{"id":238957,"date":"2023-01-28T19:55:10","date_gmt":"2023-01-28T17:55:10","guid":{"rendered":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/blog\/udazken-zaporez-2022\/"},"modified":"2023-01-28T19:55:10","modified_gmt":"2023-01-28T17:55:10","slug":"udazken-zaporez-2022","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/","title":{"rendered":"Udazken Zaporez 2022"},"content":{"rendered":"<p><strong>Sagardoaren Lurraldeak eta Astiko Merkataritza Elkarteak antolatuta, irailaren 22tik urriaren 31a arte jarduera ugari izan dira <em>Udazken Zaporez <\/em>lelopean sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: XXII. Sagar Uzta jaia, familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak Sagardoetxean, eskaintza gastronomikoak nahiz afari maridatuak, musika emanaldiak, kirola eta kultura uztartu duten jarduerak eta sagarrari buruzko ikastaroak.<\/strong><\/p>\n<p>Orain arte <em>Sagar Uzta <\/em>bezala ezagutzen zen lau egunetako ekitaldia <em>Udazken Zaporez <\/em>bi hilabeteko udazkeneko es\u00adkaintzan bilakatu da aurten. Hala, egitarau zabalagoa antolatu, eta <em>Udazken Zaporez <\/em>lelopean, irailaren 22tik urriaren 31a arte sagarraren kulturaz gozatzeko aukera eskaini duen egita\u00adrau berezia antolatu dugu. Bertan, XXII. Sagar Uzta jaia bera, familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak Sagardoetxean, es\u00adkaintza gastronomikoak nahiz afari maridatuak, musika emanaldiak, kirola eta kultura uztartu duten jarduerak eta sagarrari buruzko ikastaroak izan dira.<\/p>\n<p><strong>XXII. Sagar Uzta, sagarraren jaia<br \/>\n<\/strong>Irailaren 22tik 25era XXII. Sagar Uzta izan da Astigarra\u00adgan familia osoarentzako jarduerekin. Urtero bezala, osteguneko pintxo-poteak (irailak 22) hasiera eman dio ekitaldiari, eta Astigarragako hamar tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoak dastatze\u00adko aukera izan da Matraka Elektrotxarangak kaleak alaitzen zituen bitartean. Besteak beste, hauek izan dira Astigarragako tabernek eskainitako pintxo bereziak:<br \/>\n&#8211; 115 PIZZAK: Sagardog: saltxita-ogitartekoa sagardo\u00adtan egositako txistorrarekin. Brioche ogia, sagardotan egositako txistorra, aza gorri eta ozpinetako bertako sagar entsalada, alioli maionesa eta patatak.<br \/>\n&#8211; BUKOI: Sagar eta izokin entsalada tartaleta.<br \/>\n&#8211; EKAITZ: Ogi tosta sagar konpotarekin eta bakailaoa edo iberiar sekretuarekin.<br \/>\n&#8211; IBAI-LUR: Lumagorri baserriko oilaskoa parrillan ezpeletako piperra eta sagar errearekin.<br \/>\n&#8211; IKATZA: Txerri brotxeta Errezil sagarrarekin egindako saltsarekin.<br \/>\n&#8211; KIZKI: Txerri azpizuna sagarrarekin.<br \/>\n&#8211; KUPELA: Txerri azpizuna Errezil sagarrarekin egin\u00addako saltsarekin.<br \/>\n&#8211; PASTORIZA: Gaztaz eta sagar saltsaz egindako etxe\u00adko kroketa.<br \/>\n&#8211; SAGARTXO: Txerri rotia sagar errearekin.<br \/>\n&#8211; TXINGURRI: Perretxiko pudina sagar konpotarekin eta sagardo saltsarekin.<br \/>\n&#8211; ZIPOTZA: Sagazta: ahuntz gaztaren tartaleta tipula gorritu, sagar ziropa eta pinazi kurruskariarekin.<\/p>\n<p>Ostiralean (irailak 23), musika emanaldiek Astiga\u00adrragako kaleak girotu dituzte: berrikuntza bezala, txalaparta tailerrak izan dira Herri Eskolako patioan eta Kontxa Etxeberria Plazan, eta tailerretan izandako herritarren parte-hartzea azpimarratzekoa izan da; tailerrak amaituta, sagar kata izan da Kontxa Etxeberria plazan Sagardoetxea eta Josu Osaren eskutik; azkenik, eta ostiraleko jardunaldia amaitzeko, Oreka TX taldea\u00ad taldeko kideek Goikoetxeatarrek txalapartaren alde egindako lana eskertu eta egindako ekarpena goraipa\u00adtu dute.<\/p>\n<p>Larunbatean (Irailak 24), <strong>sagar-bira <\/strong>izan da, eta fami\u00adliek Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta eman dute bertako sagastiak, sagar barietateak eta sagardoaren kultura nahiz historia ezagutzeko.<\/p>\n<p>Hala ere, <em>XXII. Sagar Uzta<\/em>ren egun nagusia igandean izan da (irailak 25), eta aurre\u00adko urteetan bezala, familia osoarentzako jarduerak izan dira <strong>sagarraren jaian<\/strong>: Txirriskla Txistulari Taldearen diana, sagar biltzea familie\u00adkin Sagardoetxeako sagastian, sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara, XIII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitala, sagarraren azoka (sagarren erakusketa eta dastaketa; sagardo eta muztio dastaketa; txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta eta trikitilariak he\u00adrrian zehar), sagardogintzako lanak \u201cbaserri-dolarean\u201d (sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertako familien laguntzarekin), sagar dantza eta kirikoketa, txalaparta eta 2022 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia. Goizeko ekintzak amaituta, arratsaldean afizionatuen pilota partida izan da.<\/p>\n<p><strong>Familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak Sagardoetxean<br \/>\n<\/strong>Urriko asteburu guztietan (urriak 1-2, 8-9, 15-16, 22-23 eta 29-30-31), <em>Sagarrari zukua atera familian! <\/em>fami\u00adlientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak izan dira Sagardoetxean. Familiek kizkia eta saskia eskue\u00adtan hartu, eta sagarrak bildu dituzte Sagardoetxeako sagastian. Ondoren, sagarrak dastatu, garbitu, txikitu eta estutu dituzte, eta jardunaldiarekin amai-tzeko, egindako sagar zukua dastatu dute. Aurreko urteetan ere jarduerak bisitari ugari erakarri izan dituen arren, goraipatzekoa da aurten izan duen arrakasta; izan ere, mila bisitari baino gehiagok parte hartu dute taile\u00adrretan.<\/p>\n<p>Familian egiteko plan aproposa izanik, aurten <em>Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkartea<\/em>k ere Sagardoetxea bisitatu du, eta aipaturiko tailerraz gozatzeaz gain, txalaparta tailerrean parte hartzeko aukera ere izan dute bertaraturiko familiek.<\/p>\n<p><strong>Sagar-ata eskultura naturala<br \/>\n<\/strong>Sagarraren uzta garaiak Sagardoetxean duen garrantzia ikustarazteko, Idoia Lizeagak egindako <strong>sagar-ata <\/strong>eskultura naturala (<em>land art <\/em>lana) Sagardoetxeako sagastian ikusgai egon da <em>Udazken Zaporez <\/em>lelopean antolaturiko ekintzetan.<\/p>\n<p>Sagar-ata sagarrondoen adarrekin eta naturako elementuekin osatu da, eta Sagardoetxeara gerturatu diren bisitariek sagarrekin apaindu dute, eta sagastira begiratzen dute lehio naturala kolorez bete.<\/p>\n<p><strong>\u201cGozatu gure gastronomiaz\u201d proposamenak<br \/>\n<\/strong>Gastronomiak garrantzia berezia izan du aurten <em>Udazken Zaporez <\/em>lelopean, eta sagarrari garrantzia emateko eskaintza gastronomikoak izan dira herriko hainbat taberna eta jatetxetan:<br \/>\n&#8211; KAIZOKU: hanburgesa pintxoa San Juan sagar dultzearekin eta sagardoen dastaketa (irailak 23).<br \/>\n&#8211; BUKOI: patata tortila pintxo eta sagardoen dastaketa (irailak 30).<br \/>\n&#8211; ZIPOTZA: sagar erakusketa eta dastaketa, eta Saga\u00adrrahate pintxoa (ahate konfitatuaren tartaleta sagar eta pinazi kurruskariekin) eta sagardoen dastaketa (urriak 14).<br \/>\n&#8211; IKATZA: afari maridatua, Argoitz Ota\u00f1o (Petritegi sa\u00adgardotegia) eta Aitzol Lizeagak (Lizeaga sagardotegia)gidatua (urriak 21).<\/p>\n<p><strong>Sagarrari buruzko ikastaroak<br \/>\n<\/strong>Aurten, berrikuntza bezala, sagarrari buruzko <strong>lau ikas\u00adtaro <\/strong>izan dira Sagardoetxean. Sagarraren eta sagarra\u00adren eratorriei buruzko ezagutza teknikoa herritarren artean zabaltzeko antolatu dira ikasta\u00adroak, eta oso harrera ona izan dute: lehenik, Josu Osak eta Fabien Ibarrak gidatutako \u201cSagar postreak nola egin ikastaroa: sagar dultzea eta Norman\u00addiarren bourdelota\u201d ikastaroa izan da (irailak 29); bigarre\u00adnik, \u201cSagar kefirraren elaborazio ikastaroa\u201d izan da Txopinondo sagardotegiko Domi\u00adnic Lagadecek eta Juan Aizpitartek gidatuta (urriak 6); hirugarrenik, \u201cMuztioa eta etxeko sagardoa nola egin ikastaroa\u201d izan da Txopinondo sagardotegiko Dominic Lagadecek gidatuta (urriak 13); eta azkenik, \u201cPizza eta sagar ore ama ikastaroa\u201c izan da 115 Sagar Ore Ama pizzeriako Ruben Andressenek gidatuta (urriak 20).<\/p>\n<p>Ikastaroetan sagardogintzaren sektorean azken ur\u00adteotan sortzen ari diren berrikuntzak landu dira, baita etxean sagardoa ekoizteko oinarrizko ezagutzak ere.<\/p>\n<p><strong>Partaidetza handiko Udazken Zaporez ekitaldia<br \/>\n<\/strong>Sagarraren kulturak urte sasoi honetan hartzen duen garrantzia geroz eta handiagoa da. Horren erakusle da, <em>Udazken Zaporez <\/em>ekitaldiaren egitaraua antolatzeko Astiko Merkatarien Elkartearen, Astigarragako Udala\u00adren, tabernarien eta kultur taldeen parte hartzea.<\/p>\n<p><strong>Astiko Merkataritza Elkartearekin <\/strong>elkarlanean, hainbat jarduera antolatu eta berrikuntza gehitu dira aurten <em>Udazken Zaporez <\/em>ekitaldira: batetik, Astiga\u00adrragako tabernetan sagarraren eratorriekin egindako pintxo potea, txalaparta tailerra eta Oreka Tx Taldearen kontzertua izan dira; bestetik, herriko 3 tokitan (Joseba Barandiaran, Kontxa Etxeberria eta Norberto Alman\u00addoz plazetan) photocallak jarri eta zozketa antolatu da Instagramen; eta azkenik, Kaizoku, Bukoi, Ikatza eta Zipotza tabernetan eskaintza gastronomikoak izan dira.<\/p>\n<p>Herriko kultur taldeek ere jarduera ugari antolatu dituz\u00adte. <strong>Goldea Herri Kirol Elkarteak <\/strong>antolatuta sagardo\u00adgintzako lanak izan dira bertako familiekin XXII. Sagar Uzta egunean: sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian, sagarraren kalejira Sagardoetxeatik Astiga\u00adrragako Foru plazara, sagardogintzako lanak (sagar bil-tzea, jotzea eta zanpatzea) \u201cbaserri-dolarean\u201d familien laguntzarekin eta 2022 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.<\/p>\n<p><strong>Mundarro Kirol Elkarteak<\/strong>, berriz, pilota jaialdia gehitu da aurten <em>XXII. Sagar Uzta <\/em>jaiaren egitaraura: 1. parti\u00addua Iturriaga &#8211; Orbegozo &amp; Arrieta &#8211; Mujika emakume profesionalek jokatu dute (22-19), eta 2. partidua Lizea\u00adga anaiak (Astigarraga) &amp; Be\u00f1at Apezetxea &#8211; Antton Apezetxea gizonezko promesek (22-19).<\/p>\n<p>Hala, <em>Udazken Zaporez <\/em>lelopean antolatutako udazke\u00adnerako eskaintza bereziari esker, milaka bisitari gertu\u00adratu dira gure lurraldera sagarraren eta sagardoaren kulturaz gozatzera, eta horri esker, sagarrari protago\u00adnismo berezia eman zaio irailetik urrira.<\/p>\n<p><strong>Iturria<\/strong>: <a href=\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/dlm_uploads\/2023\/01\/Urtekaria-2022-Anuario.pdf\">Sagardoaren Lurraldea urtekaria 2022<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sagardoaren Lurraldeak eta Astiko Merkataritza Elkarteak antolatuta, irailaren 22tik urriaren 31a arte jarduera ugari izan dira Udazken Zaporez lelopean sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: XXII. Sagar Uzta jaia, familientzako sagar muztioaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":219900,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[2569,2579],"tags":[2893,3087,2966,3088,3338],"class_list":["post-238957","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ekitaldiak","category-sagarra","tag-astigarraga-2","tag-manzana-2","tag-sagar-uzta-2","tag-sagarra-2","tag-udazken-zaporez-2"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v25.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Udazken Zaporez 2022 - Sagardoaren Lurraldea<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Udazken Zaporez 2022 - Sagardoaren Lurraldea\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Sagardoaren Lurraldeak eta Astiko Merkataritza Elkarteak antolatuta, irailaren 22tik urriaren 31a arte jarduera ugari izan dira Udazken Zaporez lelopean sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: XXII. Sagar Uzta jaia, familientzako sagar muztioaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Sagardoaren Lurraldea\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/sagardoarenlurraldea\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2023-01-28T17:55:10+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/8K6B6546-scaled.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"2560\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"1707\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Leire\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Leire\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/\",\"url\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/\",\"name\":\"Udazken Zaporez 2022 - Sagardoaren Lurraldea\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/8K6B6546-scaled.jpg\",\"datePublished\":\"2023-01-28T17:55:10+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#\/schema\/person\/c0d273e025ac5dbf969479b4523c9763\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/8K6B6546-scaled.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/8K6B6546-scaled.jpg\",\"width\":2560,\"height\":1707},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Inicio\",\"item\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Udazken Zaporez 2022\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#website\",\"url\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/\",\"name\":\"Sagardoaren Lurraldea\",\"description\":\"El territorio de la sidra\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#\/schema\/person\/c0d273e025ac5dbf969479b4523c9763\",\"name\":\"Leire\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/102f988b53fb26afcecf0c4021ce7306431d7c6dcec997c8578b92a1112bcd81?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/102f988b53fb26afcecf0c4021ce7306431d7c6dcec997c8578b92a1112bcd81?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Leire\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Udazken Zaporez 2022 - Sagardoaren Lurraldea","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Udazken Zaporez 2022 - Sagardoaren Lurraldea","og_description":"Sagardoaren Lurraldeak eta Astiko Merkataritza Elkarteak antolatuta, irailaren 22tik urriaren 31a arte jarduera ugari izan dira Udazken Zaporez lelopean sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: XXII. Sagar Uzta jaia, familientzako sagar muztioaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/","og_site_name":"Sagardoaren Lurraldea","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/sagardoarenlurraldea","article_published_time":"2023-01-28T17:55:10+00:00","og_image":[{"width":2560,"height":1707,"url":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/8K6B6546-scaled.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Leire","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Leire","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/","url":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/","name":"Udazken Zaporez 2022 - Sagardoaren Lurraldea","isPartOf":{"@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/8K6B6546-scaled.jpg","datePublished":"2023-01-28T17:55:10+00:00","author":{"@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#\/schema\/person\/c0d273e025ac5dbf969479b4523c9763"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#primaryimage","url":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/8K6B6546-scaled.jpg","contentUrl":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/8K6B6546-scaled.jpg","width":2560,"height":1707},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/blog\/udazken-zaporez-2022\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Inicio","item":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Udazken Zaporez 2022"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/","name":"Sagardoaren Lurraldea","description":"El territorio de la sidra","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#\/schema\/person\/c0d273e025ac5dbf969479b4523c9763","name":"Leire","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/102f988b53fb26afcecf0c4021ce7306431d7c6dcec997c8578b92a1112bcd81?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/102f988b53fb26afcecf0c4021ce7306431d7c6dcec997c8578b92a1112bcd81?s=96&d=mm&r=g","caption":"Leire"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/238957","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=238957"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/238957\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/219900"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=238957"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=238957"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/sagardoarenlurraldea.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=238957"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}