Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

XXIX. Sagardo Berriaren Eguna 2022

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 12an XXIX. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da 2022ko txotx boladari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua AMAK taldea izango da.

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira AMAK. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea eta, gainera, lauak amak dira. Beraien trikitixa eta panderoak astinduz Euskal Herriko plaza gehientsuenak zapaldu dituzten eskarmentu handiko lau musikari eta sortzaileak dira.

Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2021eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: AMAK taldeak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Gurutzeta sagardotegian eta ondoren, sagardogileek AMAK taldea soka dantzan parte-hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45: Gurutzeta sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko du AMAK taldeak, eta honekin, 2022ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, pandemia garaira egokitutako denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

Protagonista izan ziren
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria.
2018, ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea.
2019, OLATZ ARRIETA kazetaria.
2020, IZARO abeslaria.
2021, “A BOCADOS” saioa.

Xehetasunak

Data:
12 urtarrila
Ordua:
12:00 - 16:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, , , , ,
Webgunea:
www.sagardoarenlurraldea.eus

Antolatzailea

Sagardoaren Lurraldea
Telefonoa:
+34 943 550 575
Posta elektronikoa:
info@sagardoarenlurraldea.eus
Webgunea:
https://sagardoarenlurraldea.eus/eu/

Egoitza

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca
Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España
+ Google Map
Telefonoa:
943 550 575