Bertako sagardoa osasuntsu dagoenaren seinale
Deskribapena
Ekitaldiak / XXX. Sagardo Eguna / Usurbil / sagardo dastaketa / sagardo boteila / 22 sagardotegi partaide
botila dastaketa ekitaldia usurbil
Fitxa
- Egilea: J.A.
- Iturria: El Diario Vasco
- Data: 2011-05-17
- Sailkapena: 5.2. Sagardo Egunak
- Dokumentu mota: Prentsa
- Fondoa: Sagardoetxea fondoa »
- Kodea: NA-004463
Testu osoa
Giro ezin hobean joan zen XXX. Sagardo Eguna. 38 sagardo postu izan ziren dema plazan, frontoian eta Askatasuna plazan banatuta. Giro ezin hobean joan zen XXX. Sagardo Eguna igandean. Beste behin ere boteilako sagardoa izan zen protagonista nagusia igandean herriko pilotaleku nahz Askatasuna plaza inguruan eta jende asko gerturatu zen goiz parteko sagardoa dastaketara. Goizeko 11:30ak pasatxo eman zitzaion hasiera igandeko jaiari. Ordurako dena prest zegoen eta Joxe Mari Soroa eta Mikel Ezkerraren senideak izan ziren irekiera ekitaldiko protagonistak. Joxe Marik «Usurbildarrak daukate sagardoa alkate» herriko ereserkia abestu zuen eta urteetan zehar bere musikakide izan zen Mikelen senideekin batera igandeko Sagardo Eguneko lehen sagardo botilak ireki zituzten jaiari hasiera emanez. Euskal Labeldun sagardoa edateko aukera izan zen dema plazan. Bertan ziren zigilu hau daramaten 22 sagardotegi. Askatasuna plazan, berriz, jatenarekin batera, Gipuzkoako beste hainbat sagardo ekoizleren sagardoak dastatu ahal izan ziren. Arratsaldean ere jarraipena izan zuen festak, erromeria eta txaranga izan zirelarik giroa alaituz.