Muztioa eta etxeko sagardoa nola egin ikastaroa

15,00 -tik

«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagar muztioaren eta etxeko sagardoaren elaborazio prozesu osoa egiteko aukera eskaintzen du Txopinondo sagardotegiko Dominic Lagadec-en eskutik: sagarrak aukeratu eta bildu, txikitu, prentsatu, egindako muztioa dastatu, muztioa pasteurizatu eta sagardoaren hartziduraren ostean, ontziratu.

Oharra: tailer hau 2 saiotan emango da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei).

 

  • Prezioa: 15€ 

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Lehendabiziko saioan:
    • Muztioaren elaboraziorako: sagarrak aukeratu eta biltzea, txikitzea eta prentsatzea, ekoiztutako muztioaren dastaketa eta muztioaren pasteurizazioa.
    • Sagardoaren elaboraziorako: sagarrak aukeratu eta biltzea, txikitzea eta prentsatzea, eta ontzien betetzea hartzidura prozesurako.
  • Bigarren saioa (data zehazteko):
    • Pasteurizatutako muztioaren eta hartzitutako sagardoaren ontziratzea.

OHARRA:
– Bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

 

Ordutegiak

  • 18:00etatik 20:00etara

Iraupena

  • 2 ordu

Noiz egin daiteke?

  • Urriaren 13an, osteguna

Norentzat?

  • Banakakoak eta taldeak

Hizkuntzak

  • Gaztelania, Euskara

Elkargunea

  • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

  • Sagar muztioaren eta etxeko sagardoaren elaborazio prozesu osoan parte-hartzea.
  • Sagarraren kultura ezagutzea.