Fauna

Sagastiko mehatxuen artean fauna kaltegarria dago, fruitua jaten duten har edo zuhaitzaren sustraiak jaten dituen xaguak kasu. Ondorio hauei aurre egiteko, xaguak, harrak nahiz sagarrondoa kaltetu dezaketen beste espezieak jango dituzten txorientzako kabiak jartzen dira.

Kaskabeltza, txinbo kaskabeltza, zozoa, txonta, hontza, birigarroa, txantxangorria… sagarrondoaren kontrol biologikoa ezartzen eta beren mehatxu nagusiak urrun mantentzen laguntzen duten hegaztiak dira, gizakiaren esku-hartzearen beharrik gabe.

Txantxangorriaren kantua.

Zozoaren kantua.

Kaskabeltzaren kantua.