Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak › Tailer eta ikastaroak

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak › Tailer eta ikastaroak

abendua 2019

Sagardo Apurua 2019

Noiz: 6 abendua, 2019 - 9 abendua, 2019
Non: Boulevard – Donostia, Boulevard Zumardia, 22
Donostia, 20003

Sagardo Apuruan, garai bateko sagardotegi bat berregiten da Boulevardean, orduko Donostiako sagardotegi eta baserrien itxura eta giroa biltzen dituena. Egitaraua: Abenduak 6, ostirala 11:30 - Sagardo Berriaren eta baserriko produktuen iritsiera Frantzia pasealekura 11:30 - Aitor Mendiluze eta Agin Labururen bertso solasaldia, garai bateko ohitura zaharrari hitza jarriz 11:45 - Sagardo Berriaren eta baserriko produktuen garraioa Sagardo Apurura. 12:30 - Sagardo Apurua 2019 inaugurazio ekitaldia – Hika teatroaren estreinaldia SAGAR HARAGIZ emanaldiarekin 18:00 - Txerri errea dastatzeko aukera (bukatu arte)…

Informazio gehiago »

urria 2020

Sagardo Astea 2020 Igartubeitin

Noiz: 10 urria, 2020 - 12 urria, 2020
Non: Caserío Museo Igartubeiti, Ezkio bidea z/g
Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa 20709

Igartubeiti Baserri Museoak aurten urriak 10etik 12ra ospatuko du Sagardo Astea. Aukera bakarra zuzenean dolarea martxan ikusteko Sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren esperientziaz gozatu! Urriak 10, 11 eta 12, eguerdiko 12:00etan. Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera eskaintzen du. Asteburuan, 11:30etatik aurrera, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzeztuko du. Antzespenak baserrian urriak 10, 11 eta 12an, 10:15, 11:00 eta 13:00etan. Plaza mugatuak. Aurrez izen…

Informazio gehiago »

azaroa 2022

Naturako altxorrekin jolasean

Noiz: 5 azaroa, 2022 @ 16:00 - 18:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

Familian gozatzeko klimaren aldeko ekintza dibertigarria proposatzen dizu Sagardoetxeak! Gure sagastiko elementuak erabilita (hostoak, adarrak, belarra, eta abar), Astigarragan hain maitatua dugun zuhaitza osatuko dugu familian: sagarrondoa. Horretarako, irudimena martxan jarri eta garapen jasangarriaren babesean, naturako elementu egokienak aukeratuko ditugu denon artean Sagardoetxeako sagarrondoa osatzeko. Kreatibitatea martxan jarri, eta goazen jolasera! Informazio praktikoa: - Hizkuntzak: euskara + gaztelania - Kokapena: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 · 20115 Astigarraga) - Doako jarduera, baina aldez aurretik erreserba egitea derrigorrezkoa da: 943550575…

Informazio gehiago »

iraila 2023

Udazken Zaporez 2023

Noiz: 20 iraila, 2023 - 31 urria, 2023
Non: Astigarraga, Foru enparantza, 13 Gipuzkoa 20115

Irailetik azarora bitartean, sagarraren kulturaz gozatzeko hainbat jarduera izango dira Udazken Zaporez lelopean: XXIII. SAGAR UZTA 2023 Osteguna, Irailak 21 19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoekin. Ostirala, Irailak 22 17:00-18:00 Txalaparta tailerra* Astigarragako Herri Eskolako patioan. Izena eman. Larunbata, Irailak 23 09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*. Izena eman. Igandea, Irailak 24 SAGARRAREN JAIA Foru plazan. 09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana. 10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*. Izena eman 11:00 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara. 11:30-13:00 XIV.…

Informazio gehiago »

urria 2023

Gona gorri, sagar gorri

Noiz: 29 urria, 2023 @ 11:00 - 14:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

Ba al zenekien sagardogintza eta landa-eremuko bizimodua eskutik joan direla beti? Herri baten erroak lelopean, Sagardoetxean sagardoaren kulturako ondarea zein usadioak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango duzue! Sagar muztioa iraganean bezala ekoiztu, eta baserri munduko jantzi tradizionalak zein sagardogintzako tresnak ezagutuko dituzue. Zeren zain zaudete? Kizkia, saskia, zakua eta lera hartu, eta goazen sagarrak biltzera! Tarifak: Helduak 6€ / Haurrak (5-17 urte) 3€ / Haurrak (4 urte arte) doan Hizkuntza: Euskera + Gaztelania Lekua: Sagardoetxea,Sagardoaren Museoa (Astigarraga) Data eta ordutegiak:…

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu