Sagardoetxea museoa
Sagardoetxea, Astigarragan dagoen Euskal Sagardoaren Museoa da. Bertan sagarra eta sagardoaren kultura ezagutzeko aukera eskaintzen da. Museoan hiru gune topa daitezke: sagastia, museo gunea eta dastalekua.
Sagastian, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duen eremua dago. Museo gunean, berriz, informazio panelak, argazkiak eta bideoak topa daitezke. Bukatzeko, dastalekuan sagardoa eta sagarren eratorriak dastatzeko aukera dago.
Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.eus