Uda giroa eta jendetza, sagardoaren festa egun handi honetan
Deskribapena
Iaz ez bezala, uda giro betean ospatu da Usurbilgo 36. Sagardo Eguna. Bero egin du, eta nabari zen jai gunera gerturatu diren herritarren egarrian. Sagardoa agortu da postu bat baino gehiagotan. Primerako giroa aurten ere eta jende ugari. Herritarrak bai, baina aipatzekoa aurten kanpotik gure artera etorri diren bisitarien presentzia.
dastaketa sagardo egunak sagardo lehiaketa sagardoa usurbil
Fitxa
- Iturria: Noaua aldizkaria
- Data: 2017-05-21
- Sailkapena: 5.2. Sagardo Egunak
- Dokumentu mota: Aldizkariak
- Fondoa: Sagardoetxea Fondoa »
- Kodea: NA-007429