Apardunak (Byhur, Basandere eta Txopinondo)

23,00

Sagardo apardunaren 3 botilez osatutako lotea:
“By Hur” sagardo botila bat: %8 bol. 75 zl. Astarbe sagardotegiak (Astigarraga) ekoiztutako sagardo aparduna. “Méthode traditionnelle” eran egindako sagardo apardun hau, Astarbe, Mendiola eta hautaturiko beste sagar barietate batekin ekoiztua dago. Duen aparra, botilan buruturiko bigarren hartziduraren ondorioz sortzen da eta 12 hilabetez erriman egon ondoren edateko prest izan ohi da. Sagardo fresko eta bizia.
“Basandere” sagardo botila bat: %6 bol. 75 zl. Bordatto sagardotegiak (Jaxu – Lapurdi) ekoiztutako sagardo aparduna. Karbonatazioa era naturalean egiten du botilan bi hilabetetan zehar. Sagar barietateak: beren heldutasunagatik aukeraturiko bertako 10 sagar barietate: Mamula, Eztika, Eri sagarra, Ania, Jinkoa, Gehesia, Gorria, Errezila, Koko xuria eta Bordelesa. Sagardo orekatua ahoan eta bukaera biribila nahiz finekoa. Bere usain gozoak sagarra, udarea, etab. gogorarazten ditu.
“Cidre Petillant Txopinondo” sagardo botila bat: %6 bol. 75 zl. Txopinondo sagardotegiak (Azkaine) ekoiztutako sagardo aparduna. Kopan edateko brut sagardoa, karboniko exogenoduna. Berhartzidura naturala botilan. Ukitu aromatiko garatua nahiz fruitu exotikoen usainak dituen sagardoa. Opilak, tartak, gazta suabeak, etab. laguntzeko gomendatua. Urtearen arabera, erdilehorra edo zimurtsua izan daiteke.

OHARRA: Urteko produktuak izanik, ezin dugu urte osoan lote honetan zehazten diren sagardo apardun guztiak izatea bermatu. Beraz, erosketa egiteko unean lote honetan zehaztutako sagardoren bat izango ez bagenu, beste marka bateko sagardo apardunarekin osatuko genuke.

Informazio gehigarria

Pisua 5 kg