Astigarraga

Sagardoetxeako puntu honetatik, Sagardoaren bihotza den Astigarragako panoramika interesgarriaz goza dezakezu. Zure eskuinaldean, Santiagomendiko ermita duzu. Bertan, gure herriaren inguruko historian eta sagardoaren baitako ibilbide atseginaz goza dezakezu. Zure ezkerraldean, Murgia Jauregia dago. Bertakoa da gure herriko historiari lotua dagoen leinua eta honek herritarrekin izandako botere harremanek, sagardoak XVI. mendera arte izan zuen garapen ikusgarria ondorioztatu zuen. Naturan eta Santiagomendiko tolare baserrietan zeharko ibilbide hau egiteko gomendioa luzatzen dizugu.

Astigarragak sagardoaren kulturaz gozatzeko hainbat jarduera, ekitaldia eta bisita eskaintzen ditu urte osoan zehar