Murgia Jauregia

Murgia Jauregia Jasokundearen edo Santa Maria parrokiari atxikitako eraikin aipagarria da.  Torre etxe ohia da eta Enrike IV aren aginduz 1457. urteko gailurretako bat izan zen. XVI. eta XIX. mendeetan, zenbait sute jasan zituen Euskal Herrian izan ziren guduak zirela eta.

Eraikinak eraberritzeak izan ditu eta Murgiako armarria du egungo ate nagusian (Orbe familiakoa). Alde batera, atxikitako gotiko estiloko zurezko begiratokien gorputza du eta aurretik, jatorrizko eskailera inperiala eta lorategiak daude. Etxeak Marques de Valdespina titulua du.

Orbe familiak Astigarragako (Gipuzkoa) Murgia Jauregia izan zuen bertako kideen ohiko bizilekua zazpi mendez. 1995eko maiatzean jabetza hori Astigarragako herriari eta Donostiako gotzaindegiari eman zion (Jasokundeko Santa Maria parrokia eta ondoko lurrak). Murgiatarrak,  Gipuzkoako landa nobleziako leinuko kideak ziren eta Urumea ibarreko eta probintziako beste herri batzuetako lur hedapen handia zuten.

Murgiatarrak, Gipuzkoako landa nobleziako leinuko kideak ziren eta Urumea ibarreko eta probintziako beste herri batzuetako lur hedapen handia zuten.

Santiagomendiko eta Murgiako bizilagunen arteko bizikidetza arazo eta zailtasunez betea egon zen, azken hauek astigartarrak jasan zituzten zapalkuntza gogorra zela eta. Bi alderdien arteko egoera baretu zen 1382an kontratua sinatu zenean. Honakoa  adostu zuten: Murgia familiak Santiagomendiko herrixkak babestuko zituela eta horren truke urtero hainbat abantaila emango zizkiotela.