Sagardoaren aztarnen atzetik
Santiagomendiko ibilbideak, Euskal Herriko baserrientzako elikadura eta euskarri ekonomikoa izan den sagardoaren kultura ezagutu eta barneratzen laguntzen digu Astigarragako inguru honetan zehar, hauek gertaera kultural eta ekonomiko honen adibide paregabea izan baitira.
Ibilbideak zortzi geldialdi dauzka eta Santiagomendiko biztanleen harremana eta boterea, udaberrian Ternuara abiatzen ziren arrantza-ontzietan eta itsasoan sarbidea lortzeak zuen garrantzia eta eskorbutoari aurre egiteko sagardoak zituen ezaugarriak bezalako gaiak lantzen dira. Baita sagardoaren ekoizpenaren goreneko unea eta gainbehera ere, Astigarraren garapena eta kontzeptu berri baten sorrera, aisialdia, sagardoaren, bere ekoizpenaren eta herriaren kulturaren suspertzea eragin duena, gaur egun ingurunearen babesean eta identitate zeinu honek bizirik iraun dezan lanean ari dena.
Santiagomendiko Sagardo Bidea, sagardoaren kulturaz gozatzeko ibilaldi tematikoa
Sagardoaren kulturak Astigarraga beraren nahiz Santiagomendiren historia azaltzen ditu. 6 kilometro inguru dituen ibilbide honetan, gertaera garrantzitsuen arabera bertako historia ezagutu eta denboran kokatzeko aukera izango dugu.
Astigarraga Gipuzkoako ipar-mendebaldean kokatua dago. Urumea ibaiko pasabidea zeharkatzeko aukera ematen zuen leku estrategikoa zen Kantauri itsasorako bidean, Pasaia eta Donostiako portuei esker merkataritzara irekiz. Garrantzia hau Nafarroako Antso VI jakitunak Donostiari emandako foruan eta Murgiako Jaunekin sinatutako enkargu-kontratuan berretsi zen. Gertaera hauek botere ekonomiko handia eta sagardoaren garapen komertziala ahalbidetu dizkieten Santiagomendiko bizilagunei.