Sagardo apardunaren 3 botilez osatutako lotea:
– “Ama” sagardo botila bat: %7,5 bol. 75 zl. Oiharte sagardotegiak (Zerain) ekoiztutako sagardo aparduna. Sagardo hau, botilan buruturiko bigarren hartziduraren ondorioz sortzen da eta honek gutxienez 6 hilabete irauten ditu. Bukaeran lortzen den produktua edari apardun freskagarri bat da: ahoan fina, burbuila txikiez osatua eta kolore argikoa.
– “Basandere” sagardo botila bat: %6 bol. 75 zl. Bordatto sagardotegiak (Jaxu – Lapurdi) ekoiztutako sagardo aparduna. Karbonatazioa era naturalean egiten du botilan bi hilabetetan zehar. Sagar barietateak: beren heldutasunagatik aukeraturiko bertako 10 sagar barietate: Mamula, Eztika, Eri sagarra, Ania, Jinkoa, Gehesia, Gorria, Errezila, Koko xuria eta Bordelesa. Sagardo orekatua ahoan eta bukaera biribila nahiz finekoa. Bere usain gozoak sagarra, udarea, etab. gogorarazten ditu.
– “Cidre Petillant Txopinondo” sagardo botila bat: %6 bol. 75 zl. Txopinondo sagardotegiak (Azkaine) ekoiztutako sagardo aparduna. Kopan edateko brut sagardoa, karboniko exogenoduna. Berhartzidura naturala botilan. Ukitu aromatiko garatua nahiz fruitu exotikoen usainak dituen sagardoa. Opilak, tartak, gazta suabeak, etab. laguntzeko gomendatua. Urtearen arabera, erdilehorra edo zimurtsua izan daiteke.
OHARRA: Urteko produktuak izanik, ezin dugu urte osoan lote honetan zehazten diren sagardo apardun guztiak izatea bermatu. Beraz, erosketa egiteko unean lote honetan zehaztutako sagardoren bat izango ez bagenu, beste marka bateko sagardo apardunarekin osatuko genuke.