Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak › Sagardun Partzuergoko jarduera

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak › Sagardun Partzuergoko jarduera

iraila 2018

Familientzako apainketa tailerra sagarrekin

Noiz: 27 iraila, 2018 @ 17:00 - 19:00
Non: Plaza Barandiaran, Astigarraga, 20115

XVIII. Sagar Uzta 2018 ekitaldiaren baitan antolatutako jardueren artean, apainketa tailerra izango da sagarrekin Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik. Familiek sagarrekin egindako apaingarriak egingo dituzte Astigarragako denda nahiz tabernak apaintzeko. Izena-eman

Informazio gehiago »

Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko Topaketa

Noiz: 28 iraila, 2018 @ 18:30 - 20:00
Non: Iretza sagardotegia, Troia Ibilbidea, 25
Astigarraga, 20115

Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko Topaketa Ingalaterra, Bretainia, Austria, Gales, Norvegia, Alemania, Galizia, Asturias eta Euskal Herriko sagardo norakoetako ordezkariekin. Susanna Forbes (Ingalaterra) idazleak nazioarteko sagardo norako ezberdinetako sagardoen inguruan argitaratu berri duen “The Cider Insider. The essential guide to 100 craft ciders to drink now” liburua aurkeztuko du. Liburuan, Euskal Herriko 6 sagardo aipatzen dira: Bereziartua, Gartziategi, Gaztañaga, Isastegi, Zapiain eta Zelaia.

Informazio gehiago »

“Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta familian

Noiz: 29 iraila, 2018 @ 09:30 - 11:30
Non: Astigarraga, Foru enparantza, 13 Gipuzkoa 20115

XVIII. Sagar Uzta 2018 ekitaldiaren baitan antolatutako jardueren artean, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta egingo da familian, eta haur nahiz helduek, Santiagomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute. Sagar mota ezberdinak ezagutuz eta naturaz gozatuz familiartean gozatzeko jarduera dibertigarria Sagar Uztaren ospakizunean. Izena eman

Informazio gehiago »

azaroa 2021

Sagardo Forum 2021

Noiz: 18 azaroa, 2021 - 21 azaroa, 2021
Non: Erribera Kulturgunea, Kontxa Etxeberria plaza, 1
Astigarraga, 20115 España

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2021eko azaroaren 18-21ean ospatuko da IV. SAGARDO FORUM, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak. IV. SAGARDO FORUMaren barruan jardunaldi teknikoak ospatuko dira azaroaren 18-19an Astigarragako Erribera Kulturgunean (ikusi kokapena Google Maps-en), eta bertako nahiz nazioarteko profesionalek hitzaldiak emango dituzte, egungo egoerari ikuspegi orokorra eskaini eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bilakaeraren berri emango dute hiru gaitan ardaztuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa. Jardunalti teknikoetan izena eman IV. SAGARDO FORUMean…

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu