Ergobiko zubia

Astigarragako puntu garrantzitsuenetakoa izan zen. Gaztela Frantziarekin lotzen zuen Errege Bidea igarotzen zenetik, Urumea ibaiaren harriz eraikitako lehena izan zen XVIII. mendean. Kareharrizko harlanduzko obra bikaina, puntu erdi beheratuan marraztutako hiru arkuen bidez eraikia, kontrako korronte eta ibaiaren beherako putzuekin. Gaur egun, berrikuntza eta gehikuntza ugari egin arren, bere estiloa eta itxuraren sendotasuna mantentzen ditu. Bertan bidesari bat egon zen eta abereek, burdinak, sagardoak, egurrek eta hainbat produktuk tasa bat ordaindu behar zuten.

Ergobiko bidesaria Murgiako Jauntxoak denbora luzez kontrolatu zuten, oso garrantzitsua izanik Urumea ibaian zehar ganadua eta salgaiak pasatzeko.