Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak

azaroa 2023

Sagardo Forum 2023

Noiz: 30 azaroa, 2023 - 2 abendua, 2023
Non: Erribera Kulturgunea, Kontxa Etxeberria plaza, 1
Astigarraga, 20115 España

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra V. SAGARDO FORUMA izango da: sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa. Sagardo Forumaren 2023ko edizioan hainbat jarduera izango dira. Batetik, V. SAGARDO FORUMEAN IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 30ean, (osteguna) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, sukaldariak, etab.) bederatzi kategoriatan sailkatutako 250 sagardo baino gehiago dastatuko dituzte. Bestetik, sagarrari, sagardoari eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko jardunaldi teknikoak izango dira abenduaren 1ean (ostirala)…

Informazio gehiago »

abendua 2023

Gazta eta sagardo lehiaketa Zestoan

Noiz: 26 abendua, 2023
Non: Zestoa, Gipuzkoa 20740

Barazkien eta fruten lehiaketa. Urolako eztiaren lehiaketa. Gazta eta sagardo lehiaketa, eta dastatzea. Baserriko produktuen salmenta.

Informazio gehiago »

urtarrila 2024

XXXI. Sagardo Berriaren Eguna 2024

Noiz: 16 urtarrila @ 12:00 - 16:00
Non: Erribera Kulturgunea, Kontxa Etxeberria plaza, 1
Astigarraga, 20115 España

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2024ko txotx boladari hasiera eman, eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta izango da. Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan izango dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, eta 2023ko sagarraren uzta, sagardo berria zein sagardoaren sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira. Ekitaldiaren hogeita hamaikagarren…

Informazio gehiago »

Sagardo Eguna Zarautzen

Noiz: 21 urtarrila @ 12:00 - 17:00
Non: Zarautz, Musika Plaza

Sagardo Eguna Zarautzen. Antolatzailea: Zarautzeko Zurekin Ostalaritza Elkartea.

Informazio gehiago »

martxoa 2024

Zentzumenekin jolasean

Noiz: 23 martxoa @ 17:00 - 18:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

2024ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan, Sagardoetxeak "Zentzumenekin jolasean" bisita berezia eskainiko du martxoaren 23an. Zentzumenak oso garrantzitsuak dira gure egunerokoan. Begiekin ikusi, belarriekin entzun, sudurrarekin usaindu, mihiarekin dastatu eta eskuekin ukimena landuz, bisitariek sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, Sagardoetxeak gauza pila ditu bere inguruan ezagutzeko. Informazio praktikoa: Eguna: martxoak 23 (larunbata) Ordua: 17:00 Prezioak: Helduak: 5 €, haurrak: 3 €, 0-6 urte: doan Oharra: erreserbarekin

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu