Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak › Sagardoetxeako jarduera

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak › Sagardoetxeako jarduera

martxoa 2020

Bisita gidatua: Santigomendiko Sagardo Bidea esploratuz

Noiz: 29 martxoa, 2020 @ 10:00 - 13:00
Non: Plaza-Etxe, Santio Zeharra Kalea
Astigarraga,20115

Euskal Kostaldeko Museon Hilabetea ospatzeko, “Santiagomendiko Sagardo Bidea esploratuz” bisita gidatuak izango dira. Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historiagilearen eskutik, Astigarragako baserrien historia, bertako biztanleen bizimodua eta sagardoa eta itsasoaren arteko lotura historikoa ezagutuko dira. Informazio praktikoa: – Erreserba: Bai (derrigorrezkoa). Telf: 943550575 / info@sagardoetxea.eus – Prezioa: Helduak: 3€ / 18 urtetik beherakoak: doan – Leku kopurua: 5-20 pertsona – Ordutegia: 10:00 – Elkargunea: Plaza-etxe (Astigarraga)

Informazio gehiago »

urria 2020

Goazen sagardogintzako antzinako jolasak berreskuratzera!

Noiz: 17 urria, 2020 @ 11:00 - 13:30
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga,Gipuzkoa20115España

V Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagardotegietako antzinako jolasak berreskuratzeko jardunaldia ospatuko du.. Zer dela eta zer dela.... antzinako jolasak berreskuratzeko garaia iritsi dela! Zertan jolasten zuten gure aiton amonek? Sagardogintzarekin lotutako aintzinako jolasetan parte hartu nahiko zenuke? Sagardoetxean gure arbasoen jolasak berreskuratu eta ezagutuko ditugu: toka, lokotsak, zaku karrerak, etab. Ondo pasatzea ziurtatuta dago! Oharrak: - Hizkuntza: Euskara + Gaztelania - Tarifak: Helduak 4€ eta haurrak (17 urterarte) doan - Jardueran parte hartzeko, aurrez erreserba egitea beharrezkoa da:…

Informazio gehiago »

iraila 2021

Etxeko sagardoa familian ekoizteko tailerra

Noiz: 15 iraila, 2021 @ 17:00 - 20:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga,Gipuzkoa20115España

Deskribapena: Tailer honetan, etxean egindako sagardoa egiteko aukera eskaintzen du Sagardoetxeak: sagarrak aukeratu eta biltzea, txikitzea eta prentsatzea, muztioa dastatzea eta hartzitu ondoren ontziratzea.. Irakaslea: Egoitz Zapiain. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Oharra: Tailer hau 2 saiotan egingo da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Erreserbatu

Informazio gehiago »

Sagar muztioa familian ekoizteko tailerra

Noiz: 15 iraila, 2021 @ 17:00 - 20:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga,Gipuzkoa20115España

Deskribapena: Tailer honetan, Sagardoetxeak sagar muztioa familian egiteko aukera eskaintzen du: sagarrak aukeratu eta biltzea, txikitzea eta prentsatzea, pasteurizatu ondoren egindako muztioa dastatzea eta ontziratzea. Oharra: Tailer hau 2 saiotan emango da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Irakaslea: Egoitz Zapiain. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Erreserbatu

Informazio gehiago »

Sagar dultzea familian egiteko tailerra

Noiz: 22 iraila, 2021 @ 17:00 - 20:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga,Gipuzkoa20115España

Deskribapena: Udazkena sagarrak bildu eta sagarretik eratorritako hainbat produktu egiteko garaia da. Tailer honetan, Sagardoetxeak sagar dultzea familian egiteko aukera eskaintzen du Josu Osa eta bere laguntzaileen eskutik: sagarrak aukeratu eta bildu, garbitu, zatitu, egosi eta ontziratu. Irakaslea: Josu Osa eta laguntzaileak Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Erreserbatu

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu