Sagardoaren lurraldea

Mendekosteen bigarren egunean, sagardoa nagusi

lezo sagardo egunak sagardoa

Fitxa

  • Iturria: oarsobidasoa.hitza.info
  • Data: 2013-05-18
  • Sailkapena: 5.2. Sagardo Egunak
  • Dokumentu mota: Prentsa
  • Fondoa: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Kodea: NA-003545

Testu osoa

Lezoko Euskal Dantzazaleak taldeak azkenik ezin izan du XX. mende hasierako erromeria kalez kale eraman, eguraldiak ez duelako lagundu. Horren ordez, Karlos Saldise plazan egin dute emanaldia eguerdian musika bandaren kontzertuarekin batera. Gutxi barru bazkariari ekingo diote dantzazaleek Saldisen. Arratsaldean berriz, 18:00etatik aurrera sagardo festa izango da nagusi Saldisen bertan. Lezoko hamar baserritako sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.