Gainbehera
XVII. mendeak sagardoaren gainbehera ekarri zuen, sagarrondoak artoaren landaketarekin ordezkatuak izan baitziren.
Ardoak jarraitzaileak irabazten jarraitzen zuen. 1630. urteaz geroztik, balearren nahiz bakailaoaren arrantzarako Ternuarako bidaiak gutxitzen joan ziren eta 1714an Utrechteko ituna sinatu ostean, behin betiko eten ziren, ur haiek jabetza ingelesetara igaroz. Sagardoak eguneroko edaria izateari utzi zion eta berriz ere familiarteko eta kontsumo lokaleko produktua izatera pasa zen.
Gainbehera
XVII. mendearen erdialdean Santiagomendin geratzen zen “Txalaka” sagarrondo bakarrenetakoak bere kezkak azaltzen dizkigu, baita sagardoaren merkataritzak eta honekin batera sagasti guztiak berpizteko bere itxaropena ere:
Sagarraren eta sagardoaren mundua Euskal Herriko usadio errotua da, gaur egunera arte eta ondo errotutako kulturaren zeinuekin iritsi den bizimodua. Txalaparta, bertsolaritza, kirikoketa, bola-joko nahiz herri kirolak, sagar dantza… horien eredu garbiak dira.