Sagardoa nola dastatu

15,00 -tik

«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagardoa dastatzen ikasteko aukera eskaintzen du, usainak eta zaporeak bereiziz. Ikastaroa Jonatan Talaverak (Aromen Museoa, Burgos) eta Guillermo Castaños enologoak emango dute.

Jonatan Talaverak (Aromen Museoa) aromen munduari buruzko sarrera bat egingo du. Bertan, sagardoaren munduan aurki ditzakegun fruta- eta lore-usainak aztertuko dira. Eta Guillermo Castañosek sagardoa dastatzeko urratsak azalduko ditu, baita zapore garratz, mikatz eta gozoen bereizketa egiten ere.

 

  • Prezioa: 15€