Apardunak (Petritegi, Ama eta Bizia)

23,70

Sagardo apardunaren 3 botilez osatutako lotea:
“Aparduna Brut Nature” sagardo botila bat: %7 bol. 75 zl. Petritegi sagardotegiak (Astigarraga) ekoiztutako sagardo aparduna. Sagardo hau, botilan buruturiko bigarren hartziduraren ondorioz sortzen da. Sagardo apardun lehorra, mikaztasun punttu batekin eta freskotasun nabarmenarekin, ekoiztua izan den euskal sagardo sagarren berezitasunarekin: Goikoetxe, Txalaka, Manttoni, Mozolua, Urtebi Haundi, Moko, etab. Bere burbuila fin eta dotorea nahiz bere izaera bereziagatik bereizten da.
“Ama” sagardo botila bat: %7,5 bol. 75 zl. Oiharte sagardotegiak (Zerain) ekoiztutako sagardo aparduna. Sagardo hau, botilan buruturiko bigarren hartziduraren ondorioz sortzen da eta honek gutxienez 6 hilabete irauten ditu. Bukaeran lortzen den produktua edari apardun freskagarri bat da: ahoan fina, burbuila txikiez osatua eta kolore argikoa.
“Bizia” sagardo botila bat: %4 bol. 75 zl. Kupela sagardotegiak (Anglet) ekoiztutako sagardo aparduna. Sagardo erdilehorra eta karboniko exogenoduna. Bizia, Euskal Herrian ekoiztutako sagardoaren bertsio eraberritua da, gozoa baina ez gehiegi eta burbuiladuna. Sagardo gozoaren zaleak liluratuko dituen sagardoa. Era artisauan Euskal Herrian ekoiztua.

OHARRA: Urteko produktuak izanik, ezin dugu urte osoan lote honetan zehazten diren sagardo apardun guztiak izatea bermatu. Beraz, erosketa egiteko unean lote honetan zehaztutako sagardoren bat izango ez bagenu, beste marka bateko sagardo apardunarekin osatuko genuke.

Informazio gehigarria

Pisua 5 kg