar dira: Gipuzkoako Foru Aldundia Landa Ingurumenaren Garapenerako Departamentua Landare Alorreko Unitatea Gipuzkoa plaza z.g. 20004 DONOSTIA Tel: 943 48 21 83 Fax:943 42 69 20 3. artikulua. LAGINAK JASOTZEA 3.1 Antolatzaileek sagardotegi bakoitzean, kupeletik zuzenean hartuko dituzte laginak. Lehiaketara aurkeztu ahal izateko, berrehun mila litro sagardo baino gehiago egiten dituzten sagardotegiek bost kupel beterik eduki behar dituzte, eta gutxiago egiten dutenek, berriz, hiru. Sagardogileak lehiaketara eraman nahi dituen kupelak zehaztu beharko ditu. Kupel horiei zenbaki bana ipiniko zaie. Zozketa bidez haietako bat bakarrik aukeratuko da, eta hartatik aterako da lagina. Lehiakide bakoitzaren lagina “Sagardoa” modeloko 12 botilek osatuko dute, eta botila horiek sagardo egileak berak ekarri behar ditu. Botilak etiketarik gabe aurkeztu behar dira. Antolatzaileek etiketa bana ipiniko diete, guztiei berdina, identifikazio numeriko batekin. Laginak apirilean zehar jasotzeko asmoa dugu. Botilaratzea garai hori baino lehenago egin ohi duten sagardogileek jakinarazi egin beharko dute, laginak jasotzera joateko. Botila guztien tapoiak antolakuntzak ipiniko ditu, botila guztien anonimatua gordetzearren. 3.2 Lagin bakoitzeko botila bat laborategi enologiko ofizial batera bidaliko da, analiza dezaten. “Sagardoaren eta sagarretik ateratako beste edarien Erregelamendua” betetzen duten laginak dastatze fasera pasatuko dira.* Bigarren fase horretan, dastatzekoan, Epaimahaiak finalean sartuko diren sei sagardoak aukeratuko ditu. Lehiaketako finala, sei sagardo horien artekoa, 2004ko ekainaren 12an egingo da, Donostiako Gastronomiako Euskal Kofradian. * (Nekazaritza Ministerioaren 1979ko abuztuaren 1eko Agindua, sagardoak eta sagarretik ateratako edariak arautzekoa. Ikus 1979ko abuztuaren 28ko 206 zk. Estatuko Aldizkari Ofiziala). 4. artikulua. DASTAKETAKO EPAIMAHAIA 4.1. Sagardo Lehiaketako Epaimahaia hamar lagunek osatuko dute, ondoren zehazten den moduan: Lehiaketara aurkezten den sagardogile bakoitzak Epaimahairako 5 hautagai proposatuko ditu. Boto gehien jasotzen dituzten lehenengo bostak Epaimahaiko kide izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurumenaren Garapenerako Departamentuak beste bost kide proposatuko ditu Epaimahairako. Proposatutako kide horiek dastatze lanetan adituak, edo sagardoaren munduan lan egiten duten enologoak, edo gastronomoak, edo antzekoak izango dira. 4.2. Lehiaketa honetarako bi fitxa prestatuko dira, bata izena emateko eta bestea dastaketarako. Sagardo Lehiaketako fase guztietan sagardoen anonimatua gordeko da. Irabazleen izenak ematerakoan ere, lehenengo hiru postuak lortu dituztenen izenak bakarrik emango dira ezagutzera. 5. artikulua. SARIAK 5.1. Lehiaketan finalista geratzen diren lehenengo hirurei honako sari eta garaikurrak emango zaizkie: Lehenengo saria, 1.500 euro eta garaikurra. Bigarren saria, 750 euro eta garaikurra. Hirugarren saria, 300 euro eta garaikurra. Saridunen izenak azken dastaketa bukatu ondoren emango dira ezagutzera. Sariak lehiaketaren egun berean banatuko dira “Gastronomiako Euskal Kofradian” bertan. Epaimahaiak eman gabe utz dezake sari horietakoren bat.