Sagardoaren lurraldea

Errenteriak egarriz hartu du Sagardo Eguna

Deskribapena

Bi urtetan bertan behera gelditu ostean, Errenteriak atzo ohitura handiko Sagardo Eguna berreskuratu zuen eta jendeak jai hau gogoz hartu zuen. Goizetik giroa apartakoa izan zen herriko erdigunean. Eguerdian festa Foru plazan kokatu zen eta jendez gainezka egon zen, goiko argazkietan ikus daitekeenez. Hamar sagardo postu ipini ziren eta pintxoak eta taloak jateko aukera ere egon zen.

aisialdia errenteria sagardo egunak sagardoa sagardogilea

Fitxa

  • Iturria: Noticias de Gipuzkoa
  • Data: 2022-05-01
  • Sailkapena: 5.2. Sagardo Egunak
  • Dokumentu mota: Prentsa
  • Fondoa: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Kodea: NA-015002

Testu osoa

Bi urtetan bertan behera gelditu ostean, Errenteriak atzo ohitura handiko Sagardo Eguna berreskuratu zuen eta jendeak jai hau gogoz hartu zuen. Goizetik giroa apartakoa izan zen herriko erdigunean. Eguerdian festa Foru plazan kokatu zen eta jendez gainezka egon zen, goiko argazkietan ikus daitekeenez. Hamar sagardo postu ipini ziren eta pintxoak eta taloak jateko aukera ere egon zen. Arratsaldean, aldiz, txotx ofiziala Zumardira lekualdatu zen Euskal Herriko 37 sagardotegien parte-hartzearekin eta txahala errea dastatu zen.